Euskaraz beranduago igorriko zaizue

Euskaraz beranduago igorriko zaizue –

Hainbat prentsaurreko izaten dira astero gure herri eta hirietan. Erakunde publikoetako arduradunenak, talde politikoenak, gizarte eragileenak, kultur zein kirol taldeenak…

Euskaraz beranduago igorriko zaizue

Denetan informazio horren hartzaileak herritarrak gara, herritarrek entzutea eta asimilatzea nahi duten mezuak igortzen dituzte prentsaurrekootan. Hala ere, herritarron bertoko hizkuntzak kontuan izan gabe, erdara hutsean eskeintzen da gehien gehientsuenetan informazio guztia edo garrantzitsuena, euskarazkoa bigarren maila baten utziaz.

Era berean, informazio hori jasotzen duten kazetariak ere ez dira kontuan hartzen. Bertoko informazioa izanik, euskarazko medioentzat lan egiten duten kazetariak daudela ez da asko kontuan hartzen eta hartzen bada, beranduago ematen zaie euskarazko informazioa edo hain osatua ez dena ematen zaie. Beraz, kazetarien gainean uzten da informazio hori itzultzeko lana informazio azkarra eta osatuena nahi badute. Kazetarien informazio eskubidea eta lanaez dira berdintasunean kontuan hartzen beraz.

Helarazten den informazioan, ekitatea behar dugu eta horretarako beharrezkoa da prentsaurrekoak euskaraz ere egitea, mezuan lehentasuna eta garrantzia duena hizkuntza honetan zabalduaz. “Beranduago igorriko zaizue edo itzultzen ari gara” esaldiak ezin dira gaurkotasun informazioan ohikoak izan eta nola ez, pandemiaren aitzakiapean, ezin dira hizkuntza-eskubideak albo batera utzi, inoiz baino garrantzitsuagoa delako herritarrek mezuak argi ulertzea eta bereganatzea. Horretarako gertutasun printzipioa eta gutxiagotuekiko ekitate etaerrekonozimendua premiazkoak dira.

 

Euskaraz beranduago igorriko zaizue

Hizkuntz Eskubideen Behatokia.