Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz
Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz –
“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz” jardunaldia antolatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAK eta UEUk. Jardunaldi hau gai hau lantzen duen bosgarrena izango da. Nazioarteko esperientzien berri izateko, garapen soziekonomiko endogenorako ereduak ezagutzeko, arkitektoen betaurrekoak janzteko eta arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politiken ereduan sakontzeko saioa izango da oraingoa. Topaketa urtarrilaren 23an egingo da Donostiako San Telmo Museoan. Matrikula ueu.eus webgunean egin daiteke, eta zuzenean ere jarraitu ahal izango da UEUren Youtubeko kanaletik.
Hauxe da jardunaldiko egitaraua:
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
---|---|---|
09:00-09:15 |
Agurra eta jardunaldiaren hasiera. |
|
09:15-10:45 |
Gaeltacht-en garapen politika. Bilakaera eta ikasgaiak.
Elkarrizketatzailea: Paul Bilbao (Kontseilua)
|
|
10:45-11:30 |
Lurgune euskaldunen garapena eskualde eskalan.
Eztabaida gidatua: Imanol Esnaola (Gaindegia)
|
|
11:30-12:00 |
Atsedena |
|
12:00-12:45 |
Arnasguneen garapen jasangarria arkitekturaren ikuspegitik.
|
|
12:45-14:15 |
Mahai ingurua: Arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politikak.Gonbidatuak:
Moderatzailea: Iker Salaberria (Kontseilua)
|
|
14:15-14:30 |
Ondorioak. |
“Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz” V. jardunaldiak egingo dira Donostian