Boliviako hauteskundeen lehen erreakzioak

Boliviako hauteskundeen lehen erreakzioak –

Bi inkesten arabera Argentinan erbesteratua dagoen Evo Moralesen MAS alderdiko Luis Arcek irabazi izango lituzke hauteskundeak botoen %52,4rekin. Bere burua urtebetez presidenta izendatu zuen Jeanine Áñezek Twitter bidez zoriondu du lehenengo bueltaren irabazlea.

Irabazleek bere aldetik, garaipena eta demokraziaren itzulera ospatu dituzte.

 

Era berean Washingtonetik, Amerikako Estatuen Erakundeko (AEE) presindentea den Luis Almagro uruguayarrak ere ateratako emaitzak ospatu ditu.

 

Garaipen honekin batera badira Elon Musk Tesla kotxe elektrikoen fabrikatzaile aberatsarekin gogoratu direnak. Boliviako lehengaia den litioaren interesaren atzean, iazko estatu kolpea ospatu zuen. Gaur kontrakoagatik Twitterren tendentzia bihurtu da.

Elon Musken adierazpenak, Twitterren

 

Euskal herrian ere, Boliviaren hauteskundeen emaitzak gertutik jarraitu dira, hainbat politikarik agerian jarri bezala. Fermi Muguruzak ere, estatu kolpeari eta inperialismoari erreferentzia eginez, hauteskundeen emaitzak ospatu ditu.

Boliviako hauteskundeen lehen erreakzioak

Zer duzu buruan “Boliviako hauteskundeen lehen erreakzioak”-ri buruz