Disney+ euskaraz!

Disney+ euskaraz! –

Disney+ euskaraz!

Eskatzen dut Disney-k ez ditzala euskaldunak diskriminatu.

avaaz.org/the_walt_disney_company_disney_euskaraz

Eskaera:

2020ko martxoaren 24an, Disney + iritsi zen Espainiar Estatura, Disney konpainiak berak eta bere filialek, hala nola Pixarrek, ekoiztutako edukiak biltzen dituen sareko bideo plataforma. Plataforma berri honekin, euskal hiztun garen ikusleok berriro ikusi ditugu gure hizkuntza eskubideak urratuta, izan ere, Disneyk aukeratu du konpainiaren filmen bertsio digitalek ere, zinemakoen moduan, euskal bertsiorik ez izatea.

Eusko Jaurlaritzak berriki kazetari baten galderari erantzun zionez, duela urte batzuk Disney-ri hemen estreinatzen ziren filmak euskaraz ere estreinatzea iradoki zitzaionean, multinazional estatubatuarrak “ez zuen inolako interesik” agertu. Halabaina, ez da interes kontua, eskubide kontua baizik.

Marrazki bizidunak ikusteko adinean dauden bi haur euskaldunen guraso bezala, uste dut EAEko ekoiztetxeei haurrei zuzenduriko marrazki bizidunen zinema estreinaldiak euskaraz izatea eskatzen zaien bezala, kanpoko enpresei ere gauza bera eskatu beharko litzaiekela.

Hau dela eta, eskaera bikoitza egin nahi dut: alde batetik,   Disney-ri eskatzen diot bere ekoizpenak euskaraz eskaini ditzala bai euskal herriko zinema aretoetan bai Disney+ plataforman, eta utz diezaiola euskaldunak diskriminatzeari. Bestetik, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, eta Euskal Elkargoari, Disney-rekin harremanetan jar daitezela haur euskaldunen eskubideak bermatuak izan daitezen.

avaaz.org/the_walt_disney_company_disney_euskaraz

5 pentsamendu “Disney+ euskaraz!”-ri buruz

  • desintonizatu 2020-11-30 12:12

    Modurik onena ETB3 eta youtube-n ditugun edukiak erabiltzea da (marrazki bizidunak, katxiporreta, ene kantak, irrien lagunak…

    Disney, Clan… desintonizatuak. Hori da enpresa hauek hobeto ulertzen duten hizkuntza: Boikota.
    Hala ere, sinatu dut, noski.

  • Euskararen atxikimendua etxean ere landu nahi bada, beharrezkoa da kate horiek (Clan, Boing, Disney…) telebistatik ezabatzea.

    Haurrek eduki euskaldunak kontsumitu behar dituzte, euskara ez da izan behar soilik ikastolako hizkuntza.

  • Kataluniako gobernuak dirutza ordaindu du Disney-ren azken filmak katalanez estreinatzeko, eta gero horiek Disney+ plataforman jartzeko. Hemen, argi dago gaur egun Eusko Jaurlaritza ez dela horretan saiatu… Baina oker ez banago, duela urte dezente egindako saiakerak porrot egin zuen, eta Disney-ren filmak ezin izan dira inoiz euskarara bikoiztu. Hala ere, Disney+ katalogoan Disney markatik haragoko filmak daude, tartean Star Wars edo FOXen hainbat film, aspaldi euskaratuak. Ez dut uste erakundeek ahalegin handirik egingo dutenik film berriak euskaraz eskaintzeko (diru falta), baina behintzat aspaldi bikoiztutakoak eskuragarri jartzea eskatuko nieke. Hori bai, edonola ere euskararen presentzia oso urria litzateke Disney+en, beraz nik ez nuke nire haurrentzat plataforma hori ordainduko. ETB3 eta Euskal Encodingsekin konformatu beharko.

  • Javier flores 2020-11-30 21:57

    Hala izanez gero, ikusle gehiago izango luke Disneyk

  • Munduaren errealitateari ezin yako bizkarrik emon, eta gustau edo ez gaur egungo ume.nerabe-gazteeek Disney gustoko deukie eta kontsumiten dabe. Beraz, euskal gizartea osatu gure badogu, purismoa itzi eta errealitatera jeitsi biko dogu, behingoz.
    Eta jakina, horretan euskal instituzioek ahalegin ekonomikoa egin bidabe, dirua hortara zuzenduz.