Espainiar Estatuak agintea hartu eta konfinamendua ezarri du

Espainiar Estatuak agintea hartu eta konfinamendua ezarri du –

Mugimendu askatasuna mugatu du Espainiar Gobernuak eta salbuespen zenbait ezarri ditu; hala nola, elikagaiak eta botikak erostea, osasun zentroetara joatea, lantokira joatea eta etxera itzultzea, adinekoak, mendetasunak dituztenak edo adingabeak zaintzea, banketxeetara joatea edota ezinbestean joan-etorriren bat egin behar izatea.

Kultur eta kirol eremuko ikuskizunak bertan behera uzteko eta ostalaritza arloko komertzioak ixteko ere agindu du Espainiako Gobernuak. Alarma egoerari lotutako neurriak hamabost egunez egongo dira indarrean —luza daiteke muga, Espainiako Kongresuak hala onartuz gero—, eta gobernua bera izango da agintaritza eskuduna alarma egoerari lotutako edozein erabaki hartzeko. Horren arabera, Ertzaintza Espainiako Barne Ministerioaren esanetara geratuko da, eta Osasun Ministerioak emango ditu osasun arloko irizpideak; baita, beraz, Osakidetzari ere.

Iñigo Urkulluk txio kate batean eman dio Espainiako Gobernuak hartutako erabakiari erantzuna (azpian duzue); eta esan daiteke Lehendakaria ez dagoela oso konforme Sanchez presidenteak izandako jarrerarekin.

Irakurri berrian.

.

Alarma egoera deklaratu du Espainiako Gobernuak

 

Lehendakariaren erantzuna:

Espainiar Estatuak agintea hartu eta konfinamendua ezarri du

Kronologia:

  • martxoak 13 ostirala – Osasun larrialdiko egoera deklaratu du Jaurlaritzak

 

Espainiar Estatuak agintea hartu eta konfinamendua ezarri du

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

22 pentsamendu “Espainiar Estatuak agintea hartu eta konfinamendua ezarri du”-ri buruz

  • Ertzaintza bestela ere Espainiako barne ministerioaren esanetara dago tamalez. Eta Osakidetza ere Espainiako Osasun ministerioaren esanetara dago. Beraz, koronabirusaren aitzakian bi xehetasun hauek gogorarazten ibiltzea jarrera makurra iruditzen zait. Orain utzi albo batera horrelako kontuak, gero nahiko denbora izango dugu beste kontuetarako. Koronabirusaren aurretik ere nahiko denbora izan genuen baina ez genuen ezer garbirik lortu. Orain bi hilabetegatik hasi behar ote dugu hika-mikan?

  • Mutazioa izan du COVID-19 koronabirusak ingurumari honetan.
    «SPANISH INFLUENZA» edo GRIPE ESPAINOL bilakatu zaigu, nola eta Espainiako Gobernuaren eskutik.
    Zetorkiguna larria ez balitz bezala, orain espainol erara datorkigun nagusikeriari eta arduragabekeriari beste behin ere aurre egin behar. Gaitzaren sintoma berria: nazka, oka eragiten du.

  • Sacco, egoera honetan ez baduzu neurri hori ulertzen edo ametitzen motza bezain sektarioa zara

  • Ea behingoz EAJk eta Bilduk 155 hau aprobetxatzen duten gauza garrantzitsuetan batzeko eta nazio bezala erantzuteko.

  • Ohartzeko, adibidez, katalanei galdetu.
    «El report diari sobre el coronavirus: El govern espanyol perd el temps i el fa perdre».
    Edo, zergatik uste duzu, egiatan, Osasun Mundu Erakundeak (OME) oraintxe izendatu duela pandemia egoera?
    Espainiaren “mendekook” astelehenarte, zain; motz, bai, motz.

  • Oharra gaizki txertatu da: 2020-03-15 12:39

    Vanzetti-ren iruzkina ZEILAIri bidalitakoa da.

  • Sektarioa?

    Espainiar Gobernuak koronabirusa politikoki erabili du, EAE, Nafarroa eta Kataluniarenren eskumenak zapalduz, nazio bakarraren falazia gainditu dadin.

  • Neurri horiek Espainia osoan aplikatu dituzte, egoera sanitarioak hala eskatuta. Hemen eta Kataluñan ez gara hain “bereziak”. Hain gauza sinplea ulertzeko gauza ez bazara, ez daukazu erremediorik

  • “eskumenak zapalduz”?

