Musikariak estu
Musikariak estu –
Euskalgintzako sortzaileak kezkaturik dabiltza aspaldian; atzo bertan Berria egunkarian Garbiñe Ubedak eta Ximun Fuchsek Itziar Ugarte kazetariari esandakoak irakurtzea besterik ez dago horretaz jabetzeko: “Euskal kultura ez dela zaintzen, ez dela ezagutarazten, ez zaiola ematen dagokion babesa eta espazioa”.
Antzeko bidetik, “jendeak ez du ikusten zein larria den musikarion egoera prekarioa”, dio Olatz Salvador artistak oso interesgarria begitandu eta argigarria delakoan azpira dakargun txio katean:
.
Askotan entzun izan dut jendea musika taldeen katxeei buruz kexaka, altuegiak iruditzen zaizkielako. Ikusi ditut pankartak hauen balizko katxeak argitaratuz, errealak ez izan arren, aise eskegi dituztenak, diru xahutze bat salatzeko edo. Haria ?
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
Jendeak ez du ikusten zein larria den musikarion egoera prekarioa. Musikarioi, oro har, ezinezkoa zaigu musikatik bizitzea. Baina, proiektu gehienei, soldatapeko lan batekin bateragarri egitea ere kostatzen zaie.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
Estudioko lan luze bat prestatzeko ordu kopurua pertsonaren araberakoa da, baina abestiak sortu, findu eta ekoizten urtebete pasatzea nahiko ohikoa izan daiteke. Prozesua polita izan daitekeen arren, ordu eta buruhauste asko hartzen ditu baitan.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
Asko salduko ez dugula badakigun arren, lanaren kopia fisikoak argitaratu ohi ditugu, 1000 kopia badira, 1400€ ingurukoa izan daiteke kostua. Gutxiago badira, garestiagoa da kopia bakoitza.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
Ikus entzunezko lan bat kaleratzea ere komenigarria da eta hemen ere tarifak oso aldakorrak izan daitezkeen arren, lan txukun batek 1500-2000€ balio ditzake eta, gainera, ekoiztetxeek ez dute ia irabazirik prezio horiekin.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
Kasu gehienetan gure poltsikotik jarritako 6000€ erraz joan dakizkiguke argitaratutako lanean eta ordu asko sartu ditugu bertan. Beraz, ikusgarritasuna ematearren, beste denbora tarte handi bat eskaintzen diogu promozio lanari, garraio eta denbora gastua ere gure gain hartuz.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
Demagun 4 musikariren altak bideratu behar ditugula kontzertu bakoitzero, aholkularitza baten bitartez. Alta bakoitza tramitatzeko prozesua 30€ inguru dira (120€), musikari bakoitzari 100€ ko soldata bat ordaindu nahi badiogu…
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
Kontzertu bakoitzean, taldekideok lokalera joan, instrumentu guztiekin furgoneta kargatu, lekura iritsi, furgoneta deskargatu, dena montatu, soinu proba egin, askotan dena desmontatu, berriz montatu, kontzertua eman, desmontatu, kargatu, bueltako bidaia egin eta deskargatzea…
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
Garrantzitsua da zure abestiak ezagutzen dituen soinu teknikari bat kontratatzea, demagun 300€ direla. Badaude gure prekarietateaz kontziente direnak eta tarifak jaisten dituztenak ere eta beraiek ere era prekarioan dabiltza gehienetan.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
Materiala garraiatzeko furgoneta bat behar da. Alokatuz gero, zaila izango da 150€ baino merkeagoa den zer edo zer aurkitzea. Batzuetan, asteburua bada, asteburu osorako alokatu beharra dago eta horrek prezioa asko igotzen du.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
Garraio gastuak ere kontuan hartu beharko ditugu. Diskoak saldu nahi baditugu, komeni da postutxo bat jartzea kontzertua ematen dugun lekutik gertu. Hori kudeatzen duen pertsona, maiz, musikarion zaintza sareko kideren bat izaten da: bikotekidea, lagunak…
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
Instrumentuek ere balio handia dute eta ohikoa da musikari bakoitzak milaka euro inbertituta izatea bere instrumentazioan. Honek mantentze gastua ere badakar, noski.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
EHko talde gehienek dirua galtzen dute proiektua bizirik mantentzeko. Ezer irabazi baino, askotan galdu egiten da. Antolatzaile gisa, zuen esku: kultura bizirik mantentzeko, baldintzak bermatu behar dira kulturgileek arnasa har dezaten. Eta, bestela, itotzera kondenatua dago.
— Olatz Salvador (@OlatzSalvador) August 8, 2019
Musikariak estu Musikariak estu
Hori ere HIZKUNTZA POLITIKA da. Negargarria beste behin ere.
Euskal sortzaile ia guztiak sortzen dutenetik bizi ezinda. Agintariak barik, hagintariak dauzkagu.