[Putzutik Plazara] Euskararen sutondoan #ZainduMaiteDuzunHori

Euskararen sutondoan –

Podcast serie bat sortu dute Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasleek. Podcast guztiek hartu dute euskara abiapuntutzat. Euskararen egoeraz ari diren abesti baten letratik abiatuta osatu dute ordu erditik gorako podcast bana: hamabi talde, hamabi kantu, hamabi gai, hamabi podcast. Euskal musikaren krisia, euskararen erabilera, beste hizkuntzen mehatxua, euskalduntze prozesua eta gaur egungo egoera, aurreiritziak, boterea, estres linguistikoa, langile borroka, euskararen eta teknologiaren arteko harremana… Podcast guztien artean 58 elkarrizketatu daude, haien artean, Sagrario Aleman, Pako Aristi, Xamar, Kike Amonarriz edota Bea Salaberri. Astero argitaratuko da atal berri bat, Zuzeu-n eta Spotify-en.

Putzutik Plazara


Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori” kantua aztertzen du podcast honek. Kantu horren oinarrian dago Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera. Hari horretatik tiraka, euskararen kontrako erasoak aipatzen ditu saio honek. Jorge Tejedor, Bea Salaberri, Ageda Ladogoitia, Arkaitz Zarraga, Agurne Gaubeka eta Joan Mari Torrealdai izan dira saio honetako elkarrizketatuak.

Euskararen sutondoan

Egileak: Itsasne Diez Laña, Asier Usategi Ruiz, Lara Garcia Gonzalez, Leire Uranga Zabaleta, Yurena Carrero Asategi

Euskararen sutondoan
Putzutik Plazara

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude