Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuaren agerraldia
Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuaren agerraldia –
Aldebakarreko erabakien prentsaurrea izan da beste behin ere. Sindikatuokin ez du ezer adostu edo negoziatu nahi.
Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak, urte amaierarako neurriak jakinarazteko bilera batera deitu gaitu gaurkoan; oraingoan ere hezkuntza komunitatearekin adostu gabeko neurriak aurkeztu dizkigu. Harrigarria eta arduragabekeria iruditzen zaigu, sindikatu eta ikastetxe publikoko zuzendaritzekin negoziatu ez izana langileen lan baldintzei eta ikastetxeen antolamenduari zuzen-zuzenean eragiten dioten neurriak dira eta.
Jakinarazi digute klaseak honako datetan berrabiaraziko direla: Batxilergoko 2. mailan eta Lanbide Heziketako hainbat ziklotan maiatzaren 18an, eta Batxilergoko 1. mailan eta DBHko 4. mailan maiatzaren 25ean. Segurtasun distantzia mantentzeko 15 ikasle izan beharko dira ikasgela bakoitzeko eta erabilera komuneko aretoak (liburutegiak, jolastokiak…) saihestu beharko dira. Irizpideak jakinarazi dizkigute, baina ez horiek betetzeko hartuko diren neurriak. Ikasleak erabilera komuneko ez diren espazioak erabiliko ez badituzte, 5 orduz jarraian egongo dira ikasgelan? Agian ikasle batzuek telematikoki jarraituko dituzte eskolak, baina ez dakigu nork ezta hori egiteko irakasle gehiago izango den ere.
Hezkuntza Sailak oraingoan ere ez digu lan baldintzen inguruko informaziorik eman, ezta ikastetxe publikoetako langileen inguruko daturik ere. Datorren urteari begira plantillak gurekin negoziatu ditzan eskatu dugu behin eta berriro, klase bakoitzeko ikasle kopurua jaitsiko bada irakasle hornikuntza handitu beharko dela begi-bistakoa baita.
Haurreskolei buruz kezkagarria da sailburuak hezkuntza sistematik at kokatu izana. Argi dago Eusko Jaurlaritzarentzat Haurreskolak haurren “aparkalekuak” baino ez direla. Horrez gain, Haurreskolak 0-1 etapan irekiko direla jakinarazi digute, eta gurasoek funtsezko lanetan ari direla demostratuz gero, umeak eraman ahal izango dituzte.
Behar berrezietako zentroak ere maiatzaren 25etik aurrera martxan jartzeko proposamena luzatu dute, inolako argibiderik gabe: zeintzu ikasle, langile, baldintzak, garraioa, … ez dakigu planteamendua hezitzailea bermatzea izango den edo asistentziala soilik. Sektore honetan ere ez da inolako negoziaziorik gauzatu.
Argi dago egindako bileran ezjakintasuna eta inprobisazioa izan direla nagusi. Horregatik Hezkuntza Sailari egin dizkiogun galdera asko erantzun argirik gabe gelditu dira. Esate baterako, nola kudeatuko da guztiz utzita gelditu diren hezkuntza premia bereziko ikasleen buelta ikastetxeetara? Zer gertatuko da garraioarekin? Beste herri batean bizi diren ikasleak herriz mugitu ahalko dira ikastetxera joateko? Telematikoki lan egingo bada, baliabideak jarriko dira ikastetxe eta langileentzat? Maskarak eta EPIak jasoko dituzte ikastetxeek? Ikastetxe publikoetako RPTak moldatuko dira datorren ikasturteari begira beharrezkoak izango diren langileak ziurtatzeko?
Zalantzarik gabe Eusko Jaurlaritzak ekoizpena jartzen du osasunaren aurretik oraingoan ere. STEILASetik Hezkuntza Sailari eskatzen diogu soilik ikasleen eta langileen osasuna bermatuta dagoenean berrabiarazi ditzan klase presentzialak, hori egiteko ezinbestean etapa guztietan ratioak jaisteko, beharrezkoak diren langileak kontratatzeko eta baldintzak bermatzeko. Haurreskolak Partzuergoa ez irekitzea exijitzen diogu, arduragabekeria hutsa litzatekeelako.
Inprobisaziorik ez gure osasunarekin!
Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuaren agerraldia
Ez dakit Hezkuntza Sailak zergatik negoziatu behar duen ezer ikastetxetako zuzendiariekin. Baina nik bide batez liberatu sindikalak ere geletara bueltatzeko mekanismo legalak aktibatzeko ere eskatuko nioke. Ikastetxe publikoetako irakasle askoren liberazioak (agenda21, aniztasuna, mota guztietako behatokiak) berraztertzeko eta pribilejio horiez bazkatzen direnak ikasgela “normaletara” bueltatzea.Elementu disfuntzional guzti horiek kentzen badira posible da, inolako dudarik gabe 15 ikasleko gelak antolatzea ia kanpotik inor berririk kontratatu gabe. Euskal gizarteak ezin du onartu, are gutxieago egoera larri honetan, sindikato eta euren afiliatuen pribilejioak mantentzea. Gainera EAEko irakaskuntza estatal/publikoko irakasleek ez daukate inongo lejitimitaterik ezer exigitzeko PISA informearen emaitzak Europako txarrenetakoak izanda.
Bai, horixe hoberena!
Langileok urtetan barrena gure interesen defentsarako lortutako guztia pikutara bidaltzea!
Liberatu sindikalak lehendabizi, sindikatuak gero.
Eta ez lanpostu berririk sortu, ez jende gehiago kontratatu, ez soldata duinik ordaindu.
Egiazko soluzioa, neoliberalismo basatiaren kudeatzailea dugun eskuin mozorratua, Jaunlaritzakoa, etengabe eskatzen ari direna.
Gora esklabutza!
Esklabutza da zuek sindikatu horiok adminsitrazio korrupto baten konplizitatearekin antolatu duzuena. Esango didazu Meredith liberatu sindikalak zergatik ez diren bueltatu behar lanera behingoz? Gizartea zuen morrontzapean daukazue, aski da. Sindikatuak irakaskuntzan txantxulloak lortzeko mafiak baino ez dira. Eta gainera urteetan ondo bazkatu duzue eskuineko gobernuen babespean. Demagogiarik ez Meredith, mesedez jende arruntari asko kostatzen zaio zuen pribilejio injustoak mantentzea eta.
Demagogia?
Beti bezala, lau kasu salbuespenezko kategoria eta albiste bihurtu nahian.
Inozokeriazko linboan bizi dena baino ez da enteratzen sindikatuen eta liberatu sindikalen bidez egiten den borrokari esker errespetatzen zaizkigula langileoi eskubideak eta lan-baldintzak, amiantorik ez irenstea eta orain maskarilak erabiltzea, soldatak eta pentsioak izatea, duintasun minimo batekin tratatuak izatea…
Ideologikoki oso interes interesatuak dituenak baino ezin du zuk esandakoa esan. Edo ezjakin huts batek. Baina seguru nago ez dela azken hori zuri dagokizun kategoria.
Eta badaezpada ere, jakin ezazu ez naizela liberatu sindikala inoiz izan.
“Erramun” hori hori, ezjakin konpleto batek, edo lotsagabe profesional batek baino ezin ditu bota zuk hemen jaurtitakoak. Utikan.
Amiantoa irensten da EAEko ikastetxe publikoetan? Edo jada ez sindikatu bertikalen borrokari esker? Mesedez, korrupto eta gezurti batzuk zarete.
Bigarren kategoria zara, bai.
Ez da pare bat urte pasatuhainbat ikastetxe publikotan arbel zaharrak kentzen ibili zirela. Batzuk gainera hautsita zeuden,
Zergatik?
Amiantoa zutelako. Asbestoa, bai!
Ez zenekien?
Informa zaitez, maitia!
Sindikato bertikalek lortu dituzuen herriari ezarritako obligazioak baino ez dira. Krisi sanitarioan ere argi ikusi da, liberatu sindikalak lanera ez dira joan. Jendarteko bizkarroiak dira, parasito batzuk.Euren pribilejioak politikarien pentsio bitalizioen parekoak edo Espainiako erregearen erantzukizunik ezaren berdinak. Erregeak ere gogor borrokatu zuen lan baldintza duinak lortzeko
Eta zenbat kutsatu egon dira amiantoatekin? Eta nor izan zen hori salatu zuena? Eta horrek ze eslubide ematen du diru publikoarekin liberaratu pilo bat ezer egin gabe mantentzeko?
