Amaxofobia, autoa gidatzeari beldur izatea
Amaxofobia, autoa gidatzeari beldur izatea –
Amaxofobia ez du zerikusirk “ama”rekin. Amaxofobia, edozein ibilgailu mota gidatzeari beldur izatea da. Etimologikoki, “amaxofobia” hitza grekotik dator????? (gurdi) eta ????? (beldur). Nahiz eta “ama”rekin zerikusirik ez izan, egia da fobia hau gehien jasaten dutenak emakumeak direla (%90ean gutxi gorabehera). Gaixotasun edo disfuntzio honen jatorria desberdina da pertsonaren arabera, esaterako, norberaren segurtasun faltak edo ezagun edo familiar baten istripu batek eragindakoa izan daiteke.
Sarritan itzelezko ikara-krisiak izaten dituzte, eta amaxofobia gaixo asko kexatzen dira antsietate eta astindu arazoak izaten baitituzte ibilgailu bat gidatzerako orduan.
Gaur egun, autoa gidatzea ez da soilik kapritxo edo apeta. Ezinbestekoa da pertsona askorentzat. Lan aukerak zabaldu diezazkizuke; zure lana edo ikasketa-gunera garraio publikorik ez badago, auto partikularra hartzera behartuta zaude (kasu batzuetan garraio publikoa egon badago, baina zure lan ordutegian ez; edo maiztasuna kaskarra da edo denbora gehiegi hartzen du garraio publikoa erabiltzeak). Eta zer esanik ez, baserri edo herri txikian bizi bazara, eguneroko kontuetarako ibilgailu partikularra beharrezkoa duzu ere.
Baina zer gertatzen da gidabaimena baduzu, autoa baduzu, baina autoa hartzeari beldurra badiozu? Izan ere, arazo hau jende askok pairatzen du. Ez da ahuntzaren gaurdiko eztula, ez. Ikerketa batzuen arabera, gidarien %30ak beldur dio gidatzeari eta %10 inguruk gidatzeari uko egiten dio betiko. Gidari askorentzat infernua lurrera dator autoan ibili behar badu:
“Autoa gidatu behar dudala pentsatzearekin bakarrik gaixotzen naiz”; “Gidatzen saiatzen naizen bakoitzean bolantean oso urduri eta zurrun jartzen naiz”;
“Ez naiz seguru sentitzen. Badirudi nire gaitasunak galtzen ditudala eta autoaren kontrola ez dago nire esku.”; “Beldur naiz zerbait txarra gertatuko ote den. Agian gidatzea ez da niretzat, inoiz ez naiz gidatzeko gai izango”… Horrelako ideiak pasatzen zaizkie burutik.
Beraz, arazo hau daukatenek laguntza behar dute. Lagun, senitarte, lankide, ikaskide… eta oro har gizartearen pazientzia eta enpatia bidelagun izan behar dute, arazoari aurre egiteko. Ez da bidezkoa jendearen mespretxu, irain edo barreak. Batez ere, errepidean bertan gidari arduragabeen aldetik izaten diren jarrerak; arauak errespetatu gabe gehiegizko abiaduran joatea, beste gidariei klaxonarekin presionatu eta urduritu, keinukaria erabili gabe alde batetik bestera mugitzea… Jarrera horiek onartezinak izateaz gain, amaxofobia dutenentzat kalte gehigarria da.
Amaxofobia pairatzen duenak arauak zorrotz betetzen saiatzen da. Agian beste trebetasunetan kale egiten du. Baina, berez, trebetasuna ez da arazo handiena. Arazo handiena konfiantza eta segurtasun falta da.
Fobiari aurre egiteko, gainontzekoen pazientzia eta enpatiaz gain, poliki-poliki errepidean egoera errazetik egoera zailenetara igarotzean datza. Hasieran zirkuitu itxi batean, trafikorik gabe, ezustekorik gabe. Ondoren, gero eta errepide zailagoetara jauzi eginez. Betiere kopilotuaren laguntzaz, zorrotz baina begirunez tratatuz, konfiantza sendotuz eta hauspotuz.
Gizarte bidezko eta abegitsua eraiki nahi badugu, arazo honi ezin diogu muzin egin. Ezin da tabu bihurtu. Guztion inplikazioa behar da. Istripuak sahiestu eta ongizatea babestu!
Nire emaztearekin komeriak izan nituen gidabaimena atara zezan. Nik bultzatu nuen ateratzera, baina berak ez zuen nahi. Proba teorikoa lehenengoan atera zuen, euskaraz gainera.
Baina praktikoarekin… haiek komeriak, haiek! Nik irakatsi nion supermerkatuko aparkalekuan eta autoeskolako klaseak ere jaso zituen, baina kostata atera zuen, seigarrenean. Diru pilo gastau ondoren.
Ikasteko orduan, inoiz ez zuen autoa hartu nahi, beti zuen aitzakiaren bat. Nik beti animatzen…. Badakizue, emakume independiete ta autonomo izateko eta hori dena. Baina errieta egiten zidan (Nik jasan behar bronka, gainera). Bolante aurrean eraldatu eiten zan, pertsona iraintzaile eta haserrekorra. Dr Jekyl eta Mr Hyde.
Gidabaimena lortu zuenetik ez du berriro autoa hartu. Beraz, gastatu genuen dirutza xahutu besterik ez genuen egin. Jakin izan banu, ez nuke ahalegin txikiena ere egingo. Zorionez, auto barik ondo moldatzen da.