[Txiorik Onena] 2020ko 26. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 26. astea –
Urteko 26. astea igarota, hemen dugu txio sorta berria.
Asteon, jorratu diren gaien artean dira jubilatuek ikuskatutako obrak, gure etsaiak, gaixo diren zakurrak, Sagardo Eguneko adiskidetasuna eta, nola ez, euskara. Baita hauteskundeak ere, Euskadi nondik ulertu behar den eta beste zenbait harrikada tarteko.
Joan den asteko txioetatik Ainhoa Ezeizarena izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Topiko hutsa da… Baina ezin izan diot klik egiteko tentazioari eutsi pic.twitter.com/6kj5RkTwQE
— goiatz labandibar (@goiatzl) June 25, 2020
Urkulluk “Euskadi zutik” esaten duenean, nik “Euskadi nitik” ulertu behar dut?
— Martin Kitto (@martin_kitto) June 26, 2020
Gure etsaixan etsaixa izetia ez da gure laguna izeteko arrazoi nahikua.
— Marixe. (@marixeruizde) June 28, 2020
Harrikadarena, azkenean, ematen du benetako harrikada bat izan zela, ezta? (ez dakit ulertzen didazuen).
— P. Huarte Larraburu (@zaldieroa) June 28, 2020
“Sagardo egunean lagunari botaka itten laguntzen”. Tigris tabernako komunak 1531 K.a. pic.twitter.com/VXd6GpOVv1
— Jon Plazaola (@PlazaolaJon) June 29, 2020
Zer gertatuko litzateke “euskaraz bizi nahi dut” bandera polit horiek jarri beharrean “euskaraz biziko naiz” jarriko bagenu? Euskalgintzatik indarrez. Desioak egikaritu. Zuloak agerian utzi. Eskubideak aldarri, erabilera tresna.
— Arkaitz Zarraga Azumendi (@azarramendi) June 30, 2020
– Osasuntsu al dago txakurra?
– Ez, COVID du… pic.twitter.com/fFFTGvB4iC— Earra, JoxeMiel (@JoxeMiel2) June 30, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Malagako Villanueva de Algaidas, 4,000 biztanleko herrian, udalak LGTBI bandera kendu behar izan du balkoitik 3 biztanleren salaketaren ondorioz. Herriaren erantzuna: 400 bandera baino gehiago jartzea. Argazki hau, ederrena pic.twitter.com/CbVGyU8gGZ
— ainhoaezeiza (@ainhoaezeiza) June 25, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 26. astea