Niretzat izango ote da mundu hau?
Niretzat izango ote da mundu hau? –
Hori izan da bost urtetan zehar neure buruari egin diodan galdera, etengabe errepikatu dudana. Izan ere, mekanikarien mundua beti izan delako gizonena. Baina han plantatu nintzen ni, hirurogei gizonez inguratuta lau urte eman nituen mekanikaria izateko ikasketak egiten.
Momentu bat heldu zen non komentario matxistak egunerokotasunaren parte bihurtu zirela. Uneoro jasan behar izan ditut galdera burugabeak; ea ziur nengoen ikasketa horiek gustuko nituen, lana egiteko indar fisikorekin ikusten nuen nire burua emakumea sentitzen nintzen, prest nengoen zikintzeko, etab.
Asko izan ziren ere topatu nituen trabak, ikastetxeak ez daudelako prest kasu askotan, horrelako zikloetan emakumeak hartzeko; aldagelak falta dira adibidez. Bestalde irakasleak edo klase-kideak zeuden. Bidean zehar irakasle onak aurkitu ditudan arren, gehienei komentario ezegokiak atera zaizkie noizbait. Azken finean, neandertal pentsaera jarraitzen duen munduan mugitzera ohituta zeuden, guretzat lekurik ez dagoen munduan. Ikaskideei dagokionez, nahiko dezepzionatuta bukatu nuen. Gazte botereak garrantzi handia izan ahal duten momentu honetan, antzinako pentsaerak indartzen dituzten jarrerak ikusi nituen oro har. Hauek ere, iruzkin zorigaiztoak egiten zituzten; azterketen notak altuak nituenean bidezkoak ez zirela, ea zer egin nien irakasleei horrelako nota bat jartzeko, etab. Gaur egun ere horrelakoak entzutea ez da hain zaila eta inguruan mutu geratzen diren konplizeak topatzea ere ez.
Azkenik, ikasketak bukatu eta lan mundura abiatzeko momentua heldu zen. Eta hemen jarraitzen dut, lan bila. Urtebete pasatu da ikasketak bukatu nituenetik. Egunero irakurtzen ditut lan eskaintzak, egunero curriculumak bidaltzen ditut, eta zelan ez, egunero ezezkoak jasotzen ditut. Ikusgarria iruditzen zait, baldintza berdinekin zelan nire klase-kide gehienak gaur egun lanean dauden.
Aitzakia asko ikusi ditut bide honetan, elkarrizketatua izatera heldu naizen aukera arraro horietan, nire profilak ez zuela bat etortzen horrelako lanpostuetan, emakumeentzako aldagelak ez zituztela, giroarekin bat egingo ez nuela edo zuzenean, emakumeak nahi ez dituztela.
Bada garaia historiaurreko pentsamoldeak hausteko, sistema patriarkal honek murgiltzen gaituen eskemak apurtzeko. Sistemak markatzen dituen roletatik kanpo mugitzen garenoi aukera berdinak emateko, bai enpresen aldetik eta baita gizartearen aldetik ere. Nazkatuta nago balio dudala aldarrikatzen ibili behar izateaz, lan berdina egin ahal dudala azpimarratzeaz, parekidetasun bat bilatzeaz. Egoera hauek ez dira bakarrik lan eremuan geratzen, bizitzako esparru guztietan baizik, baztertuak eta zapalduak izaten gara. Azken hau, errealitate hutsa da.
Hala ere, baikorra naiz. Gero eta emakume eta gizon gehiago borroka honen baitan bilduta gaude. Aurrera pausu handiak ematen ari gara. Ahalduntzen ari gara.
Lortuko dugulakoan nago.
Aupa maiaaaaaa
Animo Maialen!
Bai! Zurea da mundu hau eta zuretzat egingo duzu!!! Zuregatik eta emakume guztiengatik!
Lortuko dugu. Ez izan zalantzarik.
Egun on:
ZuZeu euskarazko hedabidea da, eta euskaraz ez dauden iruzkinak ezabatu egin(go) ditugu.
Ondo izan
Aúpa Maialen! Indortsua Zara era lortuko duzu!
Haurtxoen zaintzaile, edo AVON produktuen saltzaile izan nahiko lukeen mutil batek oso antzeko arazoak izango lituzke; izan ere, sistema MATRIARKAL honek murgiltzen gaituen eskemak izugarriak dira. Behera MATRIARKATU KOMUNISTA!
