Zenbakiak

Zenbakiak –

ZenbakiakEuskararen inguruan badira galdu eta irabazten ditugun batailak. Zenbakitan neurtzen ahal direnak galtzen ditugu errazen. Kale neurketan kale egiten dugu. Kale, orobat, gure kultur kontsumoak neurtzen dituztenetan. Liburu guti, prentsa guti, antzerki guti, telebista guti, eskaera guti… Horrela elikatzen dugu deusen pare uzten gaituen eszenategia, euskara deusen pare utzi nahi luketenentzat hain maitea. Badira salbuespenak. Iruñeko Udalak bere twitter sistema elebidunetik bi sistema elebakarretara aldatzea erabaki zuen lehengo egunean, euskara ikusezin bilakatzeko helburuz. Txiolari euskaldun batek dei egin, eta ehunka jende hasi zen euskarazko bertsioari jarraitzen, eta aldi berean erdarazkoari jarraitzeari uzten. Ez ditut azken datuak ikusi, baina zenbakitan euskara txukun-txukun agertzen zen atzo, erdararen parean. Zenbakien batailak galtzen ditugu normalean, baina oraingo hau irabazi egin dugu behingoz.

Zenbakiak

Zenbakiak

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.