[Kaixo Maitia, Zer Duzu?] 05 – Zer bilatzen duzu harremanetarako webgune batean?
[Kaixo Maitia, Zer Duzu?] 05 – Zer bilatzen duzu harremanetarako webgune batean? –
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai duten podcasta dugu “Kaixomaitia, zer duzu?”, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.
Bosgarren saio honetan, sexuinkestako Internet Bidezko Harremanak atala aztertzen jarraitzen dugu.
Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketan, bigarren atala da Internet Bidezko Harremanak, eta berau aletzeko Kaixomaitia atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta izan ditugu lagun, ohi bezala.
Bi saio eskaini dizkiogu sexuinkestako bigarren atal honi, eta hauxe da azkena. Gaurkoan, horrelako atariak darabiltzan euskaldunak zer bilatzen duen jakin gura izan dugu, eta datorren saioan aldiz, ligatzen laguntzen ote duten galdetuko dugu.
G18 – Uste al duzu Internetek harremanak errazten / ligatzen laguntzen duela?
G19 – Zer bilatzen duzu harremanetarako webgune batean?
.
Ikerketa eskuragarri
“Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin.
- Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.
…
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Spotify Apple Podcast Stitcher Google PodcastIvoox
[Kaixo Maitia, Zer Duzu?] 05