Zinemako eta arte eszenikoetako emakume profesionalek indarrak batu dituzte 68. Zinemaldian

Donostia Zinemaldia 68 – 

Irati Salsamendik sinatua eta Irutxuloko hitzatik ekarria

Zinemaldiko eta arte eszenikoetako emakume profesionalek indarrak batu dituzte 68. Zinemaldian

(H)emen elkarteak deituta, zinemako eta arte eszenikoetako hamarnaka emakume profesional bildu dira gaur goizean Viktoria Eugenia antzokian, indarrak batu, eta argazki sinboliko batean sektorean duten presentzia ikusarazteko. Ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen

2018an, Canneseko Nazioarteko Zinemaldiko eskaileretan, zineman lan egiten duten emakumezko profesionalek ateratako argazkiak munduari bira eman zion. Gaur, 68. Zinemaldi bete-betean, ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeen elkarteak asmo berarekin elkartu ditu profesionalak.

Gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunak azken urteotan egindako bidean atzerapausorik egon ez dadin, gure zinemagileak ikusarazi eta haiei ahotsa eman behar diegu. Helburu horrekin sortu zen (H)emen elkartea 2016an, eta dagoeneko ehun bazkidetik gora dira elkartea osatzen dutenak. Kopuruak gora egiten jarraitzen du hilabetez hilabete”, adierazi du (H)emen elkartean.

Agerraldian izan dira kameren atzean lanean aritzen diren profesional ugari, baita lan ikusgarriagoak egiten dituztenak ere, esaterako, Oihana Martikorena eta Olatz Beobide aktoreak, eta Lara Izagirre zuzendaria. Hain zuzen, argazki sinbolikoa egiteaz gain, Beobide eta Izagirrek irakurketa bat egin dute, sektoreko emakumeen presentziaren garrantzia azpimarratzeko.

Lara Izagirre eta Olatz Behobideren hitzak

Izagirrek Simone de Beauvoir idazle eta filosofo feministaren aipu batekin hasi du bere hitzaldia: “Ez ahaztu inoiz, emakumeen eskubideak beste behin zalantzan jarriak izateko, nahikoa izango dela krisi politiko, ekonomiko edo erlijioso bat. Eskubide horiek ez dira inoiz erdietsitzat jo behar; erne ibili behar duzue zuen bizitza osoan”.

Beobidek, Beauvoirren hitzei tiraka, kritikatu du COVID-19aren pandemia hasi zenetik, pentsamendu feministak eta emakumeen eskubideek ez dutela lehentasunik izan. “Baita beti bezala, zinemako eta arte eszenikoetako emakumeok batuta jarraitzen dugu, eta horren erakusle izan da 68. Zinemaldian izan den emakumeen presentzia altua”, jarraitu du Izagirrek.

Beste urteetan bezala, hemen gaude; eta hori besterik ez dugu gogoratu nahi: hemen gaudela”, aldarrikatu du Beobidek. Halaber, gaineratu dute gogotsu daudela “gauza asko egiteko”. Amaitzeko, eskerrak eman dizkiete zinemagintzan eta arte eszenikoetan lanean ari diren emakume guztiei.

Arte eszenikoen eta zinemagintzako emakume profesionalek egin duten agerraldia, Viktoria Eugenia antzokian. (Argazkia: Irati Salsamendi Lozano)
(H)emen ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeen Elkartearen manifestua

“Ez ezazue inoiz ahaztu nahikoa izango dela krisi politiko, ekonomiko edo erlijioso bat emakumeen eskubideak zalantzan jartzeko. Eskubide hauek inoiz ez dira eskuratutzat onartzen eta horregatik, adi egon behar gara bizitza osoan” (Simone de Beauvoir).

Simone de Beauvoirrek jakinarazi zigun Covid-aren krisia bezalako egoeratan nola jokatu behar genuen. Zoritxarrez, arrazoi zuen, pentsamendu feminista eta emakumeon eskubideak ez dira protagonista izan azken hilabeteotan.

Halere, beti bezala, ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako emakumeak batera gaude eta aurrera begiratzen dugu. Horren adibide, emakumeen presentzia handia Zinemaldian.

Donostiako eguraldi zatarrak, musukoa jantzita izateak eta segurtasun distantziak mantendu behar izateak ez gaituzte gelditu. Berriz, aurreko urteetan bezala, hemen gaude eta hori besterik ez dugu gogoratu nahi: hemen gaudela eta gogoz egingo dugula lan.

Gure espazioak gureak dira, eta gure istorioak ere bai. Ikusiak, entzunak eta gugandik sortuak izan behar dira. Horregatik, elkartu gara guztiak hemen argazki sinboliko honetan.

Eskerrik asko, argazkian zauden emakume bakoitzari gure zinea izateagatik, gure arte eszenikoak izateagatik. Zuek gabe ez litzateke gauza bera izango.

Eskerrik asko!

hemen

Zinemako eta arte eszenikoetako emakume profesionalek indarrak batu dituzte 68. Zinemaldian

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.