Arnaldo Otegiren askatasuna galdegiteko ekimenak egin dituzte asteburuan Elgoibarren

256782_232029163476284_163381440341057_1026151_2795025_o

Deba ibaia berdez tindatuta agertu zen larunbatean Elgoibarren eta bando bat ere grabatu dute Arnaldo Otegiren askatasunaren alde.

Larunbatean Deba ibaia berdez tindatuta agertu zen. Helburua, 600 egun baino gehiago espetxeratuta daramatzan militante independentistaren askatasuna galdegitea.

Ibaia tindatzeaz gain, elgoibartarrek Arnaldo Otegiren askatasuna eskatzen duen bandoa ere grabatu dute, eta youtube.com-en zintzilikatu. Ekainaren 27an manifestazioa egingo da, 19.00etan, Elgoibarko plazatik abiatuta.

Ekinbide horiek Otegik eta beste zazpi euskal herritarrek datorren ekainaren 27an izango duten epaiketaren baitan kokatzen dira. “Bateragune auzia” delakoan, Fiskaltzak hamarna urte eskatzen ditu Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Mañel Serra eta Amaia Esnalentzat.

Arnaldo Otegiren elkarrizketa mardula kaleratu zuen atzo GARA egunkariak.

 

 

Elgoibarko Arnaldo Askatu Plataforma

6 pentsamendu “Arnaldo Otegiren askatasuna galdegiteko ekimenak egin dituzte asteburuan Elgoibarren”-ri buruz

  • AURRERA MUTILAK

  • Txamantxoia 2011-06-20 22:16

    Nire uste apalean, Otegiren aldeko ekintza horietan ageri dena baino finezia handiagoa behar litzateke erakutsi. Irudikatzen al duzue Mandelaren alde halako bando jasanezin eta gaizki egindako bat? Eta ibaia, ostera, ematen du fabrikaren batek kutsatu duela…

  • txamantxoia-ri 2011-06-21 13:25

    bando jasangaitz eta gaizki egindakoa? jasangaitza, Arnaldo Barruan nahi dutenerako!jeje! oso polita izan zen, eta jendea Elgoibarko kaleetan, oso gustora egon zen entzuten. gauzak fineziaz egin behar direla diozu, 10 urteko gartzela zigorra sartuko diotenei eskatu finezia! 2 urte daramatza gartzelan eta finezia eskatzen zabitza? eskatu finezia Angela Murillori…. horrek bai daukala finezia!

  • Txamantxoia 2011-06-21 15:42

    Bistan da ezin zaiola deus esan entzun nahi ez duenari. Bego, beraz: oso finak, ederrak eta ongi pentsatuak dira egin dituzuen azken ekintza hauek. Arnaldo hurbilago dago askatzetik, haren figura handitu duzue herritarron artean eta kritika zaitzaketen edonor Angela Murilloren lagun egin duzue. Alegia: egiten dudana ez bazaizu egokia iruditzen, Angela Murillo maitalea zara. Zorionak. Egin lo lasai. Segi horrelaxe, kalimotxoak hartu eta lagunen artean ongi pasatzen.

  • txamantxoia-ri 2011-06-21 19:48

    nik ez dut esan nik egin dudanik eta parte hartu dudanik! errespetu falta bat iruditzen zait, jendearen lana kritikatzea, gainera zuk kritikatu duzun moduan! beraiek eginiko ekintzekin ez da hurbilago egongo, baina herriko jaietan ere presente egon da, nahiz eta batzuei ez gustatu!
    PD: ez dut alkoholik edaten.

  • txamantxoia-ri 2011-06-21 19:57

    webgune baten kritikatzea oso erraza da, zoaz ekimenak egin dituztenen gana eta esan beraiei, eta ideiarik badaukazu, gustora entzungo zaituztelakoan nago! errez kritikatzen da besteen borondate ona eta lana, pasatu egin zara!