Tristuraz hil?
Tristuraz hil? –
Gure familiaren esperientzia da. Gure amak 99 urte ditu. Ez dago Kovid19z kutsatua. Baina hori baino zerbait larriagoa du. Tristuraz hiltzen ari zaigu. Bakardadez joaten ari zaigu.
Esaten digute konstante bitalak ondo dituela. Animoz baju dagoela. Baina ezin izan dugu hilabetetan bisitatu. Telefonoz hitzegiteko ez da gai. Ez dugu pantaila handirik erabiltzeko modurik. Ezin gaitu ikusi. Okada eta kakari suabe bategatik bi egunetan isolatua egon da Egoitzaren barruan, kutsatua ote zegoen jakin arte. Negatiboa eman dio.
Baina sentitzen dugu trisuraz ari zaiola bere azken denbora joaten. Eta hauxe da, tristuraz eta bakardadean, hiltzeko modurik txarrena. Soporta ezina da bisitarik gabe egotea. Urgentziaz eskatu dugunean bisitak egitea, erantzuna burokratikoa izan da.
Hau ohiu bat da. Zahar etxeetako egoiliarren senideen elkarte guztiak gauza bera ari dira esaten. Geriatriako elkarteek gauza bera diote. Gobernariek esan esaten dute arazo emozionalak, bakardadea, gorputz ariketak beharrezkoak direla, baina gero isolamendu larria jartzen diete aiton-amonei eta ahaideei.
Langileen lan baldintzak ez dira onak, langile kopurua zeharo eskasa, borondate eta empatia duten langileek barne ezinegona sufritzen dute, ahaideei ateak ixten zaizkigu (ez dago arropa egokirik? Test egiterik, neurri guztiak gordetzerik?). Atzetik dagorren egoera ari gara orain sakon sufritzen. Zaharren egoera negozio bihurtu nahi dute batzuk eta gobernuek ez dute eskubidetzat hartzen atentzio duina eta kalitatezkoa… Gobernuentzat lehena da “ekonomia”, hau da, aberatsen ongi-izatea.
Ez, zahar egoitza ez da kotxe matxuratu eta zaharkituen gordeleku bezalakoa.
Ez. Ez dugu tristuraz hil nahi. Ez dugu onartzen gure gurasoak tristuraz eta bakardadean bizitzea.
Josune Gambra eta Joseba Barriola