Hamaika #hitzokei 04
Hamaika #hitzokei 04 –
Badira urte batzuk Twitterren, eta #hitzokei traola erabilita, hitz berriak sortzen dabiltzala, kontzeptu berriak azaltzeko gehienetan, bi hitzen arteko txertaketatik sortuak nola akatsetatik eratorriak.
Horietako batzuk orrialde honetara ekartzea otu zaigu, uda partea horretarako garai aproposa delakoan. Ea bateren bat gustuko duzun eta, are, zu zeu ere bateren bat sortu edo proposatzen ausartzen zaren.
.
Nire alaba nagusiak gaur TXANKLASTEKO bat emango didala esan dit ta zuei ez #hitzokei
— Urkel (@urkobetan) July 17, 2020
MASKAGARRIA: maskara nazkagarria #hitzokei
— Gari Otamendi Arrieta (@arrabita) July 16, 2020
BARNE TURISMOA: Barne introspekzioa, gure baitan turista amorragarri bat dagoen jakiteko balio duena. #hitzokei
— Martin Kitto (@martin_kitto) July 14, 2020
Esperpentoa Basque Label = EUsperpentoa #hitzokei
— Irati Iciar #ahizpa* (@IratiIciar) July 11, 2020
Ezkera Batua: terminologia ezkertiarra unifikatzea helburu duen mugimendu politikoa.#hitzokei
— Alexander ? (@GrantaireABC) July 10, 2020
GOZARIA: bereziki gozatuz hartzeko eguneko lehen otordua. #hitzokei
— Jozulin Sediciós //*// (@jozulin) July 8, 2020
ALFEREKATU: Modu nagian laztandu #hitzokei
— Idoia Torregarai (@bootxo) July 5, 2020
SATORKIZU: norbait azpijokoa egiteko asmotan hurbiltzen zaizunean. #Hitzokei
— ?Ana Morales ? (@AnaisNi) July 5, 2020
Mudantzatu: etxe aldaketa egitea, musikaren erritmora gorputzari eraginez #hitzokei
— Ion Olano Carlos (@sartuda) July 5, 2020
Debaldea: ezertarako balio ez duen debatea. #hitzokei
— Xegun Altolagirre (@Xaltola) July 2, 2020
Nola esaten da euskaraz Latifundioa?
Landaluzia#hitzokei
— ??????? (@aialuski) July 1, 2020
.
Hauetako asko https://hitzokei.tximinia.net/ atarian daude bilduta
(5574 termino guztira, 409 egileren artean emanak).
Hamaika #hitzokei 04