2030: prestatu bunkerra garai berria heldu arte

2030: prestatu bunkerra garai berria heldu arte –

2030 urtea. Badira urte batzuk gizateriak 2020ko pandemia atzean utzi zuela. Herrialdeen arteko gatazka kopuruak behera egin zuen. Pax garaia sortu eta ekonomia astiro baina gorabeherarik gabe hobetzen zebilen.

Uztailaren 20an gertatutakoak, ordea, dena goitik behera aldatu zuen, 2020ko pandemia txiki uzteraino. Eguzkiaren erradiazio elektromagnetikoek izpi kaltegarriak igorri zituen Lur planetara, ondorioz, aparatu elektriko eta satelite guztiek distortsioak jasan zituzten. Ez zen gertaera puntuala izan, izan ere Lurreko geruzak kaltetuak izan ziren. Eguzki izpien eragina behin-betiko aldatu zen minutu gutxitan, baina kalteak izaki bizidunek baino, gune elektromagnetikoek jasan zituzten. Giza-zibilizioaren ultra konektatutako munduak elektrizitate, makina eta internet-en oinarritzen zen. Elikadura ekoizpen, energi iturriak, hezkuntza, osasun sistema, garraioak, aisialdia, argiztatzea, garbitzea… imajina dezakezun guztia gailu elektriko eta elektroniko digitalizatuen menpekotasuna zuen. Eta hori dena kliskada batez goitik behera aldatu zen.

Lehenengoz nabaritu zen eragina gaueko iluntasunean eman zen. Hasiera batean momentu baterako kontua izango zuela ematen zuen, baina eguzki izarreko eztandek aldaketa estrukturala ekarri zuten. Hortaz, gizakia ezinean geratu zen argiztatze masiboa hornitzeko gaitasunean. Generadore propioek sortutakoek soilik ordu batzuetarako balio zuten -beti ere, kontrol analogikoa baldin bazuten-. Lehenengo gauetatik, kaosa nagusitu zen, hirietan batez ere. Arpilajea hedatu zen eta heriotza eta bortxaketak ugaldu ziren. Eguna argitzean egoerak ez zuen askoz hobera egiten. Talde eta milizien gatazka armatuak hedatu ziren, agintariek ezin zutelako indar armatu edo poliziaren kontrolik mantendu. Agindu katerik ez zegoen edo ez zen errespetatzen. Mad Max filmeko eszenak nagusitu ziren.

Ordura arteko gizarte kontratua txikitua geratu zen, inortxok ere aurreikusi ez zuen egoera horretan. Diru fisikoa ia desagertua zegoen herrialde gehienetan. Ordainketa gehientxuenak modu digitalean egiten ziren, baina errealitate berrian sistema hori ezer-ezean geratu zen. Indartsuenek eta boteretsuenek aberastasuna zuten, baldin eta armak eta tresnak bazituzten. Ibilgailuak, makinak… ordea, interkonexio elektronikoak desgaitu gabe, ez zuten ezertarako balio. Heren bat bakarrik erabili ahal izan zuten. Eraikin altuak jadanik ez ziren fidagarrienak. Jende askok herrietara eta landa guneetara itzultzen saiatu zen. Mesfidantza nagusi zen, ordea, eta elikagai produkzio eta osasun sistemaren kolapsoa gertatu zen. Gosea eta gaixotasunak hedatu ziren, milioika heriotza suertatuz.

2030: prestatu bunkerra garai berria heldu arte

Neska musikazale eta jaizale naiz. Futbola ikusi baino, jolastu nahiago dut.