AHTaren dirua osasun sistemarako!
AHTaren dirua osasun sistemarako! –
Itxialdi egoeran, etxean sartuta gaude asko eta asko. Hala ere, gure leihoetatik begira ikusi dezakegu AHTaren obretako mugimenduek ez dutela etenik izan oraingoz. Atxondo eta Elorrio arteko lurretan ikusi dezakegun bezala, hondemakinak lanean ari dira, jendartea geratu dela dirudien momentu honetan, txikizioak aurrera darrai.
Aurreko ostiralean, martxoak 13an argitaratu zenez, beste 2.825.869 euro lizitatu dira Elorrioko obren asistentzia teknikoa eta aholkularitzarako. Lehendik ere, aurreko udaran 71.957.516 euroko partida zuzendu zuen Adifek. Diru kantitate hau Elorrio-Elorrio zatiko 3 km-etarako soilik. Galera ekologikoak gainera, ez dira inoiz aurrekontuetan sartzen, noski. Diru kopuru ikaragarria beharrezkoa ez den azpiegitura batentzako. Onura sozialik ez ekartzeaz gain, natura zein herriak txikituko baitizkigu.
Covit-19aren aurrean hartu diren neurriak direla eta, herritar askok pairatuko ditugu horren ondorio ekonomikoak. Ezaguna da dagoeneko osasun sisteman ematen ari den baliabideen krisia. Osasun sistema publikoan inbertitu ordez, obra faraonikoak egiten aritzea noren mesederako da? Pertsonon ongizaterako behar dugun garapena al da hau? Noren poltsikoak betetzeko?
Egoera hau erabili dezagun hausnartzeko, zer den beharrezkoa eta zer ez; zerk sostengatzen dituen gure bizitzak eta zerk oztopatu; eta zeintzuk diren nahi eta behar ditugun baliabide sozialak. Berplanteatu dezagun zertara bideratu diru publikoa bizitza duinak eta osasuntsuak bermatzeko, eta exigitu diezaiegun instituzioei gure diruekin ez jolasteko, ezta amalurrarekin ere.
Herritarrak zorpetuko gaituen eta natura zein herriak txikituko dituen makroproiektuak geratzeko ordua da!
Falta zitzaiguna!
OSAKIDETZA zeharo utzita, pandemia berriro gora, eta Eusko Jaurlaritzak ez du inongo lotsarik Abiadura Handiko Trena Gasteizen eta Bilbon lur azpian sartzeko lanak bere gain hartzeko eta kostoak gure poltsikotik ordaintzeko.
OSAKIDETZA dagoen bezala dagoenean. Larrialdietara joatea besterik ez dago egoera ikusteko: ez oherik, ez rastreadorerik, ez errekurtsorik, ez ezer. Kutsatutakoak azken momentura arte etxean mantentzen, astean behin telefono dei batekin kontrolatzen. Berdin zaie gure osasuna!
Guztiz defizitarioa den eta izango den monstruo hori martxan jartzea baino ez zaie interesatzen.
Inoiz baino premiazkoagoa da AHTra bideratu nahi den dirutza guzti hori OSASUN SISTEMEra pasa dadila aldarrikatzea eta exijitzea