Egiptoko presidentea Facebook bidez herriari galdezka
Egiptoko lehen ministro Essam Sharafek kontsulta berezi bati ekin dio; Facebook bidez ondoko galdera bota die egiptoarrei: “Zeintzuk dira gobernu berrian ikusi nahi dituzuen ministroen izenak?” Ekimen bitxia, eta are bitxiago erabilitako bidea. Baina tira, Egiptoko iraultzan sare sozialak izandako protagonismoa kontuan izanda, ez da harritzekoa. Imajinatzen al duzu Patxi Lopezek antzeko zerbait egingo balu?
Zer gustatuko litzaizuke Lopezek euskal herritarroi galdetzea? Zer iruditzen zaizu politikariek sare sozialak erabiltzea herritarrekin harremanetan jartzeko? Eta gobernuko gaiei buruzko erabakietan parte-hartzea eskatzeko? Internet politika kontuetan parte-hartzea bultzatzeko eta herritarren ahotsa aintzat hartzeko bide egokia iruditzen al zaizu?
Orain arte, Sharafek 7.000 erantzun baino gehiago jaso ditu. Internauta askok eskertu egin dute presidenteak haiengana jo izana iritzi eske, baina beste askok adarra jo diote iruzkinen bidez.
Gobernu berrirako internautek proposatu dituzten izenen artean honakoak daude:
- Telekomunikazioetako sailerako: Wael Gonei, aktibista eta Ekialde Hurbileko Googleko zuzendaria; Iraultza bultzatu zuten gazteetako bat.
- Kulura sailerako: Alaa al-Aswani, ospe handiko idazle eta intelektual egiptoarra.
Zenbait internautak barne ministro zibila, eta ez militarra, eskatu dute; eta beste batzuk Mohamed el Baradei Bakearen Nobel Sari egiptoarra proposatu dute presidente gisa.
Otsailaren 11n Hosni Mubaraken agintaldiarekin amaitu zuen “Iraultza babesteko” helburuarekin, astebeteko epean gobernua birmoldatuko zuela zin egin zuen Sharafek; horregatik, herriari galdetzea erabaki du; baina, batez ere, Egiptoko hauteskunde parlamentarioak azaroa arte –hasiera batean erabakitakoa baino bi hilabete geroago– atzeratzeak sortu duen polemika izan da arrazoia.
Egiptoarrek proposatutako izenak kontuan hartuko ditu Sharafek?