UnamunCO2, ikastetxearentzako CO2 neurgailuak eraikitzen
UnamunCO2, ikastetxearentzako CO2 neurgailuak eraikitzen –
Zer dela eta UnamunCO2?
Jakinik SARS-COV-2ak duen eragina gure bizitzan, hura murrizteko helburua jarri genuen Unamuno BHIn. STEAM proiektuan kokatzen da proiektua, ikastetxeko hainbat mintegi gaur egun bizi dugun pandemia egoera hau aztertzen baikabiltza.
Teknologia mintegiak CO2 neurgailuak egitea proposatu du, CO2 kopurua erlazionatuta baitago gelen aire kalitatearekin eta aireztapenarekin.
Datu egokiak izanda, ikasgelek behar duten aireztapenaren inguruko erabakiak hartu ditzakegu.
Zer da UnamunCO2?
UnamunCO2 ESP8266 sisteman oinarritutako proiektua da, CO2 eta beste ingurumen-aldagai batzuk detektatzeko, gelako (edo beste lantoki batzuetako) airearen kalitatea monitorizatzeko.
Batxilergoko 1. mailako Teknologia ikasleek horrelako 24 neurgailu eraikiko dituzte, ikastetxeko geletan airearen kalitatea neurtzeko.
- CO2 ppm-ak neurtu.
- Tenperatura eta hezetasuna neurtu.
- Datuak WIFI bidez zerbitzarira bidali, zuzendaritzatik monitorizatzeko grafiko eta datuen bidez.
- Aireztapena desegokia denean Telegrametik mezua jaso.
Ikastetxean edota etxean bertan horrelako bat eraiki nahi baduzu, hemen duzu proiektua egiteko tutoriala. On egin!