Asteburu honetan: Arrautza gabeko 3 pastel

Arrautza gabeko 3 pastel –

Asteburu honetan: Prantxikaren bizkotxoa RZ - Pagotxa RZk

Asteburu honetan tentazioan erortzeko bidean darraigu, postre RZ dakarkizugu beraz, Amonaren errezetatan aurkitutakoa, gozo eta maitasunez beterik datorren amonaren arrautza gabeko pastela RZkhiru bertsiotan gainera, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoak, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! ?

ARRAUTZA GABEKO PASTELA I

Lehenik nahastu beharrekoa:

  • 2 irin taza
  • Bikarbonato goilarakada bat
  • Azukrea (taza baten ¾)
  • Olio begetala (taza erdi)

Gehitu:

  • Paxak, platanoa, txikitutako intxaurrak…

Labean mantendu ordubetez, 160 graduko tenperaturarekin.

ARRAUTZA GABEKO PASTELA II

  • Irin integrala, 6 goilarakada
  • Oloe irin fina, 6 goilarakada
  • Esnea, 450 ml.

arrautzik gabeko pastelaARRAUTZA GABEKO PASTELA III

  • Irina, taza bat eta erdi
  • 50 gr. Olo
  • Paxak 100 gr.
  • 100 ml. esne (oloe, arroza, soja…)
  • Limoi birrindura

Labean mantendu 25-30 minutuz, 160 graduko tenperaturan.

Kasu!

Fruitu lehorrak jarri, paxak, aranak, mertxika sikatuak… Pasa itzazu irinetatik nahastu aurretik.

 

Amamaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Euskal pastela, gure gozorik ospetsuena…

Zuloa egin eta donuts-a…

ARRAUTZA GABEKO 3 PASTEL

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Sagar erreak errezeta

Asteburu honetan: Sagar tarta

Asteburu honetan: Prantxikaren bizkotxoa errezeta

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Arrautza gabeko 3 pastel

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!