Menpekotasunean hezi (1)

Menpekotasunean hezi (1) –

Menpekotasunean hezi (1)Kontakizun politikoki zuzenetan ez da euskaldunon hizkuntz-menpekotasun egoeraz txintik ere esaten. Areago, erdaldun gehien-gehienek eta euskaradun askok ere, uste dute menpekoak eta baztertuak erdaldunak direla, eta ez euskaldunak. Mundua azpikoz gora.

Ez da iritzi kontua baina. Menpekotasuna egunerokoan jasaten dugu euskaldunok, nonahi eta noiznahi. Adibideak aurkitzen oso erraza da, tamalez.

Barakaldoko Decathlonen rotulazioa espainiera hutsez daukate, irteerako afitxa handian bezala. Webgunea ere gaztelera hutsez. Euskaldunak ez gara nor Decathlonen.

Menpekotasunean hezi (1)Altsasuko Caixabank: Sakanan, Nafarroa “euskaldunean” kokatuta egon arren, euskaldunoi bizkarra ematen digu Caja de Ahorros de Navarra hondoratua erosi zuen bankuak, La Caixak. Jendaurreko langileak erdaldun elebakarrak, rotulazio guztia gaztelera hutsez…

Ikean rotulazioa ele bietan edo gaztelera hutsez dago. Tarteka, suedierazko esaldi bat edo beste, altzarien izenez gainera.

Elebitasuna baino, elebikeria praktikatzen du Ikeak, beste saltoki eta erakunde askok eta askok bezala: gaztelerazko testua gainean hizki beltzez (erraz ikusteko moduan), eta euskarazko testua azpian, hizki grisez, lausoago, argi utziz nortzuei ematen zaien lehentasuna, eta nortzuei “bigarrentasuna”…

Asko dira euskaldunak baztertzen eta erdaldunak lehenesten dituzten era guztietako erakundeak, izan hedabide, alderdi, sindikatu, lantoki, saltoki, kirol talde eta abar. Apurka-apurka ekarriko ditugu hona.

Menpekotasunean hezi (1)

Menpekotasunean hezi (1)

Oinezkoa

7 pentsamendu “Menpekotasunean hezi (1)”-ri buruz

  • Gustuko nuke jakitea zergatik eman dioten hainbeste irakurlek ezker-ezkerreko aukerari: holako gauzak salatzea gaizki dagoelako ote?, horrek esan nahiko luke bost axola zaiela hori, edo errotulazioan euskara ez erabiltzea edo bigarren mailan erabiltzea ez zaiela gaizki iruditzen…edo artikuluak atsekabea sortu die eta horregatik eman diote? Pentsatzen dut artikulu-idazleari ere pasako zaizkiola gisa horretako burutazioak burutik.

  • Bai noski. Ez legoke gaizki iruzkinen bat edo beste uztea hemen, aukera horren zergatia azalduz.

  • “Haserre” egoteak ez du esan nahi idazlearekin edo testuarekin ados ez zaudenik, egoerak berak haserretzen zaituela baizik.

    Baina hori botu emaileek adierazi beharko lukete iruzkinetan.

  • Inork ez dizu erantzuten Garrett. Gai delikatua. Hezkuntza Bereziko irakasleek eta iritzi eginen bat izango dute. Garbi dago Madrilen ez duela autismo trastornodun gurasoak umeari gaztelania ez baizik ingelesa irakasteko, hartara munduan aukera gehiago izateko

  • Aurreko mezuan, “eskatuko” falta

  • Benat Castorene 2019-08-24 09:48

    Ez dut nehor harrituko erraiten badut hizkuntzaren erabilera, sinplea iduriz ere, fenomeno konplikatua eta bikoitza dela. Bainan beti erantzuten du komunikazio behar bati, batean gehiago modu afektiboan eta etnikoan, aldiz, bestean gehiagomodu errazean eta eraginkorrean,
    Lehenetsi nahi dugun moduaren araberan, kontzientuki ala inkontzientuki, libreki edo bortxatuta, hautatzen dugu euskara ala erdara bat.
    Barrakaldon izanki, Decathlonek hautatu du erraztasuna eta eragingortasuna espainola lehenetsiz bainan, badaezpadaere, arrazoi berarentzat zeinbat hitz jarri ditu euskaraz hortik txiripaz pasatuko zen altsasuar indigeno gaitzikor batentzat.
    Lurraldeen arteko aldeak kontuan harturik ere, komunikazioaren erraztasuna eta eraginkortasuna aldetik erdarek irabazi dute. Aski da erreparatzea telebista kateen arrakastei, edo, ikastola ainitzen joko gunetako hizkuntzari.
    Gizartearen globalizazioaren eraginez, atxikimendu afektiboa eta etnikoa ere ez da sendotzen ari.
    Iparraldeko administrazio frantziarra alde batera emanda ere, beste biek nahi izan balute ere, ez dut uste hizkuntzen indar erlazioa iraultzea lor lezaketen.
    Pentsa, Euskal Estatu aske bat ere eginkizun itzela baten aurrean izango litzateke.
    Nundik nahi begira dezagun, euskara krisialdi larrian dago.