Ordain berdina emakume futbolariei
Ordain berdina emakume futbolariei –
AEBen futbol selekzio emakumezkoenak auzitara jo zuen Munduko Kopa jokatu aurretik, AEBetan behintzat gizonezkoen ordain berdina eskatzeko. Munduko Kopa irabazita, are eta ozenago egin du eskaria, jarraitzaileen eta politikarien aurrean.
Zenbakien egia
Zenbait erakundek —goal.com, Forbes eta celebritynetworth.com— numeroak atera dituzte, eta emaitzak oso adierazgarriak dira:
- Ikusleak. 2018an Gizonezkoen Munduko Kopak lau aldiz audientzia handiagoa izan zuen aurtengo Emakumezkoen Munduko Kopak baino. Zehazki, gizonezkoenak lortu zituen 3.570 milioi ikusle; emakumezkoenak, ostera, 1.000 milioi. Sekulako balentria, aintzat hartuta FIFAk hutsaren hurrengoa inbertitu duela emakumezkoena antolatzeko.
- Irabaziak. 2018an Gizonezkoen Munduko Kopak 6.000 milioi dolarretik gorako irabazkiak izan zituen. 2019ko Emakumezkoen Munduko Kopak, aldiz, 131 milioi dolar.
- Sariak. 2022ko Gizonezkoen Munduko Kopak 440 milioi dolar banatuko ditu saritan. 2019ko Emakumezkoen Munduko Kopak, berriz, 30 milioi dolar banatu ditu saritan.
- Jokalari ordainduenak. Gizonezkoen artean, Lionel Messi da diru gehien irabazten duen futbolaria: 450 milioi dolar balio du. Emakumezkoen artean, ostera, Alex Morgan da gehien irabazten duena: 3 milioi dolar balio du.
Zoritxarrez, alde izugarri horiek futbol-liga guztietan errepikatzen dira. Baina zerbait aldatzen ari da, garbi ikusi genuen bezala Real Sociedad klubaren emakumezko taldeak Erreginaren Kopa irabazi zuenean, edo Athleticen emakumeek Atletico Madrilgo emakumeen kontra jokatu zutenean, San Mames jendez lepo zegoela. Jendea erantzuten ari da. Orain klubei eta federazioei dagokie soldata arrakala berdintzea.
(Pantaila-argazki hauek The National albistegitik atera ditut, CBC Kanadako telebista publikoaren albistegitik).
Ordain berdina emakume futbolariei
Hemen gauzak nahasten ari gara. Diru publikoaz ari gara edo klub pribatuek futbolariei ordaintzen dienaz? AEBko selekzioei estatuak diru publikotik ordaintzen die, edo federazioak bere poltsikotik?
Mundua hankaz gora jartzen ari dela iruditzen zait azken aldian. Emakume futbolari horrek 3 milioi euro BAKARRIK kobratzen dituela, eta hilabetea pasatzeko ere nahiko lan daukagunok bere alde, Messiren soldatarekin daukan arrakala ea noiz berdinduko.
Sistema eukonomiko honetan badakigu ongi asko gauzak nola diren, audientziak horrela hazten jarraitzen badu eta gizonezkoen parera iristen bada, babesleek gero eta diru gehiago jarriko dute, eta hori gertatzen denean, emakume futbolari onenak kontratatzeko lehia proportzionalki handituko da, beren soldatak bezalaxe.
Hemen arazoa ez dator matxismotik, baizik eta emakumezkoen kirolak, orain arte behintzat, ez duela inolako ikusminik sortu.
EEBBtako emakumeen selekzioak sistematikoki galtzen du 15 urteko gizonezkoen talde erregionalen aurka. Logika horrekin 15 urteko mutikoek ere 3 milioi $ko balioa izango lukete, hori litzake bidezkoena.
Gizonezkoen irabazi eskaldaluzkoak salatu beharrean, emakumezkoenak haien paretsura igotzea nahi. Ez horixe, ordaina berdindu, bai, baina behetik!
Futbolarien (eta bestelako artista/kirolarien) munduan “katxea” da haien irabaziak zehazten duena. Beraz ezin da alderatu Messik sortzen dituen irabaziak Alex Morganek sortzen dituen irabaziekin. Ez da matxismo kontua, merkatua da.