Tolosaldeko saltokiek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat
Tolosaldeko saltokiek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ –
Tolosaldeko saltokiek eta gazteek ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’ bat egin dute
…
Gaur eman dute ekimenaren berri, Asteasun, eta bertan izan dira Pili Legarra, Asteasuko alkatea, Tolosaldea Garatzeneko udalerria, Leire Ferro Leturia, Elhuyarreko teknikaria eta Bizilabeko Sugaar Zapirain eta Aizpea Lasa gazteak.
Otsailaren 11n, ospatu den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, erakusleihoak apaindu dituzte Tolosaldeko 34 saltokik. Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskainiko zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakutsiko dira bertan. Guztira 12 emakume omenduko dira. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apainduko da erakusleihoa. Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Horretarako, besteak beste, saltoki hauetan hainbat eskuorri banatuko dira, emakumeen ilustrazio eta aurkikuntzen laburpenekin.
Horrez gain, Bizilabe Tolosaldeako gazteek, Euskal Herriko gainerako Bizilabeetako gazteekin batera, COVID-19 egoerara egokitu eta hainbat ikus-entzunezko egin dituzte. Haietan, emakumearen istorioa aurkeztu eta bere ikerketa-gaiarekin zerikusia duten esperimentua egin dute. Gainera, esperimentu hauek egiteko gonbita luzatu dute, behar diren materialak eta pausuak ongi azalduz. Pandemia gabeko urtean, saltokietan bertan egingo lituzkete esperimentuak.
Hauexek dira #O11erakusleihoak ekimenean parte hartu duten saltokiak:
Alegia
- Aikur
Asteasu
- Coviran Asteasu
- Javier Iraola Harategia
- Aneli Ile Apaindegia Eta Estetika
- Mattin
- Ana Sarasua Farmazia
- Axun Ileapaindegia
Irura
- Bakarne Arrue
- XARE okindegia
- Attonaren Denda
Tolosa
- Dandaka
- Pasteleria Ibañez Gozona
- Ubel
- Xarma
- Electrodomesticos Beotibar
- Ipar Roller
- Muñazabal
- Josune Ileapaindegia
- Imanna
- Taller Merceria Karmele
- Aralart Decoracion
- Merceria Karmele
- Berezi Tallas Especiales
- Dentieder
- Itsasargi Congelados
- Mikel Altzariak
- Kirei
- Lenceria Ross
- Zunzu
Villabona
- Farmazia Berria
- Basajaun Liburudenda
- Garintza Mertzeria
- Galerías M.J
- Ifni
Parte hartu duten saltoki horiek Bizilaberen Otsailaren 11ren webgunean daude ikusgai. Tolosaldeko mapan kokatuta ere ikus daitezke saltokiak; horietan klik eginez, erakusleihoaren argazkia eta omendutako emakume ikertzailea zein den ikusteko aukera dago.
Badira emakume zientzialari batzuk beraien ikerketak gomendatuko nituzkeenak,adibidez: Helena Cronin