Mesedez, idatzi aurretik erabili burua.
Maialen, ez daigun pentsatu burua bakarrik norberak erabilten duenik, eta norberak esaten duena egi bakarra denik ere. Askotan egoera espezifiko batzuetara jotzen dozue hori bera orokorra izango balitzan lez, eta kasu hontan, fribolidade askorekin, Alpargaterok zure eredu horri beste antzerako baina kontrako zentzu batean doan adibide batekin erantzun dotzu.
Bakoitzak bere pentsamendua jartzeko libre da, horretarako daude horrelako lekuak eta adierazpen askatasuna. Eta ados nago oso kasu gutxietan kontrara gertatzen diren kasuak daudela. Baina ez da hainbeste gertatzen, izan ere, zaintza eremuetan adibidez, gizonak bilatzen dituzte etengabe “emakumeen” esparrua den horretan. Bestalde, erabili burua esan diot, erabili dituen terminoak egokiak ez direlako edo existitzen ez direlako, beraz, kritikak bai, noski, baina burujabeak eta ez burugabeak.
Tximinok oso ondo ulertu nau. Maialen, nik ere animatzen zaitut bide horretan aurrera egitera, hori baldin bada nahi duzuna. Baina MATRIARKATU (KOMUNISTA) existitzen ez den bezala, gurean delako PATRIARKATU (KAPITALISTA) maltzur hori ere ez da existitzen, horixe esan nahi nuen, besterik ez.
Espero bakarrik niri ez iruditzea nahiko ironikoa patriarkatua existitzen ez delaren defentsoretako batek “tximino” deitzea.
Alpargatero, barkatu baina nahiko mingarria eta errespetu bakoa iruditzen zait patriarkaturen
existentzia zalantzan jartzea. Benetan uste duzu(e) Maialenek bizitzakoa ezerezetik datorrela?
“mingarria eta errespetu bakoa”, horixe bera sentitu dut nik berak “matriarkatuaren” existentzia ukatu duenean… zergatik ez? Zergatik dauka eskubide gutxiago gizon batek haurtxoen zaintzaile edo AVON produktuen saltzaile izateko berak autoen mekanikari ziateko baino? Berak bizitakoa ez dator “ezerezetik”, ezta existitzen ez den “patriarkatu” batetik ere, errealitate huts batetik baizik: gizonak eta emakumeak desberdinak gara, fisikoki eta psikologikoki, eta hori ERREALITATEA da. Horren ondorioz, oso neska gutxi dira eginkizun horretan saiatu direnak, esan dizkizudan eginkizunetan ere oso mutil gutxi saiatzen diren bezala.
Horregatik parekidetasun hitza erabiltzen dut testuan. Eta nik ez dut esan gizonek eskubide gutxiago dituztenik horrelako lanak izateko. Ez asmatu edo eraldatu nire hitzak.
Eta Tximinoren defentsan, esango dizut zure ikuspegia espezista dela, eta guztiz iraingarria tximinoentzat.
Ni mekanikaria banintz, ez nuke inolako trabarik jarriko emakumea onartzeko. Are gehiago, horrek ez du esan nahi ona edo txarra izango zarenik zure egitekoan. Ez dut ulertzen zergatik jarri behar duten oztoporik tailerretan. Maialenek hori gertatu zaiola badio, ez gara inor bere esperientzia zalantzan jartzeko.
Baina goian dioten bezala, beste hainbat lanbidetan gizonak ez ohi dira hautatzen lan batzuetarako; adibidez jaioberrien zaintzan. Eta normala da, izan ere, gizonek ez dute hainbeste pazientzia edo sentikortasunik horretarako. Eta zalantzak sortzen dute pederastia dela eta.
Maialeni egiten zaion kritika ulertzen dut ere. Izan ere, “patriarkatu”ari leporatzea ez dut zentzudun ikusten. Pentsatzen dut dogma batetik abiatzen dela.
Benetan “patriarkatua”k gizonaren alde egiten badu, zergatik dira lan istripuetan hiltzen direnak gizonak %90ean? Eta homizidio gehienen biktima gehienak? Eta suzidioen gehiengoa ere? Eta kalean bizi direnen gehienak ere?
Gizon eta emakumeok ezaugarri ezberdinak ditugu. Gizonek arriskatzeko joera handiago dute (bai fisikoki eta bai ekonomikoki). Hori ona eta txarra izan daiteke.
