Azpeitian, 1840. urtean, aurresku batean hamabi kabriola ikusi zituen Dembowski italiarraren kronika (I)
Azpeitian, 1840. urtean, aurresku batean hamabi kabriola ikusi zituen Dembowski italiarraren kronika (I) –
Kuarrentak Dantzan.eus atarian.
“Zortzi morrosko panazko galtzekin eta gerrira loturiko gerriko gorri zabalarekin, buruan txapel zuri, gorri edo urdina eta oinetan abarketekin. Elkarri eskuetatik heldu eta sei buelta eman dizkiote plazari, musikariak aurretik direla”. Horrela deskribatu zuen Karol edo Carlo Dembowski (1808-1853) bidaiari italiarrak 1840ko irailean Azpeitian ikusi zuen zortziko edo soka-dantza.
Ander Leonek Uztarrian argitaratu duen artikuluak eskainitako hariari tiraka 1838 -1840 urteetan Iberiar penintsulan zehar ibili zen Dembowski milandarrak idatzitako dantza-kontu interesgarriak ezagutzeko aukera izan dugu. Urte horietan hainbat gutun idatzi zizkien ezagunei, bidaiaren xehetasunak eta bisitatutako leku eta kontuen berri emanez. Gutun horiek batu eta Deux ans en Espagne et en Portugal, pendant la guerre civile 1838-1840 liburuan argitaratu zituen.
.
Azpeitiko txistulariak
Loiolako basilika eta jesulagunen harreraz gozatu ondoren Azpeitiko plazan dantzatzen ikusi zuen zortzikoa deskribatzen du Dembowski. Esku-dantza, soka-dantza edo aurresku izenekin ere ezagutzen den dantzaz ari da Dembowskik zortziko dioenean. Musikariei buruzko azalpenekin hasten da, izan ere, italiarraren harridurako lau instrumentuk, baina bi musikarik osatzen dute musikari taldea, “Lau instrumentu horiek bi musikarik bakarrik jotzen dituzte. Bakoitzak ezkerreko eskuko hatzekin maneiatzen du xirula, denbora berdinean eskuinean duen makila batekin danborra joaz; soka batetik ezkerreko besotik zintzilik dutena”.
Bidaiariak dioenez, jai egun handietan bi txistulariei musikari gehiago gehitzen zaizkie. Musikariei udalak ordaintzen die eta Gipuzkoako Udal bakoitzak bere taldea duela dio. “Musikariak behartuta daude igandeetan udal ordezkarien bila joatera beraien etxeetara eta etxetik elizarako bidean beren instrumentuekin laguntzera”. Bezperen ondoren plazan jotzen dutela dio iluntzera arte dantzatu nahi duten guztientzat. Eguraldi txarrarekin, berriz, eliza edo udaletxeko arkupeetan aritzen direla kontatzen du Dembowskik.
.
Zortzikoa Azpeitiko plazan
Zortziko izenari buruz etimologia ulertezinak eman dizkiotela dio, eta guztien artean “dantzarien katea zortzi bikotez osatuta dagoela dioen azalpen hori” hartzen duela beretzat. Zortzi morroskoek osatutako katearen bi ertzetako postuak bi dantzari onenek hartzen dituzte eta txapela kentzen dute publikoari errespetua adierazteko seinale moduan. Seigarren buelta bukatzean, katea gelditu egiten da.
L’ouverture du Zortcico est faite par les hommes seuls. Huit vigoureux garçons au pantalon de velours maintenu autour dela taille par une large écharpe écarlate, coiffés d’un béret blanc, rouge, ou bleu, et chaussés de souliers de cordes, se prennent par la main el font six fois le tour de la place, musique en tête. Les deux extrémités de la chaîne sont occupés par les meilleurs danseurs, qui mettent le béret à la main, en signe de respect pour le public. Le sixième tour achevé, la chaîne s’arrête. (337. orr.)