    Ze eskumenetaz ari zara? Madrilek X erabakitzen badu guk bete egin besterik ez dugu. Polizia, ejertzitoa, haiek dute, guk ez dugu halakorik. Ez dakit batzuk ze planetan bizi diren 🙁

  • Azken ordua. Espainiako gobernuak, koronabirusa politikoki erabiliz eta Zaragoza, Madril, Sevilla, eta Valentziako eskumenak zapalduz, ejertzitoa zabaldu du hiri horietan…

  • Osasun sitema, garraioa, polizia, estatutuan transferitutako konpetentziak dira. Beraz guk badugu gure Gobernua, gure baliabideak, neurri horiek aplikatzeko. Nahiago duzuela Espainiak egitea, bejondeizuela.

  • Gure konpetentziak erabili arren, emergentzia egoera batean gaude eta autonomien gainetik aginte bakarra egon behar da Espainia osorako, neurri amankomunak hartzeko. Hain zaila al da hori onartzea?

  • Estatutua onartzen duenak Espainiako Konstituzioa onartzen du:
    “Euskal Herria, bere naziotasunaren adierazgarri, eta bere burujabetasuna iristeko, espainol Estatuaren barruan Komunitate Autonomo gisa eratzen da. Beronen izena Euskadi zein Euskal Herria izango da; eta KONSTITUZIO eta Estatuto honetan adierazten direnak izango ditu oinarrizko instituzio-arautzat” (EAEko Estatutuaren 1. art.).

    Beraz, ez etorri orain negarrez, otoi!

  • “Espainiar Estatuak agintea hartu du”

    Espainiar Estatuak agintea lehen ere bazuen, orain egoera kaotikoa probestuta maskara kendu du soilik. Moncloako estatutua botere apurrak besterik ez dira, bertako jauntxoek egoera kontrolpean edukitzearen truk jasotakoak. Beraz utzi flipatzeari eta zeuon gezurrak sinesteari.

    Herri gisa jai dugu Espainia eta Frantziaren egituretan etengabe parte hartu eta elikatzen baditugu. Utzi etsaiarekin kolaboratzeari, utzi zapalkuntza zilegiztatzeari!

    Euskaldunok Erresistentzia!

  • Benetan ez dakit ze zerikusi daukan koronavirusen krisia eta hartutako neurriak idazten duzunarekin

  • Garrantzizkoena da egoera ohiz kanpoko honetara ohitu egin beharko dugula eta gure gizaki kontzientziari astindu bat emateko balio behar duela, baina duen alde politikoa ezin da ukatu. Bai ardatz nazionaletik eta bai ardatz sozial-kapitalistatik.
    Herenegun ikusi eta entzun ahal izan genuen Sanchezen dekretu guztiz zentralista. Urkullu, Torra eta beste inorekin kontatu gabe, baina batez ere horiekin kontatu gabe, Macronen estilo berean, birusak ez duela autonomiarik ezagutzen esan zuen. Ez, birusak ez du lurralde autonomikorik ezagutzen, baina ezta lurralde estatalik ere; haatik, Sanchezek eta Espainiako botere faktikoek bai, eta horrelakoetan ezin argiroago ikusten da Espainia autonomikoak antz handiena Frantzia jakobinoarekin duela.
    Estatuak Europan bakoitza bere aldetik dabiltza, beste behin muga estatal garbiak daudela ekintzekin frogatuz. Hemen kalera ateratzeko mugak, eta Hendaian, aldiz, botoa emateko gonbidapena.
    Alemanian, esaterako, ez dago eskakizun independentistarik, baina estatu eredua Espainiakoa baino deszentralizatuagoa da. Landerrekin kontatu gabe botere federalak ez omen du neurririk hartzen (Joxe Azurmendiri jasoa). Espainiaren eredua Frantziakoa da funtsean.
    Ardatz soziala. Alemaniak mugak itxi dituela. Aurretik Txekiak eta Eslovakiak, Danimarkak, Poloniak eta Austriak. Eta bai arnasgailuak, maskarak, eskularruak, koronabirusari aurre egiteko behar diren tresnak esportatzea debekatu du, alemanek berek haien beharra dutela eta. Ez da txalotzekoa inondik ere: egoismo estatalaren agergarri bat denez gero.
    Izen handiko enpresa pribatu bat egon behar du txertoa prestatzen Alemanian, eta badirudi ekainerako prest eduki lezakeela; bada, Trumpek diru-eskaintza egin omen dio: hartu zientzialariak, eraman AEBetara, eta AEBentzat lan egin dezatela. Txertoa presta dezatela eta soilik AEBetan bana dezatela, hasiera batean behintzat. Alemaniako iritzi publikoa aurka; kapitalismoari mugak jarri behar zaizkiola esanez.
    Badakigu beste herrialde batzuetan ere ari direla txertoa sortzen: Txina, Israel, AEB…
    Muga estatalak eta kapitalismoa, pandemia garaian.

  • Geroz eta argiago dut: hemen sartu diguten benetako birusa ez da koronabirusa, IZUA baizik. Mundua berregituratzen ari dira etxean giltzaperaturik gaituzten bitartean.