Gure oilategian fibrozementozko plaka bat kendu dugu…pentsio bitalizio bat eskatu behar diogu Jaurlaritzari.
Zorionez, irakasleen parteartzea hauteskunde sindikaletan oso baxua da. Zoritxarrez sindikatuak afiliatuen kuotatik ez dira bizi, herritarrei bortxaz ateratako dirutik baizik.
Benga, nagikeria gutxiago, uko egin zuen pribilejioei eta ikasgeletara,
Erramun
Zureak irakurrita ez dakit barre egin Edo negar. Ez bait zait oso argi geratu brometan edo benetan zauden…
Bai somatzen dut buen out sindromea daukazula, eta baita inoiz ez zaizula esleitu klase klase orduez aparteko plazarik. Eta Inoren lanak beti dira errezagoak. Aizu, ordezkoa bazara, saiatu zaitez beste balantze batzuk eskatzen, agian etxetik urrutirago egon arren ikastordu gutxiago dauzkan baten bat. Funtzionarioa bazara, uztailean lanera joan eta han zein irakasgai eman nahiko zenukeen ESKATU. Eta azkenik, sindikatu batera zoaz goiza pasatzera. Eta hola zuk ikusi ahal izango duzu zuzenean zelan ez daben egiten lan. Edo ipurdia mugitu nahi ez baduzu, telefonoz deituiezu. Eta hola jakingo duzu zein gaizki informatuko zaituzten zure zalantzetaz. Ta ni ere ez naiz liberatuak, baina sarritan deitu dut laguntza eske sindikatu ezberdinetara eta BETI DENEK OSO ONDO ERANTZUN DIDATE. Ondo izan Erramun, ta eutsi, laister “nueva normalidad” dator eta
Marian: ez egin galdera tranpatirik zeure buruari, garbi dago barre egitea tokatzen zaizula. Trikimailuak jakiteko sindikatuetara jotzen duzu eta. Eta hori ere barre egiteko motiboa duzu. Sindikatuek ematen dizuten txantxulloen gaineko informazio hori ez ere ez duzu ordaintzen. Beraz funts publikoek onartzen dizuten bitartean segi disfrutatzen eta barre egiten negar egiteko motiborik ez daukazu eta
Niri negar eragiten didana zera da: Kristina Uriartek eta Steeilasek komunikabideetan aurkezten duten fartsa hau, zinismo ariketa merkea baina gure gizarte umetuan nahiko ondo funzionatzen diena.
Trikimailuak jakiteko ez dut deitzen. Nire amona ingresatuta badago eguna Jai daukadan jakiteko deitzen dut. Edo botaka egin banaiz gau osoan eskolara ez joateko baja aurkeztu behar dudan galdetzeko. Eta holako gauzak. Horiek trikimailuak dira?? OMG Erramun. Espero dot zure ikasleekin xamurrago aritzea. Bestalde Steilas aipatu duzula, zer noizbait deitu ta zalantza gaizki argitu dizute ala???
Ez Marian nire buruari debekatu egin diot sindikatu españolista horrekin harremanak izatea.Baina euren utzikeria akademikoa pairatzea tokatu zait.Eta lasai, ni ere irakasle korruptoa naiz eta notak oparitu egiten ditut. Euskal irakaskuntzaren fartsan koskarik ez dut jartzen
Dena dela Marian, zuk sindikatutik jasotzen dituzun zerbitzu horiek zure kuotarekin ordaindu baina ez behartu liberatu sindikal horien soldatak gainerakuok ordaintzera. Gauden egoeran lanera bueltatu daitezela edo bestela afiliatuen kuotekin soilik mantendu itzazue. Hainbeste kostatzen zaizue hori ulertzea?Gainera beste pribilejio bat daukazue sindikatuetako afiliatuok, errenta deklarazioan kuotagatik hobaria. Zer gehiago nahi duzue? Aski da!
Irakaskuntza urte luzeek, edo amiantoak, edo batek daki zerk, kalte nabariak eragin dizkizu, Erramun.
Euzkofatxa; gaizki hezitako umetxo bat zara. Ez etorri foro honetara inor iraintzen, argumentuak eman edo bestela ixilik egon. Apustu egingo nuke putaidearik ez daukan irakasle nagi eta pelota horietako bat zarela.