Emakumeek segurtasuna hobesten dute. Hori ona eta txarra izan daiteke.
Lege bereziak daude emakumea babesteko eta lanpostuetan lehentasuna emateko. Emakumeen aldeko diskriminazioa dago komunikabideetan eta instituzioetan. Beraz, gaur egun, ez dago gizarte bat non emakumea, emakume izateagatik, baztertzen duen. Zer diozu horri, Maialen?
Maialen, zeuk ukatu duzu matriarkatuaren existentzia lehenik; adibide batean argi utzi dizudan arren alderantzizko egoera berdin-berdin gertatzen dela. Beraz, matriarkaturik ez badago, patriarkaturik ere ez, argi eta garbi.
Alpargatero
Eta zu zein lanbiderako balio duzula esango zenuke? Tximinoen defentsarako elkargoko presidente,? Hori da zure giza baliabideetako duzun ahalmena??
Animo Maialen !
Gogoetari erantzunez..
Lege bereziak existitzen direla badakit emakumeen diskriminazioa gertatu ez dadin, baina kasu askotan ez dira betetzen horrelako sektoreetan, eta betetzen diren askotan bulegoetan egoten dira emakumeak.
Nik mekanikaria izateko ikasi dut eta hori izan nahi dut. Tailer batean lan egin nahi dut eta ez dut mostradore baten atzean egoten den idazkari bat izan nahi. Egia da, gaur egun ez dudala inolako lan esperientzia mundu honetan, baina aukerarik ez dut izan bez hori aldatzeko. Horregatik nire testuan aipatzen dut nire klase-kideen egoera baldintza berdinekin (honekin esan nahi nuen, guztiak geundela lan esperientzia barik adibidez) gertatzen dena.
Benetan gustatuko litzaidake ikustea zein lekuetan emakumeen ratioak errespetatzen diren, azkenean oso erraza da justifikatzea emakumeak ez daudela munduan. Nor egongo da hori kontrolatzen? Eta curriculumak entregatzen dituzten emakumeen kopurua begiratzen? Eta elkarrizketa batean emakume bat ez hautatzeko zergaitiak zeintzuk diren kontrolatzen?
Gauza bat argi daukat, gertatzen zaidana kasualitatea ez dela eta bizi dugun sistema honen errua dela. Parekidetasuna ez egotea komeni zaielako askori, batez ere pribilegioak galdu behar dituztenei.
Nire bizipenen zati txiki bat bakarrik partekatu dut hemen zuekin eta kasu bakarra ez naizela ziurtatu dezaket.
Mundu zoro honek hartu dauen bilakaera ikusirik, askoz be identifikatuagoa ikusten dot nire burua tximinoekaz gizakiagaz baino; askoz izaki gardenagoa da tximinoa, ez da hainbeste tontokeriekaz ibilten. Milioika urteetako garapenak rollak zehaztu dauz eta ez dabilz gu moduan, txorrakeriz txorrakeri.
Maialen, nire animo danak dekozuz zure erronka hortan, eta ea dana ondo irteten yatzun, merezi dozu eta!!!
Ideologiaz eta pentsakeraz gertu egon ez arren, ikaragarri ondo deritzot zure hautu pertsonala.
Maialen: esaiguzu zeintzuk izan diren neska izateagatik lana ukatu dizuten tailler mekanikoak. Ni prest nago tailer horiek boikoteatzeko. 60 dira?
Barkatu Erramun, baina ez dut egokia ikusten hemendik publikatzea hori, agian legalki nire kontra jokatu dezakelako. Nahi baduzu pribatuz lasai asko esango dizut. Pozten nau jendeahorrelako erabakiak hartzeko prest egotea, mila esker!
Gizonez inguratuta lan egiten dut, eta sekula santan ez dut komentario matxista eta patriarkalik entzun haien ahoetan.
Ezer deduzitu behar al nuke nire bizipen partikularretatik? Gizartea ez dela benetan patriarkala? Loteria tokatutako emakumea naizela?
Ba pozten naiz, benetan. Nire bizipenak eta dira horrelakoak izan.
Kuriositatez, jakin al dut zein arlotan egiten duzun lan?
Ez dut pistarik eman nahi, erabateko anonimatuan jarraitu nahi dut.
Ulertuko duzulakoan.
Ados!