Guatemalakoa naiz

GUATEMALAKOA NAIZ – 

Gaurkoan, Bilbon bizi den 39 urteko gizon bati buruz arituko naiz. Bera eta bere herriari buruz zerbait kontatu nahi dizut. Beno, egia esan berak kontatuko dizu, berak idatzi duelako.

Bi izen dauzkat, Mario eta Salvador, baina nahiago dut Salvador esatea edo txikitan esaten zidaten bezala “Txaba”. Nire birraitonaren izena daukat eta jendeak zioen “Txaba”, horregatik niri ere horrela esan didate. 1981ko uztailaren 28an jaio nintzen Guatemalan. Nire herriaren izena Asunción Mita da, El Salvadorrekin mugan.

Txikia nintzenean nire herrian bizi nintzen eta gero hamahiru urterekin Guatemalako hiriburura joan nintzen. Beno, aurretik leku askotan bizi izan nintzen, hau dela eta ez daukat txikitako lagunik, bi izan ezik, bikiak direnak. Nire ikasketei dagokienez Medikuntza Guatemalan ikasi nuen. Egunero ikasten nuen, oso zaila zelako, baina azkenean lortu nuen. Gero 2006tik 2010era Barne Medikuntza espezialitatea ikasi nuen Guatemalan.

2011n Bilbora etorri nintzen, Liseri Aparatua espezialitatea ikasteko Gurutzetako ospitalean eta 2015ean bukatu nuen. Ondoren 2015etik 2018ra Galdakaoko Ospitalean lan egin nuen. Duela bi urte Urdulizeko Ospitalean lan egiten hasi nintzen. Duela hiru urte euskera ikasten ari naiz, eta nire ustez Medikuntza baino zailagoa da (baina nire mailarekin eta laguntza pixka batekin, irakurtzen ari zarena idaztea lortu dut)

Hasieran esan dudan bezala, Guatemalan jaio nintzen. Nire hiria oso txikia da, baina kultur eta historia asko dauka. 108.889 kilometro koadroko eremua du, eta 2016 amaieran 16.582.469 biztanle zituen. Erdialdeko Amerikako estatua da, Ozeano Barearen eta Karibe itsasoaren artean kokaturik dagoena. Mugakide ditu Mexiko iparraldean, Belize ipar-ekialdean eta El Salvador eta Honduras hego-ekialdean. Lau hizkuntza ofizial dauzka: Gaztelaina, Ingeles, “Kakchiquel” eta “Garifuna”.

Jokoteak, fruta gozoa

Guatemalako kultura eta sinesmen askoren nahasketa dauka. Batez ere “Maya” eta kristautasuna. Estate baterako, “Santu eta hilen eguna” oso berezia da eta fama handia dauka. Azaroaren batean “Santu  eguna” ospatzen da eta egun horretan bizitza ospatzen dugu; normalean loreak eta ogi mota bat erosten dugu “pan de muerto” deitutakoa eta plater berezia “Fiambre” izenekoa prestatzen dugu, kometak egiten ditugu, gutunak idazten ditugu hildakoentzat, baina garrantzitsuena bizirik daudenekin bizitzea eta santuei eskerrak ematea dira. Adibidez: Eskerrik asko urte bat gehiago izateagatik.

Hurrengo egunean, azaroaren bian, “hilen eguna” ospatzen da. Bai, “ospatzen”, izan ere, guretzat heriotza gure bizitzaren parte bat da, esaterako: jaiotzen gara, hazten gara, ugaltzen gara eta hiltzen gara, Baina guretzat gure hildakoak gurekin bizi dira. Hortaz, “hilen egunean” hilerrira joaten gara jateko, abesteko, hitz egiteko eta dantzatzeko gure hildakoekin.

Loreak eramaten dizkiegu beren hilobiak dekoratzeko, janaria eramaten dugu, “Fiambre” eta gitarra eramaten dugu haiekin abesteko. Baina momenturik bereziena kometak hartu eta zeruraino hegan eginarazten ditugunean da, hariaren bidez gure gutunak bidaltzeko. Bi egun oso bereziak dira eta beti espero dugu hurrengo urtean berriz elkarrekin egotea.

Jarraitzeko Txabari galdera batzuk egin dizkiot:

IGNACIO – Nolakoak dira Guatemalako jaiak? Txosnak dauzkazue? Kalimotxo edaten duzue?

TXABA – jajajajajaj!!! Guatemalan jaiak oso desberdinak dira, normalean ron edaten da. Kalimotxo ezin da prestatu, ardoa oso garestia delako. Eta janaria desberdina da, baina egia da txorizo jaten dela ospatzeko. Txosnak ez dauzkagu, bueno disko bai baina txosnak ez.

IGNACIO – Festaz joaten zaretenean diskotekara joaten zarete?

TXABA – Bai, beti beti diskotekara edo kontzertura.

IGNACIO – Zeintzuk dira desberdintasunak gure sukaldaritzarekin konparatuz?

TXABA – “Alubia” jaten dut egunero, ogia ez dugu jaten, tortilla erabiltzen dugu jateko. Barazkiak eta fruta asko dauzkagu. Adibidez asko gustazen zait “talpa” izeneko fruta, oso gozoa eta txikia da baina hemen ez dago.”jokote” beste fruta gozoa da. Gainera, gure janariak historia asko dauka. Maya tradizionala da, hau dela eta, erabiltzen ditugu produktu naturalak direnak. Niri gustatzen zait Guatemalako janaria, baina nire ustez Euskal herriko janaria hobea da.

IGNACIO – Nola da harremana Estatu Batuekin? Adibidez Mexikokoek zailtasun asko dauzkate Estatu Batuetan sartzeko. Guatemalan zailtasun horiek dauzkazue?

TXABA – Antzeko da.

IGNACIO – Adibidez zu eta zure familiako kide batzuk Guatemalatik atera zarete.

TXABA – Bai, arreba bat eta beste anaia bat. Nire gurasoak Guatemalan daude. Nire arreba Barbadosera joan zen. Ni Europara etorri nintzen, normalean zailtasunak daude burokraziekin, baina azkenean lortu nuen.

Guatemalakoa naiz

IGNACIO – Normalean migranteek ez dauzkate goi ikasketak, baino zuk aukera hori eduki duzu.

TXABA –  El salvadorreko mugan Jaio nintzen. Oso desberdina da Mexikoko muga, nire herrian komertzio handia dago, egia da, baina ez da polita. Oso desberdina da gainontzeko Guatemalarekin konparazioz.

IGNACIO – Eta pentsatu duzu noizbait bueltatzea? Edo orain familia duzu hemen…

TXABA – Orain oso pozik nago, egia da leku askotan bizi izan naizela. Hau dela eta ez daukat nortasuna.

IGNACIO – Ez zara Guatemalarekin identifikatzen?

TXABA – Bai, nire herria da. Gustatzen zait kultura ezberdinak ezagutzea. Adibidez duela hamar urte Madrilera joan nintzen, baina Bilbo izan da denbora gehien egon naizen tokia mugitu gabe. Baina sentitzen naiz Guatemalakoa bezala. Hala ere, gustatzen zait Euskal Herriko Kultura, oso ederra da eta jendea oso hitzekoa da.

 

Guatemalakoa naiz

Inazio deitzen naiz eta nahiz eta Bilbon jaio nintzen, Logroñon bizi izan nintzen hamaika urtetaraino, gero Bilbora itzuli nintzen. Iaz Sarrikoko unibertsitate ikasketak bukatu nituen.