Ogasunean obaria dago baita ere alokairuagatik, hipotekarik eta semealabak izateagatik besteak beste. Zuk halakorik ez badaukazu afiliatuek ere obariak kendu? Hori da zure logika argumentarioa?
Kontsultak egitea debalde=doakoa=gratis da. Ez diot ezta peseta/zentimorik ordaindu oraindik.
Irakasle bezela dauzkazun “pribilegioak” zuk uste Madrilen Edo Lakuan oparitutakoak direla?? Benetan? Haiengatik bazen gutxio kobratuko zenuke eta ordu gehiago lan egin, besteak beste.
Gaiaren muina orain esango dudana ez den arren…ze gorroto ta nazka dauzkazun bihotzean, ez? Hola bizitzeak merezi eta konpentsa dizu?? Make love and not war baby!
Ez duzu ordaindu aurrekontu publikotik kobratzen dutelako.Eta bai estatuak bere funtzionarioei oparitutako pribilejioak dira. Erregearenak, polizienak, Billy el Niñorenak..bezalakoak. Ez ahaztu Marian zure pribilejioak herriari ezarritako obligaziotik datozela. Legalak bai legitimoak ez.
Zuen narratiba, txantxullo hauek borroka heroiko baten emaitzak direla e.a. ez da sinesgarria,froga historikoak hor daude. Eta zure psikologismo merkea ere horren beste froga bat da.
Bejondaizula Erramun, euskal eskola publikoa barrutik ezagutzen duenak ezin die zure hitzei erreparorik jarri! Ea pixkanaka-pixkanaka euskal unibertsoan hegemonikoak diren dogma hauek mahai gainean jartzen ditugun.
Estatuak gure lanaren %50-a baino gehiago kendu eta oraindik ere neoliberalismoan bizi garela entzun behar…
Eskerrik asko.
Hori da neoliberalismoaren funtsa! Galerak banatu (zerga altuen bidez), irabaziak pribatizatu eta ziurtatu (zergen eta estatu tresnen bidez).
Interesa izan ezkero hemen azalpen luzeagoa:
https://www.youtube.com/watch?v=myH3gg5o0t0
Orduan Zirauna, liberatu sindikalak eta sektore publikoak bazkatzen diren sektoreak neoliberalak dira argi eta garbi: zerga altuak herriari ezarri eta soldata altuen bitartez irabaziak( zergen bidez lortutakoak) liberatu sindikalen artean banatu. Arrazoi osoa duzu Zirauna.
Zorionak, lagun.
Pentsamendu anizki nahastekatua.
Erraz izan haiteke netflixen kreatzaile
Neoliberalismoaz ari garelarik, interneten adibide eredugarri hau topatu dut, (barkatu gazteleraz daudelako, baina berria.eus-n edo argia.eus-en ez dut halakorik topatu).
Nire ustez artikulu hauek oso ondo azaltzen dute zer den neoliberalismoa praktikan:
https://www.elconfidencial.com/empresas/2020-05-13/filial-residencias-ancianos-acs-pide-compensacion-gastos-covi19_2591687/
https://contrainformacion.es/florentino-perez-y-la-catastrofe-de-las-residencias-de-madrid/
Barkatu Zirauna baina neoliberalismoa ez da inolaz ere zerbitzu batzuk azpikontratatzea. Estatuak zerbitzu batzuk funtzionarioen bitartez ematen baditu ona da eta zerbitzu berak enpresa bati esleitzen badizkio neoloberalismoa da? Eta berez moralki txarra? Beraz administraziotik kontraturen bat jasotzea txarra da?Hezkuntza Sailaren zuzeneko menpekotasuna daukaten ikastetxeak ( zuentzat publikoak) onak dira eta gainerako ikastetxeak neoliberalak eta berez txarrak.
Kezkagarria da euskaldunon menpekotasun kulturala: Zelan irensten duten Espainiako ezker indokumentatuaren errelato barregarria.
Iluminatu hauen arabera ikastolak ere neoliberalak lirateke, kapitalarekiko morrontzapean bizi garela diote baina eurek estatuarekiko esklabutza besterik ez dute bultzatzen.