“Todos dijimos… un etarra!”
Todos dijimos… un etarra! –
Ramón Arangüena Palentziar kazetari eta humorista egon da El sentido de la birra Ricardo Moyaren podcast saioan, Aiora Errenteria egon zen aurrekoan, ez diot saioari aparteko publirik egin nahi baina tira, zerbeza batzuk eta solasaldi eta elkarrizketa luzea dira podcast honen berezitasuna, youtuben ere ikusgai, eta euskarazko podcast gehiagoren esperoan gauden bitartean… ba horixe.. Bertan kontatu zuen primerako anekdota dakartzut, “Todos dijimos… un etarra!” edo “todos le llamabamos el etarra” titulua izan lezakeena, Villamediana eta Oba… pista gehiagorik ez dizut emango. Hemen bi minutuko anekdota ikusi nahi baduzu (min 33-36), saio osoa ordu térdi pasatxokoa izan zen baina izango duzu gauza hobeagorik entzun edo egiteko, anekdotatxoa bakarrik nahikoa. Izan ondo!
1´30 min
3´00 min apurtxo bat lehenagotik …
- … bost narraziok eta Villamendianako narrazioak osatzen dute lehenengoa, eta bigarren zatia, aldiz, Azken hitzaren bila deritzan narrazio luzea non txertaturik ageri diren gainerako 20 narrazioak maila metadiegetikoan kontaturik. “Hamaika hitz Villamedianako herriaren ohoretan eta bat gehiago” narrazioak lotzen ditu liburuko bi zatiak eta han ematen ditu ezagutzera egileak bere ideia eta mundu-ikuskeraren gorabeheretako asko. Villamedianako narrazioan taldearekin bat egiteko ariera bat dago, naturarekiko eta paisaiarekiko itsasketaren bidez. Narrazio honetan Obabaren alderantzizko bidea egiten da. Obaba geografia imaginarioa da eta denoi ere errekonozigarri edo egiantzeko zaizkigun istorioak gertatzen dira han, fantastikoenak izanda ere. Villamedianak aldiz, geografia erreala da, benetan fantasmagorikoa den istorioa kokatzen bada ere.
- El Estante Combado: 30 años después, el deseado regreso de Bernardo Atxaga a la tierra donde se gestó Obabakoak, Premio Nacional de Narrativa 1989
…
Chuck Berry EuskalHerrian katxea kobratu gabe geratu zenekoa