Aritz Aduriz euskara hutsez, agurraren prentsaurrekoan
Aritz Aduriz euskara hutsez, agurraren prentsaurrekoan –
Athletic Clubek prentsaurreko batera deitu ditu gaur kazetariak, Aritz Adurizek bere agurraren berri eman zezan. Donostiarrak euskara hutsez esan du esateko zeukana, eta bukaeran, kazetari batzuk gazteleraz galdetu diotenean baino ez du egin erdaraz.
Athleticeko jokalariak egindako hizkuntza hautua ez da ohikoa, are gutxiago futbol munduan, eta nabarmentzekoa begitandu zaigu; BeƱat Zarrabeitia kazetariak ondo azpimarratu duen legez, erakutsi baitu “gauza garrantzitsuak euskara ardatz hartuta egin daitezkeela”.
Aste honetan jakin dugu, jokalariak berak sare sozialen bitartez hiru eletan zabaldutako ohar baten bidez -euskaraz, gazteleraz eta ingelesez-, Aritz Adurizek bere kirol ibilbidea bukatutzat ematen zuela.
Donostiarrak 407 partidu jokatu ditu zurigorriz jantzita, eta 172 gol sartu ditu Athleticekin. Debuta egin zuenetik agurtu denera arte, hiru etapa ezberdinetan, 17 urte eta erdi igaro dira, 39 urte egin dituen arte jokatu baitu.
Azpian duzue gaurko prentsaurrekoa, eta hemen klikatuta, Aritz Adurizen agur mezua.
Aritz Aduriz euskara hutsez, agurraren prentsaurrekoan
Aduriz handia!