Estreinaldiak: Abuztuak 9

Estreinaldiak: Abuztuak 9 –

Estreinaldiak: Abuztuak 9

Estreinaldiak: Abuztuak 2

Scary Stories to Tell in the Dark

Nerabe talde bat protagonista duen film honek literaturaren historiako kontakizun beldurgarri ezagunenen nahasketa eta birmoldaketa ekarriko du, inoizko modu ikaragarrienean. Bapateko heriotza segida batek hautsak harrotuko ditu bizileku duten herrian, eta horien atzean dagoen misterioa argitu beharko dutek gazteek.

Norvegia eta AEBren arteko koprodukzio honek luxuzko ekoizlea du: Gillermo del Toro bera, hain zuzen.

 .

The Secret Life of Pets 2

Aldaketa eta bizitza ohitura berrietara egokitu beharko du Max protagonistak: Katie, jabetzat duen gizakia, ezkondu egin da, eta hori gutxi balitz, lehen animaliari eskaintzen zion denbora ematen dio estreinatu berri duen amatasunari.

Eredu berrira egokitzeko egingo duten familia bidai batean, Rooster ezagutuko du, eta beldurrak gainditzen ikasiko du bere laguntzarekin.

.

Ibiza

Emazte berriaren seme-alabak bereganatzearen helburuarekin, Ibizara eramango ditu oporretan Philippe protagonistak, 60 urteeko gizon kontserbadoreak. Aurrez irudikatu duen egonaldi idilikotik oso urrun geratuko da oporraldia, milaka gazte zaratatsuek hartutako irla bat deskubrituko duenean.

.

Mon inconnue

Gauaren ilunean, ezustean, mundu berri batean murgulduta ikusiko du bere burua Rafael protagonistak. Bertan, ez dago Oliviaren, bere bizitzako maitasunaren, arrastorik. Nola berreskuratu bat-batean ezezagun bilakatu den emaztea?

.

Lola et ses frères

Hiru anai-arreba dira filmaren protagonistak: Benoit, hirugarrenez ezkontzera doan anaia zaharrena, aita izatera doana; Pierre, beti azkena, beti berandu, aitzakien mundu paraleloan bizi den gazteena; eta, horien erdian, Lola, dibortzioaren atarian ezagutu berri duen Zoherrekin maitemindu den Lola. Itxuraz ez dute elkarren antzarik, baina banandu ezinak dira.

 .

L’empire de la perfection

Gorputza eta mugimenduari eskainitako irakaspena, teknologia analogikoaren bidez islatuta.

Zinemaren inguruko albiste gehiago ezagutzeko, zatoz ZINEAra!

Euskal pantailaren gunea