Euskadi egiagatik prentsaurrekoa

Euskadi egiagatik prentsaurrekoa –

Euskadi por la verdad rueda de prensa 18/8/2020

Euskadi egiagatik prentsaurrekoa 2020/8/18

Egia erreibindikatzeko eta elkarrekiko laguntza eta aktibismo xedeaz, epidemiaren aitzakiaz sortutako egoeraren alde legal eta medikuen inguruko hausnarketa zabaltzeko prentsaurrekoa.

  • Dr. Koldo Aso Medialdea (medicina de atencion primaria con enfoque integrativo)
  • Dr. Karmelo Bizkarra Maiztegi (medikua)
  • Luís de Miguel Ortega (abokatua)
  • Idoia Larrañaga Arrizabalaga (nutrizionista eta terapeuta)

 

Euskadi egiagatik prentsaurrekoa

artikulu interesgarriak ...

9 pentsamendu “Euskadi egiagatik prentsaurrekoa”-ri buruz

  • ZuZeun euskaraz 2020-08-21 11:59

    Onargarria al da erdaraz dagoen edukia ZuZeun argitaratzea? Niretzat ez.

  • “Euskadi egiagatik”, eta gero dena españolez. Bi mediku eta abokatu bat jarri, nolabaiteko maila eman nahian (Cuarto Mileniora ere joaten dira medikuak) eta teoria sasizientifiko guztiak zabaldu nahi. Gobernuari heriotzak ez zaizkio horrenbeste axola, kolapsoak arduratzen du eta ekialdeko nazioek soberan demostratu digute musukoek balio dutela. Baina mendebaldean ez dakit zer gertatzen zaigun, musukoa ez dugula erabili nahi.

  • Niri jendea galaxiaren parte garela eta makro egitura baten parte garela eta hasten denean… jada gaizki hasi gara. Apaizak ere pulpitotik antzeko ideiak botatzen ditu, bakea, oreka, esperantza… baina hori dena pulpitoan gelditzen da eta egunerokoan beste jokamolde batzuk ikusten dizkiet. Beraiek asko azpimarratzen dute ” demostratu dezatela musukoen onura” eta nik beraiei eskatzen diet demostratzeko ekialdeko nazioetan zergatik hain erraz kontrolatzen duten transmisioa musukoagatik ez bada. 1918ko gripearen izurritean ere musukoak erabiltzen zituzten, ez da oraingo kontua. Sofa batean eserita galaxiako kide garela gogoraraztea erraza da, baina ospitaleko pasiloak kolapsatuta ikusten dituen mediku eta erizainek ez daukate yin eta yana predikatzen hasteko denborarik. Berrogeialdia ezarri eta handik denbora batera ospitalak ustutzen dira, aizue! Eta berrogeialdia kendu eta handik denbora batera ospitalak betetzen dira, aizue! Kuriosoa benetan! Berrogeialdia ezarri, jendeari beldurra sartu (hainbeste aldiz dioten moduan) eta handik gutxira ospitalak hutsik. Aldiz, berrogeialdia kendu eta jendeari bizitzeko eta erlazionatzeko poza eman, eta handik gutxira ospitalak betetzen! Kontraesana, ez?! Gero kapitalismoa eta kutsadura…. gainerakoak ez gara jabetzen hortaz, informazio falta daukagu, hori soilik galaxia bere osotasunean ikusten dutenak jabetzen dira. Pasiloak kolapsatuta ikusi eta eskuak burura eramaten dituena ez da horretaz jabetzen, hori borroka militaristan zentratuta dago soilik. Hemen pulpitotik hitz egitea oso erraza dela alegia.

  • Mundu salbatzaileek beti gaztelaniaz egiten dute.
    Ez dut irakurri. Mesedez, kendu zuzeutik idatzi lotsagarri hori. Berena berentzat eta guretxoa, gure pittina erdibana nahi?
    Mesedez, idatzi hori zuzeutik kendu beharko litzateke

  • A, eta zer demonio esan nahi ote du titularrak? Euskadi egiagatik? Erdaraz jarri balute, entendatuko nieke.

  • Ze demonio? 2020-08-30 10:20

    Pentsatzen nuen Zuzeun argitaratzeko baldintzetako bat euskaraz egitea zela. Gauza bat da fitxategiren bat, aipu batzuk… erderaz gehitzea, baina eduki bat erdaraz argitaratzea, euskaraz soilik aurkezpentxo bat gehituta… Idatziaren gehien-gehiengoa eta 46 minutuko bideoa gazteleraz!!!
    Baina ze demonio!!?

  • Mila esker laukote!
    Eskerrak badela gendea gauzak argi estan mundu gezurti honen erdian. Komunikabideak salduta daude (denak) eta zoritxarrez gizarteari burua garbitu eta bihotza beldurrez bete diote. Baina ez gara gutxi sistemarekin ados ez gaudenok, ez gaur eta ez atzo ere. Eta ez gara ez apaizak, ez españolak ez horrelako ezer. Asko euskaldunak gara, nezkazariak, anarkistak, ama lurraren aldeko borrokan azpaldi gabiltzanok. OSASUNA ETA ASKATASUNA!!!!

  • Kirikiño, gainerakook sistemaren borregito batzuk gara orduan, ez dugu ama lurran sinesten, natura ez dugu zaintzen, kapitalismoa ez dugu zalantzan jartzen… “Askatasuna!” oihu egin. Bai, argi dago edonori beti “eskubideak” entzuten diodala, “betebeharrak” inork ez ditu aipatzen. Gizarte batean nonbait “betebeharrik” ez dago. Petroliuntziak itsasoan isuria botatzen duenean, hondartzan eserita jarri eta “banekien nik kapitalismoak hondamendia dakarrela, ama lurra zaintzen ez badugu jai dugu” predikatu, eta begira jarraitu, beste batzuk (sistemaren borregitoak, ezer zalantzan jartzeko gai ez direnak) buzoa jantzita hondartzako txapapotea garbitzen duten bitartean. Hamaika handi usteko tonto badago herri honetan! Gainera, euskaldunok tonto-harroa izateko dohain berezia daukagu.

  • Esker mile Zuzeu prentsaurreko hau argitaratzeagatik. Garai gatazkatsu honetan beste iikuspuntu deserozoagoak entzutea ez da erraza, are zailago publikatzea.Mila esker!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude