Atzekoz aurrera hiztegia
Atzekoz aurrera hiztegia –
Atzekoz aurrera gure hiztegia aurkezten dizuegu HEMEN.
Euskara batuko 133255 sarrera agertzen dira hiztegi berezi honetan, non hitzak edo sarrerak atzekoz aurrera alfabetizatuta baitaude.
TXT dokumentua eta hitzen bilatzeko programatxoa kokatu behar dira gure ordenagailuan sorturiko karpeta batean.
Argazkiko adibidean
hitza + zuriunea
ipini dugu. Proba itzazue beste hiru posibilitate hauek ere:
zuriunea + hitza
zuriunea + hitza + zuriunea
eta azkenik
hitza
On degizuela!
Atzekoz aurrera hiztegia
Esquerric asco Josu.
Çu beçalacoen ekarpenei esquer gure hizcunça bidez distira eguin ahal içaiteco guero eta aitzaquia gutiago.
??
[Ene iruzquinaren amaian aguercen diren itaun ceinuac webgune honen interfaceac onharcen ez duen bihotz emoji bati dagozquio]
Java eduqui behar da installaturic bilhatzaileac functiona deçan.
Eskerrik asko… Behin berriro…
Bittor
Anhitz esquer bioi!
Lan mundiala egin duzuna, Josu. Mila esker.
Paper formatuan ere plazaratu beharko zenuke.
Izan ongi eta osasun on.
Joseba (Urruña)
Milla esquer, Joseba!
Benetan practicoa ordenagailuan da programma bilhatzaile honeçaz. Bilhatu ahal ditugu lettra seguida bat daducaten textu lerro guciac, hassieran, hitz erdian edo bucaeran. Adibidez lh bilhaturic, lh duten batuerazco hitzac topatuco ditugu:
alha
alha izan
alhadura
alhagai
alhagia
alhagune
alhan
alhan izan
alhapide
alharaz
alharazi
alharazle
alharazten
alhatu
alhatzaile
alhatzen
bilharzia
bilharziosi
Delhi
dimetilhidrazina
ilhartar
LH
LHC
LHC azeleragailu
lherzolita
New Delhi
newdelhiar
olhaibitar
zilhekoar
Programma Rene Grothmann mathematicari aleman adisquideac eguin cerautan duela urthe batzuc.
UZEIren leku honetaco applicationearequin:
http://www.uzei.eus/online/atzekoz/
ecin dira honelaco bilhaquetac eguin.
Aupa Josu,
Aitzina zure egitasmoekin. Norberak sinesten duenari jarraitu behar dio. Euskarak denon beharra dauka, eta irizpide guztiak entzuteko modukoak dira, gero bakoitzak bere bidea har dezala. Euskara batu (on eta garbia) maite dut, baina baita euskalkiak eta zurea bezalako ekarpenak ere. Krutwig-ek ere bere idazmolde berezi-berezia zuen, baina sekulako ekarpena egin zion euskarari.
Gainera, gure estatu nazionala berreskuratzean (mende honen erdi aldean, ene irudikoz) euskarak aldaketa funtzional ainitz ezagutuko duelakoan nago.
Beraz, aitzina beti, Josu.
Naffarrera ere maite dutenec, hiztegui hau erabili beharrean, duela urthebethe prestatu nuen EU NA Hizteguia erabil deçaquete:
https://www.dropbox.com/sh/czvkjicddgwaklg/AADZxAq-WmeOVAnLH1rM2gR_a?dl=0
Emaitzac honelacoac lirateque aipa, adibidez, hitza bilhaturic:
aipa . aipha
aipabide . aiphabide
aipaera . aiphaera
aipaezin . aiphaecin
aipagai . aiphagai
aipagarri . aiphagarri
aipakizun . aiphaquiçun
aipaldi . aiphaldi
aipamen . aiphamen
aiparaz . aipharaz
aiparazi . aipharaci
aiparazten . aipharazten
aipatu . aiphatu
aipatzaile . aiphatzaile
aipatze . aiphatze
aipatzen . aiphatzen
berraipa . berraipa
berraipatu . berraipatu
berraipatzen . berraipatzen
gaizki aipatu . gaizqui aiphatu
goraipa . goraipha
goraipagarri . goraiphagarri
goraipale . goraiphale
goraipamen . goraiphamen
goraipatu . goraiphatu
goraipatze . goraiphatze
goraipatzen . goraiphatzen
ohorezko aipamen . ohorezco aiphamen
ongi aipatu . ongui aiphatu
otsoa aipatu, otsoa agertu . otsoa aiphatu, otsoa aguertu
otsoa non aipa, han gerta . otsoa non aipha, han guertha
urkatuaren etxean soka aipatu . urkatuaren etchean soca aiphatu
Bilhatzaile berbera erabiliric bilhaquetac eguiten ahal dira txt liburuetan. Hona hemen Leiçarraga + gaztelaniazco itzulpena.
https://www.dropbox.com/sh/en09s7cufe770zt/AADS2zQ4QKwd4M-oStYhceNZa?dl=0
Edocein hitz (euscaraz edo erdaraz) bilhaturic typo honetaco paragraphoac lorcen dira non hitz hori aguercen den:
[05] Act 8.32. Eta Scripturaco passage iracurtzen çuena, haur cen, Ardibat beçala heriotzera eraman içan da: eta nola bildots-bat motzen duenaren aitzinean mutu baita, hala eztu irequi vkan bere ahoa # 8.32. Y el lugar de la Escritura que leía, era éste: Como oveja a la muerte fue llevado; y como cordero mudo delante del que le trasquila, así no abrió su boca;
Joseba, diozu: “Gainera, gure estatu nazionala berreskuratzean (mende honen erdi aldean, ene irudikoz) euskarak aldaketa funtzional ainitz ezagutuko duelakoan nago”.
Inporta al zaizu pixka bat esplikatzea aldaketa funtzionalen kontu hori, mesedez?