30 urte

30 urte –

Leire Narbaizak Argia aldizkariko 2.677. zenbakian argitaratua eta salabardoak Kalamuatik Txargainera blogetik jasoa.

Gabon ostean 30 urte bete ditut beharrean. 30, nahiz prekarietatearen ondorioz, askoz gutxiago kotizatu ditudan, ia beti lanean ibilita ere.

30 urteHiru hamarkada ofiziorik ederrenetakoan, irakaskuntzan, euskara irakasten helduei euskaltegietan. Zenbat desafio, eta zenbat haserre, zelan ez, ba. Azterketekin borrokan, titulitisaren zama arindu nahian. Sarri gizartearen oldearen kontra, baita instituzio batzuen aurka ere.

Zelan aldatu den guztia sei lustrootan. Hasi nintzenean, aldizkari hau, Argia, baino ez zen existitzen. Ez egunkari, ez herri aldizkaririk. Internet existitu ere ez zen egiten. Liburu gutxi eta gaitzak ikasleendako. Hori bai, ETB1en serie eta filmak ematen zituzten. Gizartea eta ikasleak ere aldatu dira, orain jolasean kale.

Zenbat ikasi dudan, eta ikasten dudan egunero. Batez ere ikasleengandik eta ikasleekin. Euskaran ere ikaragarri sakonduta, gaztelanian ere bai, kontraesana iruditu arren.

Baina helburua litzateke gure ogibide hau, ederrena bada ere, betiko desagertzea, beharrezkoa ez delako izango, Euskal Herria zeharo euskalduna izango delako.

Beste 30 urte beharko ote?

30 urte

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude