Michelle Angiolillo (Giustiziere di Canovas del Castillo, l´eroe dell´umanita’) duela 123 urte eraila Bergaran
Michelle Angiolillo –
1871an jaio zen Foggian (Italia) duela 149 urte, Michele Angiolillo, 1897ko abuztuaren 20an erail zuten Bergaran, 26 urteko gaztea duela 123 urte.
IL 5 GIUGNO 1871
IN QUESTA CASA NAQUE
MICHELE ANGIOLILLO
GIUSTIZIERE DI CANOVAS DEL CASTILLO
ONDE S’EBBE
LA SUA IMMORTALITA’ NELLO SPIRITO
FIERI DELLA SUA GESTA
GLI ANARCHICI CONCITTADINI
MANDANO AI POSTERI
CON FIEREZZA E GLORIA
L’EROE DELL’UMANITA’
Il da Canovas, fuera Canovas,
pikaro gaizki eziya,
galdu zituen gari-zelaiak,
gallendu zaio sasiya;
galdu zituen ipar garbiyak,
gallendu trumoi nasiya,
galdu zituen fueruak eta
Jaungoikuaren graziya,
galdu zituen bizi-lekuak,
galdu du bere biziya.
Txirrita
Canovas del Castillo Españako lehendakariak, 2. karlista gerra “galdu” ostean (30.000 karlista euskaldun, 30.000 liberal euskaldun + 150.000 militar españolen aurka, Pi i Margall-ek kontatzen duen bezala) mendekutzat, 1876an Foruak deuseztatu zituen eta Euskal Herri osoak negar egin zuen.
Canovas del Castillo Españako lehendakariak, Kubako gerrara eraman zuen gazte belaunaldi osoa, “terroristak” hiltzera eta bertan (Kuban) hiltzen zituzten eta ez ziren itzultzen…
Behin SantAnder-en itsasontzi bat zegoen munizioz beteta “terroristak” hiltzeko prest eta agurra ematen ari zirela jendearekin batera, eliza katolikoa, militar eta zibil buru guztiekin, bat-batean ontzia lehertu zen; eztanda hain izan zen bortitza ze ontzi erraldoia hondoa jota, kaiatik 30 metrora igo baitzen… Triskantza ikaragarria izan zen. Egunetara begiratu zuten itsas hondoa eta ikusi zuten bakarrik ontziaren erdia lehertu zela, inork ez zuen bizi nahi inguruan eta gutxira beste erdiak eztanda egin zuen berriro eta beste 30 metroko jauzia egin omen zuen… Honengatik Done Ander-eko itsas ertzeko eraikuntzek 120 urte besterik ez dute.
Bartzelonan egoera oraindik okerragoa zen, gazteak ardiak bezala kargatzen ari zirelarik Kubako “terroristak” hiltzeko, militar españolak gupidarik gabe tiroak bota behar izan zituzten gurasoen aurka, ez baitzuten onartzen itzuliko ez ziren 20 urteko semeei “azken agurra” borondatez ematea “aberriaren maitasunagatik”.
Korpus egunean paliopean zihoazenean jauntxo katoliko, militar eta zibilak, palio ingurura “baten batek” bonba bat bota zuen, triskantza beldurgarria, hildakoak eta zaurituak…”palioak” salbatu omen zien bizitza agintariei baina ez zuten errukirik izan…
Mendekua bortitza izan zen, beti bezala arerio politikoen aurka kasu honetan “anarkistak” atxilotu, torturatu… Izen batzuk atera, atxilotu, torturatu, izen gehiago lortu… 100 bat “anarkista” harrapatu arte. Mundu guztiak zekien bortizki torturatuak izan zirela, baina gutxi batzuk fusilatu zituzten, Montjuiteko gazteluan, jendea igo zen eta baita zeruak ere negar egin zuen euri pila bota zuelako nahiz eta inor ez zen mugitu, bazekitelako inozenteak zirela…
25 baten (buruz ari naiz) zigorra, Saharako basamortuan abandonatzera urik gabe uztea hil arte…
Basakeria guzti honen aurrean, Europako beste Estatuak errukitu eta presioa eginez torturatutako presoak askatu nahian lortu zuten arte. Gutxira Italian anarkista bilera egin zuten eta bertara joan ziren basamortura zigortutako presoak (bizirik atera zirenak) eta imaginatu zer kontatuko ote zuten, torturak, isolamendua, fusilaketak, basamortuan abandonatuak… Erabakia berehala hartu zuten “Canovas hil egin behar zen”.
