Logras, Olhontzeko markesa

Logras, Olhontzeko markesa –

Komunikatu nahi dizuet uste dut ezezagunak diren datu berri batzu gure historiako pertsonai interesgarri bezain ahaztuari buruz:

Dominique-Bertrand-Joachim de Logras, Olhontzeko markesa, Paueko Nafarroako parlamentuko kontseilaria, eta 1789an Nafarroako Estatu-Orokorren diputatuetako bat Parisera Erregearengana joateko.

Datu berriak lotuta daude bere curriculumari buruz, Iraultza frantsesaren ondoren, eta bere heriotzari buruz:

curriculum
Aurkitu dut Paueko artxiboetan Logras Pirineo-Apaletako departamenduko Kontseilu Orokorreko kidea izendatua izan zela, dekretoz, 1811ko abuztuaren 11an. Hil zen karguan urte ta erdi beranduago eta 1813ko martxoaren 10ean ordezkatu zuten.

“heriotza”
Paueko hirian hil zen 1812ko abenduaren 18an, 61 urte zituelarik.

Datu hauek aprobetxatuz, bere bizitzaren laburpena egingo dut:

– Logras familia Garaziko (Nafarroako erresuma) familia noblea zen besteak beste Zaro herrian jabetzan zuten Olhontzeko etxeagatik.
– Martin de Logras Nafarroako Kantzileriako kidea izan zen 1580 aldean.
– Martinen ondorengoetako bat, Jean de Logras (1710-1768), Olhontzeko markesa izendatua izan zen 1758an.
– Dominique-Bertrand-Joachim de Logras (aurrerantzean Logras), aurrekoaren seme nagusia jaio zen Donibane Garazin 1751ko urtarrilaren 10ean.
– 1768ko abenduaren 13an, aita hil zitzaion Donibane Garazin eta Logras bilakatu zen Olhontzeko bigarren markesa.
– 1769ko ekainaren 5ean Nafarroako Estatu Orokorrek Logras kide moduan onartu zuten.
– 1776an Paueko Nafarroako Parlamentuko kontseilari gisan onartua izan zen.
– 1782 inguruan, Estatu-Orokorrek bildaltzen dute Parisera komisario gisan “ministroen aurrean” Nafarroako Konstituzioa defendatzeko. Badirudi testuinguru hartan Lograsek Polverel abokatua “fitxatzen” duela.
– 1784an Lograsek aholkatzen ditu seguraski Estatu-Orokorrak Polverel abokatua “syndic” moduan onartzeko.
– 1789ko apirilean Estatu-Orokorrek diputatua izendatua dago, Parisera, erregearengana joateko.
– 1789-1791: Nafarroako diputatuek ez dute inoiz parte hartzen Frantziako Asanblada Nazionalean, Nafarroa estatu independientea delako eta ez Frantziako parte bat.
– 1791ko maiatzaren 10ean Logras ezkontzen da Hiriburun (Lapurdi), Françoise d’Elissalderekin.
– 1791ko uztailaren 30ean Frantziako Asanblada Nazionala berritzen da. Ondorioz 1789ko diputatu karguak amaitzen dira. Lograsena ere bai…
– 1791ko azaroaren 2an Logras eta bere emaztea atxilotuta daude Pauen, eta Baionara bidaliak dira preso izateko.
Akusazioaren arabera Logras “aristokrata arriskutsua mugaldean konspiratzeagatik”.
– 1794an, Baionan preso delarik bere ontasunak enbargatuak dira Zaron eta Donibane Garazin.

HORTAN GERATZEN ZIREN DATU EZAGUNAK.
– 1794/1804: Frantziako lehen errepublika: daturik ez Lograsi buruz.

– 1800: Bonaparte Errepublikako kontsulak sortzen ditu departamenduetako Kontseilu Orokorrak.
– 1804/1811: Napoleonen Inperioa: daturik ez Lograsi buruz.
– Iraultza eta Inperio garaian ez dakit Logras “emigrantea” izan den ala ez. Bainan bere anai gaztea Clément de Logras (1755-1841) bai emigratu zuen Alemaniara, eta han ezkondu.

DATU BERRIAK
– 1811ko abuztuaren 11ean, Logras izendatua da Kontseilu Orokorreko kidea.
Napoleonek garai hartan fitxatzen ditu horretarako “erregimen zaharreko” ordezkari batzu bere poterea sendotzeko.
Lograsek onartzen du kargua. Iraultza garaian ia dena galdu zuen, askatasuna, ontasunak. Izendapena aukera interesgarria da nonbait jatorrizko estatusa berreskuratzeko.

Urte berean (1811) Garatek Napoleoni planteatzen dio “Fenizia Berria” EHrendako proiektua. Kasualitate hutsa?
Testuinguru hontan Lograsen fitxaketa ulertu daiteke ere bai. Bera da orduan 1789ko “diputatu nafar independentisten” bizirik gelditzen den azkena. Garat lapurtarra eta Logras nafarra, biak diputatuak 1789an, ezagunak ziren… Lograsen izendapena seguraski ez zen bakarrik fabore huts bat, beste asmo ezkutatuak izan behar ziren ere bai.

