Euskal Herria 2040
Euskal Herria 2040 –
Oraindik Urkulluk jarraituko du izaten lehendakari? Gernikako estatutua osorik betetzeko zenbat konpetentzia faltako dira? 18? 35? Ala 155? Abiadura handiko trena martxan egongo ote da ordurako? Martxoaren 8ak greba egun izaten jarraituko du? EAEtarrak izeneko pertenentzia Euskadi-Basque Country sentimendu bat nagusituko da? Gizonok orain arte bezain hortz (barkatu hotz!) jarraituko dugu elkar agurtzen? Alardean plastiko beltza zabalduko dute gaur oraindik jaio gabe dauden hondarribiarrek? ETBk Doraemon botatzen jarraituko du? Onkologiko gehiago zabalduko dira? Ala inor ez da hilko ordurako. Eta garrantzitsuena: irailean eskolara joaten hasiko den umeari (zer irakatsi beharko zaio) 2040rako prest egoteko? Kaligrafia? Mendeko perpausak? Nafarroako ibaiak buruz? Ala progresio aritmetikoak?
Funtsean galdera batean laburbiltzen da dena: Zer izango gara gu 2040an?
Libre. Libre gara pentsatzeko. Libre gara egiteko. 2040ra itxaron behar izan gabe. Pertsona eta herri bezala, gaurtik hasita, nora heldu, zer izan garbi jakingo baldin bagenu.
Euskal Herria 2040