Kritika zinematografikoa: ‘Caminho Longue’

Caminho Longue –

Kritika zinematografikoa: 'Caminho Longue'.

Caminho Longue

Zuzendaria: Josu Martinez eta Txaber Larreategi
Urtea: 2020
Herrialdea: Euskal Herria

Zinema politikoan beteranoak dira Josu Martinez eta Txaber Larreategi. 2010ean, Prohibido recordar (2010) aurkeztu zuten Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean, Saturrarango emakume kartzelaren inguruan. Urte berean estreinatu zuten, Zinemiran ere, Sagarren denbora (2010), Alfonso Etxegarai ETAkide ohiak eta bere bikote Kristiane Etxaluzek urtetan zein kilometroetan zehar mantendutako harreman bereziari buruzkoa. 2012an, Barrura begiratzeko leihoak (2012) dokumental kolektiboaren parte izan ziren (Aipatutako guztiak, online daude eskuragarri).

Elkarrekin aurrera eraman duten azken proiektua 2020ko Zinemaldian egon zen ikusgai, eta aste honetan bertan estreinatu da hainbat aretoetan. Caminho Longe (2020) deserrira begira botatzen den azkeneko hasperenaren kronika da, 33 urteren buruan etxera buelta abiatzearen kontakizun samurra. Bigarren aldiz, Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluzen intimitatera leiho txikia irekitzen dute Martinezek eta Larreategik, oraingo honetan, Etxegarairen behin betiko bueltaren harira.

1985ean, Ipar Euskal Herrian errefuxiatuta zegoenean, Frantziako poliziak atxiki eta Ekuadorrera deportatu zuen Etxegarai. Bertan, polizia espainiarraren torturak jasan zituen eta, egun batzuk desagertuta ibili eta gero, poliziak Sao Tome eta Principe uharte-estatu afrikarrera deportatu zuela jakin izan zen. Sao Tomen eman ditu Etxegaraik 33 urte luze, 2019ko irailean Euskal Herrira behingoz itzuli zen arte. Hainbeste denboraz amestutako bidaia gertatzear zegoela jakin bezain pronto, abian jarri ziren Martinez eta Larreategi, Sao Tometik sorterrirako bidaldia ez galtzeko prest.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: 'Caminho Longue'

Caminho Longue

Euskal pantailaren gunea