Antsoaingo Haur Eskolak hezitzaile elebidunen lan deialdia behar du orain

Antsoaingo Haur Eskolak hezitzaile elebidunen lan deialdia behar du –

Antsoaingo Haur Eskolak hezitzaile elebidunen lan deialdia behar du orain

ANTSOAINGO HAUR ESKOLAK HEZITZAILE ELEBIDUNEN LAN DEIALDIA BEHAR DU ORAIN

Antsoaingo Udalak haur eskolan euskarazko adarra zabalduko duela jakinarazi dio dagoeneko Nafarroako Gobernuari. Albiste ona da, baina horren ondoan egitate bat dago: Euskarazko adarrak hezitzaile elebidunak behar ditu; bestela, jai dauka.

Zortzi hezitzaile eta zuzendari bat ditu Antsoaingo haur eskolak. Hezitzaile bakarra da finkoa, eta bere lanpostuak profil elebiduna dauka.

Beste bost hezitzaile lanpostutan euskarazko profila ezarrita dago Plantilla Organikoan, baita zuzendari lanpostuan ere. Eskergarria litzateke beste bi hezitzaile lanpostuek ere profil elebiduna ezartzea, horrela plantilla osoa gai izanen bailitzateke bi hizkuntzetan aritzeko, etorkizuneko eragozpenak saiheste aldera.

Plantilla Organikoak ezarritako diseinua ez dator bat haur eskolako errealitatearekin (soilik hiru hezitzaile dira elebidun). Horrexegatik, orain arte gaztelaniazko eskaintza besterik ez du egin Antsoaingo Udalak.

Arazoa erraz konpon daiteke: Hutsik dauden euskarazko lanpostuak betetzeko lan deialdi baten bidez. Garaiz dago Udala hezitzaile elebidun berriak lanean jartzeko datorren ikasturtean.

Hutsik dauden profil elebiduneko lanpostuak betetzeko lan deialdia egin beharra dago. Jabetuko al da Antsoaingo Udala honetaz? Aspaldi daukan hutsunea konponbidearen zain dago. Euskarazko eskaintza nahi duten Antsoaingo gurasoak ere bai.

Antsoaingo Haur Eskolak hezitzaile elebidunen lan deialdia behar du orain

Administrazioan Euskaraz Taldea