Asteburu honetan: Amonaren Tiramisua
Amonaren Tiramisua –
Asteburu honetan gozo eta postreen artean gure gustokoenetakoa akaso, Tiramisuaren RZ, gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu. Denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
Osagaiak
…
Errezeta
- Arrautz-gorringoak ondo irabiatu azukrearen erdiarekin, beren bolumena bikoiztu arte.
- Pixkanaka maskapone gaztarekin nahastu.
- Zuringoak irabiatu azukrearen beste erdiarekin, eta dena xuabe nahastu.
- Bizkotxoak kafearekin busti eta ontziaren hondoan jarri, eta kremaren zati batekin estali (nahi izanez gero txokolate beltz zatiak jar daitezke). Berriro beste bizkotxo kapa bat jarri gainetik, baita krema ere. Gaina kakao hautsarekin estali.
- Hozkailuan sartu ordu batzuetan.
…
Kasu!
Gomendagarria da bezperan prestatzea.
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Aurretik argitaratutako Tiramisu RZren beste bertsio bat …
Amonaren Tiramisua
Errezeta gehiago…