[Uztaritze iraultza garaian 0] Aitzinsolasa
Uztaritze aitzinsolasa –
.
Michel Duharten “Ustaritz au temps de la revolution” liburuaren itzulpena
.
Lehenagoko aitzinsolasean, Pierre Hourmat[1] Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne elkartearen Presidentak zioenez, Michel Duhart[2] Uztaritzeren eta haren historiaren maitale bat dugu.
Baieztapen hau frogatu behar balitz, aldi honetan aipatuko dugun liburuaz aparte, gure idazleak Dominique Joseph Garaten[3] biografia bat eta Uztaritzeko etxeei buruzko bi liburu eder idatzi ditu
Uztaritze Lapurdiko Biltzarraren azken egoitza izanez geroz, Michel Duhart konbentzitua zegoen untsa, 1789ko Iraultza garaian bertan gertatutakoa erabakigarria izan zitekeela gure Iparraldearen gaurko egoera konprenitzeko.
Horrengatik egunak eta egunak Uztaritzeko Herriko etxeko artxiboak arakatzen pasatu ondoren, «Ustaritz au temps de la Revolution» liburua 1989an argitaratu zuen. Herrikide zituen Eugene Goyhenetche[4] historialari famatuaren eta Louis Dassance[5] auzapez euskalzainaren kontseiluetaz baliatu ahal izan zen eta preseski Michel Duhartek liburua hitz hauetan haiei eskaini zien :
«A la mémoire de Louis Dassance et Eugene Goyhenetche qui savait si bien parler d’Ustaritz et de son passé»
Alabainan liburua erdaraz idatzia izan zen eta orai biblioteka bakar batzuetan baizik ez da aurkitzen.
Horrengatik, laster ohartuko zareten bezala euskararen eta itzulgintzaren profesionala ez naizen arren, ausartu naiz «Ustaritz au temps de la Revolution» Michel Duharten liburua euskaraz itzultzera.
Eskertzen dugun gure erredakzioari esker, datozen asteetan barna, testua Zuzeun atalka irakurtzen ahalko da.
[1] BC Pierre Hourmatek zuen egin jatorrizko aintzinsolasa. Baionako historialari gaskoia bat da, Histoire de Bayonne des origines à la Revolution de 1789 liburuaren egilea, Societé des sciences, Arts et Lettres de Bayonne elkartearen lehendakari izana
[2] BC : Michel Duhart Normandian sortu zen eta bankari izan ondoren jubilatu zen familiako Sosa etxean. Txilen ibilitako familia batekoa da. Lota gaztelua orain Euskal Kultur Etxea dena haren familiarena zen. Izan ere Lota Txileko hiri baten izena da.
[3] BC : Uztaritzeko familia batekoa eta Herriari atxikia izan arren, politikari frantziar inportantea izan zen iraultza garaian.
[4] BC : Historialari uztariztarra hau ere, Jelzalea, Le Pays basqueliburu gotorraren egilea.
[5] BC : Euskalzaina eta luzaz auzapez izana, Michel Duhartek erran ohi du gutisko idatzi zuela zeren eta asko baitzekien.
[Uztaritze iraultza garaian I] Uztaritze, 1789ko iraultza frantsesaren garaian
Liburua gaztelaniara itzuli zuen Martinez Garateren aurkezpena interesgarria iruditu zitzaidan. Gazteleraz da eta bertan Beñatek emandako laguntza eskertzen du.
https://m.youtube.com/watch?v=PWrWQ-EcyyY
Iker, Koldok ez zuen liburua gaztelianara itzuli nahi izan baizik eta beste liburu bat idatzi, berea, MDuharten liburutik inspiratu eta pasarte asko itzuli arren.
Hots Koldoren liburuan aurkituko duzu MDuharten liburuan baino gehiago eta gutiago ere.
Ene lana umilagoa da. Izan ere, ene esfortzua jatorrizko liburua euskaraz itzultzera mugatu dut. Hitzez hitz ez, ezinezkoa baita, bainan ideiaz ideia bederen. . Nahiko lan enetzat.
…Irakurtzeko astia balinbaduzu, zure gain kondatzen dut seinalatzeko ulertzen ez ditutzun pasarteak. .
Anhitz esquer, Beñat!
Milesker zuri Josu, pentsatzen dut preziatuko duzula bainan espero dut ez zaitudala dezepzionatuko.Ez naiz sobera beldur edukiarendako aldiz bai formarendako. Konturatu naiz .itzulgintza zaila bezain inportantea zela…
Çaude lassai, Beñat, ez bainauçu deceptionatuco nehola ere ez.