Zenbaki sistema erabiliko du Dembowskik soka-dantzaren egitura azaltzeko. Zortzi dantzariak lerroan jarri eta zenbakia jartzen die denei:
_ _ _ _ _ _ _ _
1 2 3 4 5 6 7 8
Ez darabil aurreskulari, atzesku edo zerbitzari moduko izenik dantzariak identifikatzeko, zenbakiak baliatzen ditu horretarako. “2 eta 7ak [zerbitzariak beraz] beren tokiak utzi, eta txapela eskuan, 1 zenbakiaren aurrera datoz, presente diren emakumeen artean dantzarako zein hautatzen duen galdetzera”. Behin hautatutako neska bere aurrera ekarrita, “1 zenbakiak bost minutuko dantza erakustaldia eskaintzen dio. Hona nola dagoen jasota pasarte hau frantsesez:
Alors le numéro 1 exécute devant sa dame un solo qui dure près de cinq minutes, faisant avec une gravité presque castillane des pas quelquefois racieux, el le plus souvent des sauts et des écartements de jambes, tels que n’en ont probablement jamais fail les bras d’aucun télégraphe. Le solo se termine par une douzaine d’entrechats battus coup sur coup, et qui mettent le pauvre danseur tout à fait hors d’haleine. Après quoi la dame lui fait une gracieuse révérence, salue les deux parrains, présente le bout de son mouchoir à son danseur essouflé, en même temps qu’elle saisit le bout du mouchoir que lui offre le numéro 3, et prend finalement place dans la chaîne. (337-338. orr.)
Oso interesgarriak dira eskaintzen dituen xehetasun koreografikoak. Aurreskuak bere bakarkako lana bukatzeko dozena bat “entrechat battus couc sur coups” egiten dituela dio. Alegia, hamabi kabriola edo muriska egiten dituela bata bestearen segidan. “Battu” horrek, gaztelerazko “batido” bezala, kolpatua esan nahiko luke, alegia, muriskak egiterakoan oinak elkar gurutzatuz kolpatu egiten dituela. Kopuruari dagokionez, dantzari gizajoak arnasik gabe bukatzen duela badio ere, hamabi askotxo iruditzen zaizkigu zenbaki zehatza izateko, ?dantzaren hasieran plazari sei itzuli ematen dizkiotela ere tamaina berean…? eta baliteke puztutako kopurua izatea.
.
Banan banangoa?
Behin aurreskuaren erakustaldia ikusita, neskak zapiaren punta eskaintzen dio aurreskuari eta sokan dagokien lekuan kokatzen da bikotea. Jarraian zerbitzariak gainerako dantzarien aurrean kokatzen dira, beraiek aukeratutako emakumeekin batera eta bakarkakoa dantzatzen du dantzari bakoitzak. Badirudi banan banan egiten dutela dantza sokako dantzariek. Horrela balitz, esku aldatzeko doinua, axeri-dantza edo abarketak moduan ezagutzen den banakako erakustaldia litzateke. Testuak ez du erabat argi uzten ordea, eta ezin baztertu denek batera dantzatu izana, nahiz eta hori arraroagoa litzatekeen, ez baita hain ohikoa.
Les deux parrains se présentent de la sorte successivement devant les numéros 8, 3, 6, 4, 5, avec les dames dont ceux-ci ont fait choix, el lorsque chaque danseur a exécuté son solo, saisi le mouchoir de sa dame, pris enfin place avec elle dans la chaîne, ils dansent à leur tour, puis s’établissent avec leur danseuse à leur ancien poste. (338. orr.)
Banakako erakustaldia amaituta dantzari bakoitza bere bikotearekin zapiarekin lotu eta sokan kokatzen dira, eta 1 eta 8 zenbakiak, alegia, aurreskuak eta atzeskuak hartzen dute berriz protagonismoa eta horrekin bukatzen da zortzikoaren lehen zati hau, “Danza real” moduan ezagutzen dela dioena kronikariak. Ohorezko aurresku edo soka-dantzak izendatzeko ohikoa zen “baile real” izena XIX. mendean.
Cette première partie du zortcico est ce qu’on appelle danza réal; elle s’achève par un duo exécuté par les numéros 1 et 8, l’un reproduisant les mêmes gambades et les mêmes contorsions que l’autre, sans lâcher le mouchoir de leurs dames respectives qui rendant ce temps se tiennent immobiles comme de véritables plantons. (338. orr.)