Boluntarioak eskatu zituzten eta ehundaka azaldu ziren. Michelle Angiolillo anarkista aukeratu zuten, 26 urteko gazte liraina, jantzia, kultoa, baina batez ere armetan aditua zelako. Canovas etorria zen Donostiara “feria industriala” inaguratzea, gaur egun Bellas Artes eraikuntza babestua eta ospetsua dagoen lekuan, alegia, Kubara bidaltzeko armak, kainoiak, fusilak, pistolak… Arrasateko Santa Agedan ostatu hartzen ohi zuten bertako urak ospetsuak zirelako. Angiolillo behin baino gehiagotan egon zen Canovasekin hotelean eta beste lekuetan aurretik baina ez zuen hil. Angiolillok 1897ko abuztuaren 8an hil zuen Canovas bakarrik zegoela hiru tiro botata.
Bergarako kartzelara eraman zuten Angiolillo gaztea, galdetu ziotenean zergatik ez zuen lehenago hil erantzun zuen “bere andrearekin zegoelako eta andrearen errespetuagatik…”
Garaiko egunkarietan azaltzen da guzti hau xehetasun gehiagorekin… Zamorako apezpikua ere ekarri omen zuten damuarazteko baina guztiak konbentzitu omen zituen heriotzaren justiziaz…
Azken egunak Bergarako espetxean igaro zituen, aurreneko espetxean non sakabanatzen zituzten gizonak zein emakumeak, ordura arte emakume bat atxilotzea suposatzen zuen bortxatua izatea espetxean… Bergarako espetxea gaur egun Gaztetxea da eta Angiolillo izeneko ziega dute bertan, non azken orduak igaro zituen.
Bergarako kartzelan hil zuten Angiolillo anarkista gaztea. Germinal” sortuko dira besteak” oihukatu omen zuen hil aurretik. Ehortzi omen zuten “ez katolikoen” hilerrian, Bergarako hilerriak duen eranskin txiki bat, non “gaizkileak” lurperatzen omen zituzten, heriotzak ere ez zuen Michelle Angiolillo berdindu gainontzeko bergaratarrekin.
Urtero abuztuaren 20an, gaurko egunez, larrosa beltzak paratzen dituzte Bergarako “ez katolikoen” hilobi komunean Michelle Angiolilloren omenez… Aurten ere ez dira faltako.
Altzoko haundiaren hezurrak berreskuratu dituzten bezala, bada garaia Michelle Angiolilloren hezurrak bilatu, aurkitu eta agian bere senideei itzultzeko, torturaren aurkako gazte militante anarkista eta martiria ez dela ahaztua izan adieraziz.
Txirritak behin Donostiako udaletxean (lehen Casinoa) Canovas-en alargunarekin topatu zen eta bi bertso abestu zizkion, bigarrena:
“Iru relejo, iruna kate,
iru mallakin bakoitza,
buruan iru korona eta,
petxuan iru orratza,
amoriyua iru dobletan,
tximista bezain zorrotza,
iru tirotan utzi zizuten
zuri senarra illotza,
iru ezpatak zulatzen dute,
señora, zure biotza”.
Txirrita
…
Koldo Izagirre idatzi zuen “Nik ere Germinal! gura nuen aldarri” bere omenez.
Josu Arteagaren Ogibidea film laburra Youtuben