  • Nire iritzian, ezustean etorri eta zabaldu da. Ez dago esku ilunik birusaren mamu-hariak mugitzen.
    Hori bai, egoera ezohiko honi aurre egiteko maneretan ispilu zoragarriak daukazgu jokabide asko ikusteko: herritar arrunton jokabideak, agintarienak, estatuenak, eta txerto-bilaketaren aferak sortzen dituen mugimenduak, dirua, prestigioa eta hainbat zera batera.

  • Vicent Partal Berrian igandean Zentrifugatzea https://labur.eus/GkM4K flipatuta, Espainian, larunbatean 3-14, hilik 152; atzo igandea martxoak 15 (gaueko 9etan) 297, egun bakar batean 145 hilako gehiago (+ %95 gehiago). Ezagutzen ez nuen datu berdurgarria hildakoen % 74a Madrilen. Madrilen armada zabaldu eta isolatu beharrean, Madriletik eskumenak lapurtu eta armada zabaldu EH ta Catalunyara.

  • Nik ez nuke arazorik Euskadik (har ezazue izen hau nahi duzuen bezala, lurraldetasunaren aldetik) bere burujabetasuna galdu eta goragoko ente baten aginduetara egon dadin, larrialdi egoeran.

    Hemen betiko arazoa da. Estatuak direla unitate inportante, eta Europar Batasunak beste aukera bat galdu duela beste dezentralizazio edo beste eskualde gestio bat bideratzeko. Adibidez:

    Milioiko kutsatze tasa handienetakoa duen herrialdea da Suitza. Ba, nire ustez, logikoagoa litzateke Lonbardiari buruzko neurriak hartuko lituzkeen entea koordinatuagoa egotea ondoan duen Suitzako eskuialdekoarekin, eta ez, adibidez, Siziliakoarekin.

    Eta hemen berdin, Irungo neurriek baterago egon behar dute Hendaiakoekin, ala Algecirasekoekin?

  • Grenwich Aralar 2020-03-17 21:59

    Nere ustez ere Covid19a ezustean hedatutako birusa da eta ez da konspiraziorik gertatu gaixotasunaren hedapenean .

    Eragina ere nahiko apala da munduan gaixotasun ezberdinek hiltzen dituzten jende kopuruarekin alderatuaz. Tuberkulosia, Hepatottis B, Neumonia, Ihesa,Malaria, Shigelosisa etabar aipatutako sei gaixotasun horien eguneko hildakoen ratioa covid 19 honekin gutxigora beherazko 20 aldiz gehiagorako hilkortasuna adierazten dute mundu mailako ikuspegiarekin.Kontua da , birus mota berria dela.

    Covid19ak birus berriari aurre egiteko Txinak erabilitako neurriak ispili efektoa sortzen ari da . Naiz eta Txinako kapitalismoa eta Italiakoa oso ezberdinak izan.Eta mundu mailan nagusia den mundu ekonomia sistemak josten dituen zapalketa guztiak tenkatzen ari ditu . Espainiako estatuak euskal herriarenganako zapalketa harremana barne.

    Aspektu honetaz gain covid 19aren inguruko erreakzio fenomenoek eraginak eukitzen ari dituzte mundu ekonomiak sostegatzen dituen beste osagai guztiengako . Gerra komertzial latzekiko, ekonomia finantziero eta burtsatilarekiko, eredu sostengagaitzarekiko( begiratzen duzun aspektua begiratzen duzula ,enerjia, gosearen eraginak, goixotasunen hedatzeak, boianiztasunaren galerak, klima aldaketa…..) , kolonialismo modernoekiko, arrazismo eta misojeniekiko…

    Luzera begira eta mundu mailako kapitalismo basati neoliberalaren eboluzioari erreparatuta , oso ezkorra dut begirada. Kolapso enerjetiko eta klimatikoen datoak begiratu besterik ez dira behar.

    Baina bizitzari eta sen onari atxekitzea nahiago dudanez , biziraupenerako ariketa iraunkor gisa , nik espero dudana fenomeno honetaz zera da : Berpiztzailea izan dadila gaixotasun eta gauza txar baten kontrako mobidioi guzti hau larritasun erroldoiez behar dugun sistema soziopolitikoekonomiko ez kapitalista berriaren eraikuntzan behar diren aldaketen akuilua izateko .

    Noski , euskal herri burujabe eta munduko herri guztien burujabetza oinarri. Gaitza berri onak ernatu dezala haize ona; pertsonaren hoberena eta jendarteen hoberena .

  • Grenwich Aralar 2020-03-17 22:03

    Aurreko iruzkinaren azken parrafoan errata bat dago ” Gaitza berri onak ernatu dezala haize ona” gaizki dago.

    Gaitza berri honek ernatu dezala haize ona—— Hau da adierazi nahi nuena