Asteburu honetan: Amonaren budina

Asteburu honetan: Amonaren budina –

Asteburu honetan: Amonaren budina

Pastela edo budina egiteko errezeta gaurkoan, amonaren errezeta orrietan aurkitutakoa eta hemen  dakarkizuguna, amonaren budin edo pastela RZerraza eta konfitamendu egoetarako aproposa … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 4 arrautza
  • 100 gr esnegain
  • piperrauts zuria
  • gurina eta ogi arraila
  • espinakak, arraina, langostinoak, york urdaiazpikoa, urdaiazpiko iberikoa…

Amonaren budinaErrezeta

  1. Irabiatu 4 arrautza, nahastu 100gr esnegain eta piperrauts zuri apur bat.
  2. Nahastu nahi duzuna: espinakak, arraina, langostinoak, york urdaiazpikoa, urdaiazpiko iberikoa…
  3. Igurtzi moldea gurinarekin eta ogi arrailarekin, eta jarri labean egosten Maria bainuan; ordu erdiz, gutxi gorabehera.

Kasu!

Patata pure arin batekin adibidez primeran geratzen da, hori gure gomendioa ….

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Errezeta aproposa eskaini digute Iturrietak eta Huegunek … Olo eta txia hazi budina fruitu gorriekin errezeta. Estrogeno gehiegi izateak eragiten dituen buruhausteak izan zituzten hizpide Silvana Huegun dietistak.

Amonaren budina

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Amonaren azalore budina

Asteburu honetan: Amonaren arrain budina

Asteburu honetan: Bizkotxo zaharrarekin pastel bat nola egin

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren budina

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude