Hauteskundeen emaitzak Ipar Euskal Herrian
Hauteskundeen emaitzak Ipar Euskal Herrian –
Martxoaren 15eko hauteskundeetan Ipar Euskal Herriko 140 herritan hautatu zuten auzapeza. Atzoko bigarren itzulian 18 herritako herriko etxeak zeuden jokoan, gehienak Lapurdin eta gehienak 1000 biztanletik goiti. EH BAIko abertzale eta ezkertiarrek emaitza oso txukunak lortu dituzte.
Abertzaleak Ziburun, Urruñan, Itsasun eta Uztaritzen gailendu dira. Guztiak dira garaipen esanguratsuak, baina bereziki azpimarratu daiteke Urruñako kasua, abertzaleek Ipar EHn inoiz zuzenduko duten herririk handiena baita, 10.000 biztanlekoa.
Abstentzioa esanguratsua izan da, zinez altua kasu batzuetan: Baionan, %56,7koa.
Battit Crouspeyrie kazetariak atzoko guduzelaiaren inguruko kokapen argigarria idatzi zuen joan den ostegunean, eta bihar goizean bigarren itzuli honen xehetasun gehiago emango dizkigu bere zutabean.
Euskal hedabide ezberdinek datuak eta iritziak bildu dituzte.
Euskal Irratietako datuak
BERRIA
- Jon O.Urain: Etxegarairen garaipena eta abertzaleen hazkundea herriko bozetan
- Iñaki Etxeleku: Elkargoko lehendakariak Baionako aginte makilari eutsi dio
- Jon O.Urain: Abertzaleen emendatzea: lau auzapez
- Arantxa Elizegi Egilegor: Abstentzio historikoa Frantzian
- Oihana Teyseyre: Senperen Idiart, eta Azkainen Fournier
- Iñaki Etxeleku: Maider Aroztegik irabazi du Miarritzen
- Joanes Etxebarria: Maule ezkerrera itzuli da
NAIZ
- Iñaki Altuna: JON IDIGORAS ERE POZTUKO ZEN ZIBURUKO ARGAZKIAREKIN
- Eneko Aldana: «Animo handiarekin goaz lanera»
- Iñaki Altuna: Etchegaray repite en Baiona, y Ziburu, Urruña e Itsasu tendrán alcaldes abertzales de izquierda
- GARA, Paris: Avance de los ecologistas y batacazo del partido de Emmanuel Macron
Hauteskundeen emaitzak Ipar Euskal Herrian
Azaleko argazkia: Sud Ouest