Diru gutiago
Diru gutiago –
Ekonomia eta Ogasun kontseilari Elma Saizek atzo Foru Parlamentuan errana. Nafarroako Ogasunak aurrekontuan kalkulatu baino 800 milioi gutiago bilduko du aurten koronabirusak erkidegoko ekonomiari eman dion zartakoaren ondorioz. 800 milioi gutiago, inoiz baino diru gehiago behar den momentuan. Dirua osasunerako eta lanik gabe gelditu direnendako, dirua gizarte zerbitzuetarako eta pertsianak ezin igorik dauden zerbitzuetako enpresari tikiendako. Zulo hori Madrilgo edo Europako diruarekin berdintzen ahaleginduko direla adierazi zuen atzo kontseilariak. Segurua, ordea, ez da gauza segurua halakorik posible izanen den edo ez. Nafarroako Gobernuko zenbait departamentutan dardarka hasi omen ziren atzo. Nondik kenduko ote dute bertzeei emateko? Nafarroako enpresariek, badaezpada ere, abisatua dute: zergak igo? Inondik ere ez. Terrazak gelditzen zaizkigu, goian-behean ari badu ere.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko maiatzaren 13koa]