Martin de Arzadun Ubidea
Martin de Arzadun Ubidea –
Martin de Arzadun Ubidea jauna (Durango, Bizcaia, 1675-1741) abade eta euscal idazlea içan cen.
Santi Onaindiaren ustez, bi mendetan, provechu haundicoa, ikassiena, herricoiena eta çabalduena içan da bere Doctrina Christianeen Explicacinoa (1731, Gasteiz).
DOCTRINA CHRISTIANEEN EXPLICACINOA
Bere obrattoac hamaborz bat editione eduqui çuen, ceinari esquer millaca bizcaitarrec ikassi baitzuten iracurcen, idazten eta memorizatzen euscaraz. Juan Irazustac guipuzcoarrençat eguin çuena, Martin Arzadunec eguin çuen bizcaitarrençat. Bioi gure esquerronic hoberena.
Hona hemen, cein urthetan eta non arguitaratu ciren berreditioneoc:
1758, Iruña; 1815, Bilbao; 1830, Bilbao; 1841, Bilbao; 1855, Bilbao; 1856, Bilbao; 1858; Valladolid; 1861, Valladolid; 1869, Valladolid; 1873, Valladolid; 1890, Bilbao; 1895, Durango; 1900, Durango; eta 1905, Durango.
Iracur iruzquinac, othoi.
Liburua descargatzeco clic eguiçu argazquiaren azpico tituluan.
On deguiçuela!
Arzadun jaunac erabilirico hitzen cerrenda:
https://www.dropbox.com/s/rb4bz1v9d6qune0/Arzadun%20CERRENDA.txt?dl=0
H ez da consideratu,
V lettra B barruan,
Ç lettra Z bailicen,
Ñ lettra N baliz beçala.
Y lettra I modura
Cerrenda azterturic ikusten ahal dugu nola AHO honela aguercen çaicun:
ahoan 1
Ahoan 1
ahoco 3
ahoen 1
Era berean VICI, VICITZE eta VICITZA
vici 1
vicia 1
viciac 3
vicicea 5
vicien 1
viciza 2
bethi ere V-az euscara classicoan beçala, euscalqui guztietan.
Ondoco formac ere normalac ciraden bizcaieraz ere:
emaiten 12
emayten 4
icharaiten 3
icharayten 2
idaraiten
izaitea 3
izaitera 1
Adeitsuqui
Naffarrerazco OSSO hitza bethi berdin:
osso 1
ossoa 3
ossoagaz 1
ossoric 1
JESSARRI, ordea, honetara:
jassarri
TS representatzeco S:
deuso = deutso
Behin SS:
lossa = lotsa
TZ eta Z bethi berdin, za, ce, ci, zo eta zu:
vicice = vicitze
viciza => vicitza
Bizcaitar euscaldun haiec hitza ikussita bacequiten nola ahoscatu behar çuten.
Çathiño bat idea eguin deçaçuen:
Fedeco Articuluac diraz amalau; Leleengo zazpirac pertenecietan jacaz Jaunen Divinidadeari, da beste zazpirac Christoen Humanidade Santeari: Divinidadeari pertenecietan jacazanac diraz onec: Leleengoa sinistu, Jaungoyco baten guztiz poderossoagan. Bigarrena sinistu, dala Aytea. Irugarrena sinistu, dala Semea. Laugarrena sinistu, dala Espiritu Santua. Bostgarrena sinistu, dala Criadorea. Seygarrena sinistu, dala Salvadorea. Zazpigarrena sinistu, dala Glorificadorea. Humanidadeari pertenecietan jacazanac diraz onec: Leleengoa sinistu, Jesu-Christo gueure Jauna, guizona zan partez, sortu zala Espiritu Santuen virtutez. Bigarrena sinistu, Jayo zala Mari Virgineagañic, Doncella zala Semea Jayo baño lenago, Jayaqueran da Jayo ezquero. Irugarrena sinistu, artu ebala passinoa, da eriocea gu beccatarioc salvetarren. Laugarrena sinistu, Jasi zala Infernuetara, da atera cituzala arima Ayta Santuenac, beguira gozanac bere etorrera santuari. Bostgarrena sinistu, irugarren egunean vicitu zala ilen arterean. Seygarrena sinistu igo ebala Ceruetara, da jassarriric dagoala Ayta Jaungoyco guztiz poderossoen alde escumatati. Zazpigarrena sinistu, etorrico dala Juyzioco egunean, Juzgaetan viciac, da ilac, onai emaiten bere gloria gorde cituezalaco bere Mandamentuac, da guestoai seculaco penea ez cituzalaco gorde. Amen Jesus.