– 1812ko abenduaren 18an hil zen Logras Pauen, 61 urterekin. Gaztea zen oraindik.
Kontseilu Orokorrean karguan egon da 16 hilabetez bakarrik eta eragina eskasa izan du. Hain eskasa datu hauek “galdurik” egon direla orain arte.

Heriotz agirian ez da aipatzen bere markes titulua. Agertzen da bakarrik lanbide moduan “magistratu ohia”. Horrek erreferentzia egiten du Nafarroako Paueko parlamentuan garatu zuen kontseilari ofizioari (1776-1789).

– 1815ko ekainaren 22an, Napoleon definitiboki garaitua izan zen eta berriro antolatu zen monarkia: Louis XVIII, “Frantziako eta Nafarroako” erregea.
Logras 2 urte ta erdi lehenago hil zen.
Bizirik izanda 1815ean gauzak beste moduan izango lirateke Nafarroarentzat eta “Iparraldearentzat”…
Auskalo…

14 pentsamendu “Logras, Olhontzeko markesa”-ri buruz

  • Anhitz esquer!

  • Oliber Foix 2020-04-26 02:50

    Beste datu batzu lokalizatu ditut azken ordu hauetan.
    Aurrekoa zehazten dut beraz:

    – 1802ko uztailaren 11ean, Parisen ezkontza dira Jacques Faget de Baure eta Sophie Daru. Logras eta bere emaztea ezkongaien Lekuonak dira.
    – 1807ko urtarrilaren 30ean, Parisen, Lograsi egiten dio bizitza ziurtagiria (certificat de vie) bat Alexandre Lemaitre notarioak. Lograsen heldibea Parisen: Konkordia kalea, 9
    – 1808ko martxoaren 18an, beste bizitza ziurtagiria (Lemaitre notarioa). Lograsen helbide berdina.

    Beraz preso egon ondoren, nonbait kokatzen da Parisen bizitzeko. Han dago 1802, 1807 eta 1808an. Badirudi Iraultza hasierako arazoak gainditu dituela eta Napoleonen garaian bizitza normala egiten duela Parisen, geroxeago, 1811ean, departamenduko kontseilaria izendatua izan arte…

    – Aurkitutako azken datua: bere alarguna Françoise Delissalde hil da Baionan 1825ko irailaren 8an…

  • Oliber Foix 2020-04-26 02:53

    “ezkongaien Lekuonak” ordez irakurri behar da “ezkongaien lekukoak”…

  • Oliber Foix 2020-04-26 13:44

    Berriro nator beste datuak gehitzen…

    – 1764ko ekainaren 14tik 1768ko abuztuaren 9 arte Logras izan zen Juillyko erret akademiako ikaslea (Académie Royale de Juilly).

  • Benat Castorene 2020-04-26 14:55

    Zaro da orai 200 biztanle udalerri bat ezterenzubi ondoan. Badut duda bat familiak denbora asko Zaron pasatzen zuenik.
    Aldiz “Académie Royale de Juilly” zen eskola sonatu bat nun erregeak eman arazten baitzien berak irizten zion elite hezkuntza bat eliteko nobleziaren semei.
    Horrek suposatuko luke du ikaslearen aitaren aldetik bederen Erregearekiko adostasun eta hurbiltasun jakin bat.
    Adin horretan, bertan 4 urte pasatu eta gero gure Logras Frantzian ohitua eta nahikoa frantsestua ere izango zen. Horrengatik ere hautatua deputazioaren buru izaiteko. ( piska bat Lapurdin Garat anaiak hautatuak izan ziren arrazoi berarentzat)
    Sabuespenak salbuespen Euskal Herri guziko elita (noble, apaiz eta heren estatuko parte bat ere ) parte haundi bat nahikoa frantsestua zatekeen hizkuntzaz eta ezpirituz, artesau nekezari arraintzale apaiz eta notable tipi euskaltasunari eusten ziotela.

  • Oliber Foix 2020-04-26 19:08

    Bai, datu batzu bildu nituen aurretik eta orain gaia borobiltzen ari naiz.
    Lograstarrak Nafarroako eliteen artean kokatzen ziren, eta hori “markes” titulua izan baino lehen. Titulu “ponposo” hori 1758koa da. Bainan 200 urte lehenagotik Lograstarrak lehen mailan kokatuak ziren baina ez noble feudal moduan (Etxauz, Beltzuntze, Saint-Esteben, Luxe, Lakarra…bezala) baizik eta legelari moduan (noblesse de robe): haien lan toki tradizionala da justizia alorrean: Nafarroako Kantzileria eta gero Paueko Parlamentua.
    Uste dut ontasunen aldetik ez direla Nafarroako aberatsenak (ikus AD64 “role de la capitation” 1762) bainan familia hartan ezinbestekoa zuten legelari formakuntza sakona. Horregatik Juillyko kolegioa.
    Eta noski baietz hautatu dute diputatu bere gaitasunengatik Versaillesera eta Parisera, erregearengana joateko.
    Frantsestua zen, gaur egun elite guztiak inglestuak diren moduan.
    Vivié eta Frantxistegi, herenekoak, legegizonak ziren. Ez dut aurkitu ezer batzuei eta besteei buruz planteatzeko euskara eta euskaldunen aurka direla. Alderantziz da uste dut berez.

  • Oliber Foix 2020-04-26 19:15

    Logras ez balitz hil “goizegi” posible zuen Jacques Faget de Baure (ikus wikipedia) lagunaren bezalako traiektoria politikoa izan 1815tik aurrera…
    Logras eta Baure artean paralelismoa handia dago…

  • Benat Castorene 2020-04-26 23:35

    “frantsestu” hitza gaizki hautatua nuen, bainan “inglestua” ere ez da egokia, ahulegia. Hobe nuen erraitea asimilatua edo horrelako zerbait. Orduan Frantziako Erreinuak bazuen jadanik zeduzio botere bat itzela elita bearno nafartarraren gainean.
    Ez banaiz makur, Frantxistegi zen hereneko abokata ortzaiztar bat. Euskara jakingo zuen segur, Lograsek beharbada ere bai denbora asko atzerrian pasatu arren.
    Galdazozu zuzeuko Beñati badu tesi gotor bat Iraultza garaiko nafarroa behereaz informe asko eman beharko lizukeena.

  • Beñat,
    Beñat zuzeucoac igorri deraut Filipe Bidarten Historia Masterraren Memoria, ceina laur partetan çathitua den. Laur tomoac plaçatuac ditut neure dropboxeco carpetan berce documentu constitutionalequin batera:

    https://www.dropbox.com/sh/7heqowseudt11nj/AABrVehkvSa93eNxHJ48a1Jua?dl=0

    Osso itchura ona daduca.

  • Oliber Foix 2020-04-27 16:27

    Lograsi buruzko datuak orain arte “galduak” edo “bareiatuak” ziren…
    Nere ikerketa xumearen helburua da hori zuzentzea, baina pentsatuz zergatik gertatu da egoera hori, datu “galtzea”.
    Lograsen heriotz agiria ez dut nik asmatu. Aurkitu dut existitzen delako. Bainan pertsonai hori “galdu” da eta pentsatzen dut: zergatik?
    Behar bada pertsonifikatzen zuen errealitate deseroso bat potere ofizialarentzat. Kultura eta jakintza potere ofizialek bideratuta daude. Logras ez zen pertsona interesgarria potere ofizialarentzat. Ez du inoiz merezi behar bezalako biografia. Eta egin behar den lehen gauza pertsona bat “galtzeko” da bere biografia ezkutatzea…
    Ezagutu nuen sentsazio berdina Dasconagerre idazlearekin…
    Zein da arriskua Lograsekin? Nere ustez Nafarroako independentziaren azken ordezkari ofizialetako bat izatea… Poterearentzat garrantzitsua da inor ez gogoratzea nafar independentismoa zilegia eta legitimoa dela…

  • Benat Castorene 2020-04-27 17:30

    Pundu batean arrazoi osoa duzu. Kolonitzaile batek nahi badu menperakuntza egonkortu eta kolonisatuak asimilatu, haien historia behar die ahantzarazi, eta, batez ere, haien pertsonaia inportanteen biografia. Lehen kontzientekiago orai baino, zeren eta, pentsatuko baidukete izabazi dutela behin betikotz eta hori guziak zaharkeriak direla.
    Frantziarren kontzientzia kolektiboan Iraultzatik goiti dena denentzat hobeki egin da. beraz haientzat Nafarroako erreinua da historiari batzuen ikerketa edo nostalgiko batzuen eromena.
    Lograsi dagokionez datuak ez baditutzu aurkitzen, zin egin gabe, ez dut uste ostrazismo berezi baten biktima delako baden. Nik ere jakingura dut nola bukatu zuen bere karera. espero ez dela Polverel bezala pasatu jakobinen aldera. ez litzateke harrigarri asko izan dira horrelako; Uztaritzeko Mundutegi adibidez.
    Ezdakit zertan zareten bestaldeko ikastola eta eskolapublikoetan, bainan hemen 7 probintzietako Historia liburu serio baten behar gorria daukagu, gazteentzat ( 8tik 100 urterako gazteentzat).

    Gero

  • Benat Castorene 2020-04-29 11:22

    Milesker Gilentxo informazio horiek jasoko et irakurriko
    Bainan eskola zaharrekoa naiz eta ikusu nahi nukeena egunen batean da egiazko euskarazko euskal historiaren liburu bat.
    Irakur eta irakurriko nukeena, beti ofe ondoko mahainttoan.
    Izan behar luke konpletoa ( euskal herri guzirako) trinkoa ( ez sobera luzea) pedagogikoa, euskal nazioaren ikuspuntikakoa bainan guziz ez apologetikoa,

  • Gilen,
    Sarrera bicainac dira wikipediaco horiec. Guehienac ez nituen eçagutzen.
    Anhitz esquer!