[Txiorik Onena] 2020ko 20. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 20. astea –
Urteko 20. astea igaro berri dugu, eta auskalo zein fasetan gauden.
Asteon, txioetan jorratu diren gaien artean dira unibertsaltasuna eta liburudendak, antxoak eta aurpegi estaliak, txikiteroak eta okina, baita eskuina eta ezkerra ere.
Joan den asteko sortatik, bozkatuena Asier K txiolariaren “Isunaren Erruleta” izan da.
Argazkiko txoriak Nancy Nicholson artistaren lana dira.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
“Unibertsaltasuna, gure herrian behintzat, gureari uko egitea bezala ulertzen da. Ez dago ezer unibertsalagorik norberaren aitortza baino, norberaren herriaren aitortza baino.” Olatz Zugasti musikaria. #argia #2684
— Inaxio Usarralde (@inausarralde) May 8, 2020
osteguna 7: #Zarautz ko ondartzan tximistekin liluraturik zinen bitartean, itsas-mila batzuk barrurago #Getaria ko arrantzontzi hau ekaitzaren erdian lanean: Gero #antxoa garesti dagoela! Lonjan marinelei maiz ordaintzen zaien prezio baxurako, bai! (Eskifaiko kide batek grabatua) pic.twitter.com/jClzvV0NHY
— Gorka Rubio (@RubioArrillaga) May 11, 2020
liburudendak ia IDEKIAK DIRA !!!!!!!! pic.twitter.com/icWElvYqjj
— MARKO (@gatobazka) May 13, 2020
Sekula ez nuen imajinatu polizia ezberdinen aurrean aurpegia estalita, lasai-lasai ibiltzeko aukera izango nuenik… pic.twitter.com/tmj5h4vB8X
— Gari Garaialde (@GariGaraialde) May 13, 2020
#DAFLIPAT
Konfinamenduaren 63. eguna eta nire osabak berean darrai: “Hau txikiteroen kontrako konspirazio internazionala dek!”.#Harrapazank— Martin Kitto (@martin_kitto) May 14, 2020
Konfinamenduko esaera zaharra:
OKINA EKINEZ EGINA
— Antton Telleria (@antton_telleria) May 15, 2020
Eskuinari gutxiago kostatzen zaio kolpista izatea ezkerrari iraultzailea izatea baino.
— Josu Goiko (@josu_goiko) May 16, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Zer ordutan paseatu dezaket? Gintonic bat edatera joan naiteke bizikletan? Ama bisitatu dezaket? Lagunik etor daiteke nire etxera? Eta nire makina berean lan egiten duen lankidea?
Utzi galderak! Hona jolastera etorri gara! ???? pic.twitter.com/Z9iPCuUiwj— Asier K (@asier_k) May 11, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 20. astea