Sexua goizean, askoz hobe
Sexua goizean, askoz hobe
Sexua dibertigarria izateaz gain, osasuntsua ere dela guztiok dakigu, ez da gauza berria; bestela, ez ginateke hemen egongo. Baina gauzak gehiago zehaztearren, sexua astean hirutan egitea eta goizetan, defentsak indartzen ditu, gorputzaren funtzionamendua hobetzen du eta gogoa altxatzen du oxitozina askatzen baitugu. Ondorio horretara iritsi dira Belfasteko Erreginaren Unibertsitateko ikertzaileak.
Sexua goizetan egitea bihotzekoa jasateko arriskua murrizten du eta maiz eginez gero, onurak biderkatu egiten dira, zirkulazioa hobetu eta odolaren presioa gutxitzen da eta.
Horrez gainera, gripeari betiko -ala ia betiko- agur esateko erremedioa da, sistema inmunologikoa indartzen baitu infekzioen aurka babesten gaituen antigorputz mailak handitzen direlako. Migraina eta artritisa ere arintzen ditu eta hori gutxi balitz bezala, orduko 300 kaloria erretzen ditu; ondorioz, diabetesa ekiditen du. Utzi dietak alde batera eta jar ezazu iratzargailua minutotxo batzuk lehenago!
Goizetako sexuak onura desberdinak ditu gizonentzat eta emakumeentzat. Gizonen kasuan, testosterona gehiago produzitzen, dutenez, hezurrak indartzen ditu eta osteoporosia saihesten du. Emakumeei dagokienez, estrogeno mailak igotzen direnez, azala eta ilea edertzen ditu eta depresiorako joera murrizten du. Gainera, Yaleko Medikuntza Eskolako ikerketa baten arabera endometriosia saihesten laguntzen du.
Beraz, utzi kafea alde batera goizetan eta izan sexu apur bat eguna alaitzeko! (Ahal izanez gero, noski).