[Kaixo maitia, zer duzu?] 04 – Harremanetarako webguneren batean izena eman duzu inoiz?

[Kaixo maitia, zer duzu?] 04 – Harremanetarako webguneren batean izena eman duzu inoiz

Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai duten podcasta dugu “Kaixomaitia, zer duzu?”, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

4. saio honetan, sexuinkestako Internet Bidezko Harremanak atala aztertzen hasi gara.

Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketan, bigarren atala da Internet Bidezko Harremanak, eta berau aletzeko Kaixomaitia atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta izan ditugu lagun, ohi bezala.

Bi saio eskainiko dizkiogu sexuinkestako bigarren atal honi. Gaurkoan, euskal herritarrok harremanak egiteko webgunerik erabiltzen ote dugun jakin gura izan dugu, eta datorren saioan aldiz, ligatzen laguntzen ote duten galdetuko dugu.

G16 – Harremanetarako webguneren batean izena eman duzu inoiz?

.

Ikerketa eskuragarri

Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin.

  • Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.

[Kaixo maitia, zer duzu?] 04 - Harremanetarako webguneren batean izena eman duzu inoiz?

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify  Apple Podcast   Stitcher   Google PodcastIvoox

[Kaixo maitia, zer duzu?] 04

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!