Aurreskuak eta atzeskuak egindako azken dantza hau, beren bikoteen zapietara lotuta egiten dutenez, zenbait soka-dantzatan era horretan egin ohi den zortzikoa izan daiteke, puntuak biek batera edo txandaka dantzatu ohi dituztena. Oraingoan, dantza mugimenduei buruz aurrekoan egindako “gambades” eta “contorsions” berberak egiten dituztela dio. “Gambade” horrek “kabriola” esanahia izan dezake, Real Academia de la Lengua Españolaren arabera, “Movimiento especial que se hace con las piernas jugándolas y cruzándolas con aire” adierazi nahi du. Alegia, kabriola edo muriska. Mikel Sarriegik jakinarazi digunez, Manuel Larramendik bere hiztegian “berninka” hitzaren ordain moduan “Gambeta, en el que danza, berninca.” dio.
.
Kontrapasa, fandangoa eta arin-arina
Zortzikoa bukatuta kontrapasa dantzatzen dutela dio Dembowskik, baina kontrapasari buruz egiten duen konparaketak konfusioa eragiten du, mazurka moduko bat dela baitio.
Vient ensuite le contrapas, qui est une espèce de mazurka dansée par chaque couple isolément à la manière de la monferina italienne. (338. orr.)
Dembowski Euskal Herrira etorri baino 15 urte lehenago Juan Inazio Iztuetak “andreen deirako doinuak edo kontrapasak” baliokidetzat jo zituen. Kontrapasak oro har 2/4 edo 4/4 konpasean idatzita jaso izan dira eta mazurkak berriz hirukoan, 3/4 edo 6/8 konpasena, beraz, antzekotasuna ezin erritmikoa izan. Bikoteka dantzatzen dela dio, Italiako monferrina izeneko dantzaren antzera. Bat-batean musika aldatu eta fandango alai bat entzuten da. Momentu horretan katea puskatzen da, zapiak jabe ederren poltsikoetara itzultzen dira.
Puis tout à coup l’air change, un gai fandango se fail entendre ; à l’instant la chaîne se brise, les mouchoirs rentrent dans les poches de leurs belles propriétaires. Imitant par des sortes d’appels de langue et par des claquements de doigts le bruit de castagnettes, elles dansent avec leurs cavaliers qui, les bras arrondis au-dessus de la lôtc, semblent de vrais cupidons de l’Opéra. (338. orr.)
Kaskaineten soinua imitatuz hatzekin, neskak beraien mutilekin dantzatzen dira. Besoak buruaren gainetik borobilean dituztela, “Operako Kupidoak dirudite”. Zortzikoa arin-arinarekin amaitzen da, tarantela napoliarra gogoratzen dio dantza horrek. Arin-arina fandangoaren eraldaketa dela dio, eta hori oso interesgarria da, bien arteko lotura agerian jartzen baitu.
Le zortcico se termine par le arrin arrin, danse précipitée qui rappelle la tarentela napolitaine et le tanqui-tanqui. C’est une modification du fandango, où les hommes claquent des doigts et font des appels de langue pendant que les femmes tiennent gracieusement leurs mains appuyées sur les hanches. Alors danse qui veut, dé manière qu’à la fin du zortcico, la place entière est couverte de danseurs. (338. orr.)
Gizona hatzamarrak kliskatuz eta oihuak ?irrintziak ote?? jaurtiz eta emakumeek eskuak aldaketan ?gerrian?? dituztela dantzatzen dira. Plaza dantzariz beteta, fandangoa eta arin-arina dantzatzen duten gizon eta emakumez irudikatuz bukatzen du zortzikoaren deskribapena Dembowskik.
1840ko irailean Azpeitiko plazan ikusitako zortziko edo aurresku hau ez zen Karol Dembowskik Euskal Herrian egindako bidaian ikusitako dantza bakarra. Xehekien deskribatutako dantza da bera, baina honez gain ezpata-dantza, karrika-dantza eta beste zenbait dantza ikusi edo haien inguruan hizketan entzun zuen, eta datozen asteetan jorratuko ditugu.
.
Iturriak:
- Deux ans en Espagne et en Portugal, pendant la guerre civile 1838-1840 / Carlo Dembowski. Paris, Charles Gosselin, 1841.
- Dos años en España y Portugal durante la guerra civil 1838-1840 / Carlos Dembowski. Itzultzailea: Domingo Vaca. Madrid: Espasa Calpe, 1931.