Bukaeraraino noa

Bukaeraraino noa –

Orain dela hamar urte, neguko oporretan, amets arraro bat izan nuen. Historia ikerlaria nintzen eta penintsulako mapa ikustean “jai” hitza agertzen zen. Momentu hartan, ez nekien zer zen. Orduan, esnatzean, googlen bilatu nuen. Proposamenen artean, euskaraz dagoen hitz bat agertu zen. Arraroa iruditu zitzaidan, euskaraz ezagutzen nuena zenbaki batzuk zirelako. Hala ere, aurreko udan, aitonaren emaztearekin, Durangoko emakumearekin, amets arraro bat ere izana nuen. Beraz, euskara ikasteko une on bat izan zela pentsatu nuen.

Bukaeraraino noa

Horrela bidai berri bat hasi nintzen egiten. Euskaltzaleakera, nire euskaletxera, iritsi nintzen, eta hortik aurrera ez diot ikasteari inoiz utzi. Noraino iritsi naizen edo nora iritsiko naizen ez dakit. Eta, egia esan, berdin zait, garrantzitsuena ez da helburua, ibilbidea baizik. Hor lagun onak, mundu berri bat eta kultura ezberdin bat aurkitu ditut.

Ikasteko programa batean sartu nintzen arren, momentu batean, hitz egitea beharrezkoa izan zen. Horregatik, Mintzaneteko laguntzaile bat aurkitzea jauzi handia izan da niretzat, astero euskara lantzeko. Larunbat honetan, euskarak oparitu zidan lagun batekin hitz egin dut eta hark, Christianek, Izaskunen (Mintzaneteko bidelagunaren) esperimentua zela esan zidan. Niri gauza antzeko bat gertatu zait. Euskaltzaleaken klaseak nituen eta pertsona batzuekin hitz egiten nuen; alabaina, ordutegiengatik batzuetan elkartzea edo topatzea zaila zen niretzat. Orduan, ahozkotasunaren kontuan, Ricardoren Frankenstein naiz ni (baina ondo eginda), astero hitz egitea euskaldun zahar batekin oso egoera ona izan da.

Badakit asko falta zaidala, nire euskara maila sinplea delako; baina lortu dudana da eta, momentuz, harro nago horrekin. Honek ez du esan nahi honaino iritsi naizela eta ez dudala jarraituko. Bide hori ez da batere erraza izan: nire euskal etxean oso irakasle onak badira ere, Euskal Herritik kanpo euskal etxe batean ikastea ez da bide sinple bat. Hala ere, gauza zailak direnean, Chico Buarquek abesten duen abesti bat beti etortzen zait burura “Até o fim” deituta. Abestian, gizonak ez du bide erraza izan bizitzan, baina beti “bukaeraraino joaten da”. Gauza eta pertsona horiei guztiei esker, abuztuaren 10ean nire euskal urtebetetzea dela esatea gustatzen zait eta aurten hamar urte beteko ditut. Hamar urte horiek ez dira beti alaiak izan, euskara ikasten askotan negar egin dudalako. Baina, dudarik gabe, egin dudan bideak jai bat merezi duela ziur nago. Abestiaren gizonak egiten duen bezala, ez dut gogoratzen nora noan, baina bukaeraraino noa.

Bukaeraraino noa

Eskola publikoko irakaslea naiz

3 pentsamendu “Bukaeraraino noa”-ri buruz

  • Urte askoz, Mariana. Eta ibli ongi
    P. D. Oso gustura irakurtzen ditut zure idatziak

  • Mari Jose Arruti 2020-07-09 19:38

    Ederra idatzia, hasieratik bukaeraraino. Ez dakizu zein pozgarriak diren horrelako lekukotasunak!!!!
    Ez dio gure herriak izateari utziko, zu bezalakoak gertu baditugu. Segi adore horrekin eta bidelariok izango dugu plazerra zu bezelako ameslariekin, ametsak egi bilakatzeko. Besarkada estu-estua!!!! Bejondeizula!!!!

  • Elisabet Etchegaray 2020-07-10 13:34

    Mariana, plazerra eman dit zure idatzia irakurtzeak. Idatzi duzun hitzetan erabat islatzen naiz. Nire bihotzean dago euskara eta bidearen gorabeherak jarraitzen “bukaeraraino noa”. Agur