Udal zerbitzuak ematen dituzten enpresetan hizkuntz profilen kopurua Iruñeko errealitate soziolinguitikora egokitzerik onartu ez

Udal zerbitzuak ematen dituzten enpresetan hizkuntz profilen kopurua Iruñeko errealitate soziolinguitikora egokitzerik onartu ez –

Udal-zerbitzuak kudeatu edo ematen dituzten enpresetan hizkuntz profilen kopurua Iruñeko errealitate soziolinguistikora egokitzerik ez zen onartu, Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan.

Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29tik indarrean dago. 2019ko maiatzaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldaketaren aldeko gobernu taldeak erabaki zituen AETren alegazioen inguruan. Egindako txostena Lehendakaritza Batzordean onartu ondoren, Udaleko Osoko Bilkuran onartu zen, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerraren botoekin.

26 alegazioetatik bakarra onartu zen. Laugarren alegazioa ez zen onartu. Oro har, euskararen aldeko jarrera ez da nabaritzen txosten horretan.

.

LAUGARREN ALEGAZIOA

16.1 artikulua:

“Udal-zerbitzuak kudeatu edo ematen dituzten enpresak kontratatzean, enpresek langile elebidunak kontratatu beharko dituzte, kontratazioaren xedea den zerbitzua emateak hala eskatzen badu herritarren eskubideak asetzeko –zerbitzua gaztelaniaz zein euskaraz, ahoz eta idatziz, emateko-, eta berariaz zerbitzu hori emateak berekin badakar zuzeneko harremana edukitzea herritarrekin”.

16.2 artikulua:

“Hizkuntza-eskakizunak aplikatzeko irizpideak Ordenantza honek udal langileentzat adierazitako berberak izanen dira, 13.2 artikuluan ezarritakoarekin bat (jendeari aurrez aurre arreta emateko lanpostuak eta, aurrez aurrekoak izan gabe, herritar euskaldunei arreta emateari lotuta dauden lanpostuak)”.

.

16. artikuluari alegazioa.

“16.2. puntua aldatzea, horrela uzteko:

“Hizkuntza-eskakizunak aplikatzeko irizpideak Ordenantza honek udal langileentzat adierazitako berberak izanen dira, 13.2 eta 13.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat (jendeari aurrez aurre arreta emateko lanpostuak eta, aurrez aurrekoak izan gabe, herritar euskaldunei arreta emateari lotuta dauden lanpostuak)”.

Arrazoia:

13.3 puntua gehitzea onartzen bada, artikulu honetan aipatzea beharrezkoa da.

AET-k proposatutako 13.3 puntua:

“Aurrekoa betetzeko irizpide nagusia hauxe izanen da: Musika Eskolako irakasleak eta Haur Eskoletako zuzendariak eta hezitzaileak kontuan izan gabe, Plantilla Organikoetako lanpostuen % 23’9an, gutxienez, euskarazko hizkuntz profila ezartzea.

Iruñeko Udala saiatuko da 2020ko Plantilla Organikoan irizpide hau ezartzen. Aski denborarik ez balu, 2021eko Plantilla Organikoan nahitanahiez beteko luke irizpide hau”.

.

IRUÑEKO UDALAREN EZEZKOA ALEGAZIOARI

Ikuspuntu tekniko-juridikotik, alegazioa ezestea proposatzen da.

Proposatzen denak administrazio-egintza baten izaera dauka eta, horrenbestez, ez du Ordenantzak arautu behar. Horren ordez, kasuan kasuko unitate kudeatzaileak zehaztu beharko ditu kontratua zuzen betetzeko beharrezkoak diren hizkuntza-betekizunak.

Bestalde, AETren 4. alegazioan proposatutako aldaketa 3. alegazioaren ondorioa da; horrenbestez, biei zentzu bereko erantzuna eman behar zaie koherentzia gordetzekotan.

.

ERANTZUNAREN BALORAZIOA

Hain zuzen ere, 3. alegazioaren ondorioa zen laugarrena. Bata baztertuta, bestea baztertzea logikoa da. Dena den, ondorioa hauxe da: Udal-zerbitzuak kudeatu edo ematen dituzten enpresak kontratatzean, gutxienez lanpostuen % 23’9an euskarazko hizkuntz profila ziurtatzea zen asmoa eta ez da lortu. Zaila da pentsatzea horretara iritsiko direnik behin alegazio hori baztertu ondoren. Are gehiago, UPNk boterea berreskuratu duenean.

Udal zerbitzuak ematen dituzten enpresetan hizkuntz profilen kopurua Iruñeko errealitate soziolinguitikora egokitzerik onartu ez

Udal zerbitzuak ematen dituzten enpresetan Udal zerbitzuak ematen dituzten enpresetan

Administrazioan Euskaraz Taldea