Bizcaico classicoen modura V erabilcen daqui gaztelaniaz erabilcen den modura:
Ave, venial, verba, vicario, vici, vicitu, vioz, virgina, virtute, vorondate, Vitoria, cavallero, devocino, divinidade, Eva, provechu, Salvadore, Salve, salvaetarren, salvetarren, servicio.
Berçalde,
Jaungoico 37
Jaungoyco 22
Bizcaiera classico batuan (= mendebaldeco naffarrera) hobea da Jaungoico ecen ez Jaungoyco.
Gabon Josu,
Ez dakit classico bathua, edo klasiko batua den, bizkaiera edo naffarrera den, baina zer nahi duzu esatea:
“Fedeco Articuluac diraz amalau; Leleengo zazpirac pertenecietan jacaz Jaunen Divinidadeari, da beste zazpirac Christoen Humanidade Santeari” gramatika aldetik itzulpen oso exkaxa iruditzen zait. Gaztelaniazkoa bere hartan kopiatzea, gramatika estruktura osoa mantenduz. Ez dut sekula Fernando Amezketarraren, Xenpelarren edo Txirritaren bertso bat egitura horrekin eraikia ikusi.
Aiphatzen duçun çathia, hain çucen ere, grammaticalqui ecin hobea da, eta hola eguiten cen euscara classicoan.
Hala izango da.
Dena den, azalduko didazu zergatik zuzen-en lehenego “z” “ç” idazten den, eta bigarren “z” berriz “c”? Ezin ulertu nabil.
Egun on Josu
Erabat ignorantea agertzen banaiz ere, huna ene galderak
Ez dut untsa konprenitzen esaldi parte hau
“Leleengo zazpirac pertenecietan jacaz Jaunen Divinidadeari…”
Partikulazki:
“pertenecietan”?
“jacaz”?
zergatik “jaunen Dibinadeari”? eta ez “Jaunaren Dibinadeari”?
milesker aurretik
Ba Ote!
ça ce ci ço çu
gueroago
za ce ci zo zu
eta batueraz
za ze zi zo zu
Ç lettraren erabilera çucena A, O eta U lettren hassieran da.
Benat,
“Leleengo zazpirac pertenecietan jacaz Jaunen Divinidadeari…”
Naffarreraz:
Lehenengo çazpiac pertenecitzen çaizquio Jaunaren Divinitateari…”
Gaur egun hobequi berheizten dira:
jaunan (=jaunaren)
eta
jaunen
Adeitsuqui
Untsa, Josu,
bainan “jacaz” ???
nundik debru ateratzen da?
Benat,
Neure seme nagussiaren icena Beñat da, 28 urthecoa. Seme ttipiac Iker du icena, 26 urthe.
Çure icena Benat ahoscatzen da ala Beñat?
Bizcaierazco JACAZ (edo JACOZ) hori JACOren plurala da.
jaco = çaio, çaica
jacaz = çaizquio, çaitza, çaizca
Gaur egun ere berdin.
Orai bai banaiz
jaca-k eta jacaz-ek eitea badute baxenafartarrez erabiltzen ditugun “zako” eta “zazko” formekin”
Batez ere dakigularik lehen bazela “a”rekin egiten zen bigarren datibo bat
“zaka” eta “zazka”
azken diferentzia dator bizkaitarrek bukaeran jartzen dutela pluralaren z hori
zazka eta jacaz berdin da.
Herrian denek erraiten didate Beña ere, arrotzek atzerrian askotan “bernard”
Aldiz gogoratzen dut, haurrean, astakeria bat egin nuelarik, ene aitatxik “Benat” edo “Benaat” erraiten zidatela erdi hasarre erdi jostakin.
Beraz, Benat serioagoa edo da Beñat baino, ezta?
Milla esquer!
Beñat da egokiena
Agiri zaharretan, abizenarekin kalapita bera castorena, castorenea, castoonia, castorene…
Nola nahi duzu onik ateratzea identitate nahasmendu guzi horietarik?
Beñat,
Burua haguitz ongui janciric daducaçu ceuc!
Ez naiz aparteko kasu bat. Bazinaki Pierre erraiteko zenbat era dagoen hemen gaindi:
Betti, Bettiri, Petri, Pette, Pelo, Pello, Piarre, Pierra, Piarres, Pilale, nik dakita…
Euskaraz, eta euskaraz dakiten artean, jainkoa esaten da, edo jinkoa, sekula ez jaungikoa, hori evangelistek esaten dute, horiek ere “v”ez Behar da gero! Noiztik ahozkatu da “V” euskaraz? Kolono nazkantea!
Nagore – Felix Goñi,
Arzadun abade catholico bizcaitarrac honela erabilcen du:
Jaungoico 37 aldiz
Jaungoyco 22 aldiz
Gure classico guztietan V erabilcen da, baita euscal hitzetan ere: vici, vicitza…