Asteburu honetan: Amonaren legatz-isats betea
Asteburu honetan: Legatz-isats betea –
Legatz RZ sailtxoarekin darraigu oraindik ere eta gaurkoan Legatz-isats betea RZ hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Legatzaren isatsa
- olioa
- tipula
- birrindutako arrautza egosia
- oliba zatituak
- urdaiazpikoa
- 3 koilarakada tomate
- ogi arraila
…
Errezeta
- Legatzaren isatsari arantzak kendu, alde batetik moztuta.
- Betegarria prestatu. Hiru koilarakada oliotan frijitu ondo zatitutako tipula, gehitu birrindutako arrautza egosia, oliba zatituak, urdaiazpiko tira bat, prestatutako hiru koilarakada tomate eta ogi arraila.
- Pixka bat egin, eta isatsa bete. Josi legatza ixteko.
- Jarri erregailu batean eta bota gainetik olio frijitua baratxuriekin.
- Sartu labean eta erre 20 minutuz.
…
Kasu!
- Maionesarekin, tomatearen edo bere saltsarekin zerbitzatu daiteke. Patatak panadera erara ere ohea gisan bikain geratzen da.
- Legatz – hake – merluza – Merluccius bilinearis – SailkapenZientifikoa, Filuma Chordata, Ordena Gadiformes, Familia Merlucciidae
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Legatz-isats betea
Errezeta gehiago … eta festa!!
…